Dimentsio kontuak
Miguel Buen Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente berriak atzo jakinarazi zuenez Jaizkibelgo kanpo portuak tamaina txikiagoa izango du hasiera batean. Proiektuak aurreikusten dituen 180 hektareatatik 135 eraikiko dituzte eta bide batez 500 milioi euro murriztuko dute aurrekontua, finantzazioa bilatzeko “arrazoizkoagoa” omen delako. Beraz, portu berriak 1.000 milioi euro inguru kostako du. Finantzazioa aurkitu daiteke, baina zorra berdin-berdin geratuko da, nondik aterako dute hori...
Read MoreHipermerkatu ongileak
Plastikozko poltsen inguruan ETB2k atzo gauean eman zuen notizia deigarria izan zen. Komertzio txikian erosketak egiterakoan zenbat poltsa erabiltzen ditugun frogatzeko kale ikerketa moduko bat egin zuen kazetariak. Okindegian plastikozko poltsan sartzen diote eskatutako ogi barra, Ordiziako ferian ere berdin sartzen diote plastikotan nola patata kiloa hala ardi gazta, baita harategian Goierriko mondeju ederra ere. Ordu erdian poltsa mordoa pilatu zaiola kexa da, kontsumitzaile pasiboarena...
Read MoreLindanoa? Azken pasilloko azpiko apalategian
Atzoko berria da; Esther Larrañaga Ingurumen sailburu ohiak eta Iñaki Ezkurra sailburuorde ohiak inputatu bezala deklaratu beharko dute Erandioko orube batzuetan lindanoa eta beste gai kutsagarri batzuekin egindako gestioagatik. Irailaren 21ean agertu behar dira Bilboko instrukzio epaitegira. Lur Maitea elkarteak eta Bizkaiko Ingurumen Fiskaltzak zabortegi “klandestino eta ilegala” mantentzea leporatzen die. Horrela, kargu publikoetan ibilitako beste bi pertsona gehiagok kontuak argitu...
Read More
Iruzkin berriak