Hurrengo mobilizazio orokorraren zain
Atzo iluntzeko ETB2ko informatiboetan kontrastea itzela izan zen, zinez, kate horrek greba orokorrari buruzko kontakizuna egin zuenean. Herrialdez-herrialdeko errepasoa ematen hasi zirenean bai Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eragin “desberdina” (hitz magiko hori) izan zuela esaten zuten, eta berriemaileek azpimarratzen zuten hirietako komertzioetako “pertsianak itxi eta ireki” aritu zirela egun osoan pikete informatiboak pasatzen zirenean. Deigarria izan zen, batez ere, Bizkaian greba...
Read MoreIrebazi giñun ta irebazikou
Azken egunetan Baztan inguruan izan diren eraso faxistek harrituta utzi dute asko. Ez erasoek, baizik eta erasorako erabilitako hizkuntzak. Interneteko eta prentsako argazkietan justu antzean bereiz zitezkeen euskarazko hitzak. Atzo, Aingeru Epaltzak zuzeu.com-en idatzi zuen horretaz: “Irebazi giñun ta irebazikou” omen dio Artesiagan frankismoko esklaboen omenez jasotako monumentua zikintzen duen pinturak. Klase horretako euskal faxismora ez gaudela ohituak dio Epaltzak. Egia da, baina...
Read MoreMelea
Aste bete falta da greba orokorrerako eta itxura guztien arabera beroketa lanak intentsitate handiagoz egingo ditu gehiengo sindikalak datozen egunetan. Izan ere, azken egunetako “beste” boom mediatikoarekin erdi ezkutuan eduki dute greba deialdia zenbait hedabidek, baina Euskal Herrian eragin nabarmena izango duen protesta baten aurrean isiltzea nabarmenegi litzateke jada. Zein ildotan kokatuko da greba atariko eztabaida? Hori ekipo bakoitzaren estrategia eta abileziaren arabera izango da,...
Read MoreGripea eta gizarte kontrolaren kontraesana
Gizarte kontrola, kontzeptu kontraesankorra da. Egin al da horren inguruko benetako eztabaidarik? David Zapiainek berriki argitaratu duen Gizarte kontrolaren aldaketak (Deustuko Unibertsitatea, 2009) lanean garbiro dio kontrol oldarkorraz gain –zigortzailea, alegia–, kontrol prebentiboa izan dela historian zehar. Esaterako, XVI. mendetik ospitaleak kontrol sozialerako mekanismo bilakatzen dira, kontrol prebentiboa, esan nahi da. Horrela, Aro Modernoko Gipuzkoan –probintzi horretan...
Read More
Iruzkin berriak