Txerritoki honetan ‘pigs’ ugari
Greziako bonoen interesak izugarri igo diren garaiotan, eta Europako hainbat estaturen defizitak eta zor publiko handiak finantza merkatuak aztoraturik dituen une honetan, zer eta PIIGS akronimoa hedatu da zailtasunetan eta krisiak “zikinduta” dauden herrialdeak izendatzeko: Portugal, Italia, Irlanda, Grezia eta Espainia (Spain). Zerriak, alegia. Terminoa mundu anglosaxoian hasi ziren erabiltzen 90eko hamarkadan, Europa hegoaldeko Mediterraneoko herrialdeen ekonomia ahula adierazteko....
Read MoreViva la Pepa!
Zaldibian, Arkakatik Enirioko txaboletarako bidean altxor bat gordetzen da. Mendi mazelan dagoen borda zaharkitu eta eder bateko egurrezko atean ez da Amabirjinaren irudirik edo gurutzerik ageri, bisitariak harrituta irakurriko du hau: Viva la Pepa 1927. Nola da posible? Pintada apokrifoa izan litekeela pentsa daiteke, baina zeinek daki, 83 urtez iraun duen altxor bat ere bai. Nork idatzi ote zuen holako deiadar subertsibo espainiarra? Goierri profundoan gaude, Zaldibia karlisten sehaska izan...
Read MoreZer dakigu Jose Antonio Agirrez?
Martxoaren 22an bete ziren 50 urte Jose Antonio Agirre lehendakaria Pariseko erbestean hil zela. Urteurren hori prestatzeko Sabino Arana Fundazioak batzorde bat sortu zuen iaz eta batzorde horrek antolatutako egitarauaren barruan egin dira azken asteetako hainbat ekitaldi: martxoaren 6an Gernikako Arbolaren Gurutzearen domina eman zien Lopez lehendakariak Agirreren seme-alabei; martxoaren 22an, Agirre hil zela 50 urte betetzen ziren egunean, Begoñako Basilikan oroitzapenezko meza egin...
Read More
Iruzkin berriak