1936an fusilatutako euskal apaizen ‘oroimen garbiketa’
Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainek bidalitako ohar batean irakurri ahal izan dugu, 70 urteren ondoren, gerra zibilean frankistek hildako euskal apaizen aldeko hileta-elizkizun bateratua egingo dute. Uztailaren 11n izango da, Gasteizko Katedral Berrian. Horrez gain, Elizbarrutietako hildako apaizen erregistroan eta parroki-liburuetan sartuko dituzte apaiz horien izenak. Testuinguru zehatz batean dator Gotzaindegietako ekimena. Prentsara bidalitako oharrean bertan nabaritzen da gainera...
Read MoreZero Zabor
Hernanin Zero Zabor sortu dute Hernaniko herritar batzuek, “hondakinen kudeaketa burutsuaren aldeko” sare soziala. Helburua dute zaborra gutxitzeko sistemen inguruan informazioa bildu eta zabaltzea eta horretarako sare sozialaren gune birtuala ere sortu dute Interneten; gune irekia da eta edonork hartu dezake parte bertan. Zero Zabor kontzeptua mundu osoan zabaldurik dago –Australiako Camberrak jadanik 1995ean jarri zuen helburutzat 2010erako hondakinik ez sortzea– eta adierazi nahi du...
Read MorePeruko azkeneko basatiak
Azkeneko berriek diote Peruko Amazonaseko %60a esplotatzea ahalbidetzen zuten dekretuak Kongresuan derogatuko dituztela osteguna baino lehen. Ez du ematen soilik izan denik indigenen presioagatik, baizik eta gobernua inprobisazioan eta zehaztugabetasunean erori delako lege horiek aurrera ateratzerakoan. Orduan, atzerakada taktikoa ote da? 2008an saiatu ziren lur komunal horiek petrolio enpresen esku uzten, 2009an ere saiatu dira baina indigenak atera zaizkie beti sasi artetik, Alberto Pizango...
Read MoreEsperantzara kondenatuak
General Motorsen krisiak ezinegona sortu du Pasaiako portuan autoen garraioaz arduratzen den UECC enpresan. Zaragozan dagoen Figueruelaseko planta da Pasaiako portuko bezero nagusia, urtean planta horretan egiten diren Opel markako 54.000 auto baino gehiago mugitzen dira Pasaian, auto guztien %68. “Figueruelasen pasatzen den guztiak eragiten digu” zioen atzo Rafael García Lekue zuzendariak El Diario Vascon. Badirudi oraingoz arnasa hartzeko moduan direla, Kanadako Magna enpresa orain arte...
Read More
Iruzkin berriak