Udalbiltza, ‘ab initio’ existitu behar ez zuen auzia
Udalbiltzaren inguruko epaia irakurtzen hasi eta aurrera egin ahala besoko ileak gero eta tenteago dauzkat. Auzitegi Nazionaleko lehenengo salako epaimahaiak ahobizarrik gabe hitz egiten du bertan, egurra ematen dio akusazioari, eta ipurdi bistan jartzen du muntaia horren guztiaren ahultasuna. Egia esan, epaiketan ere agerian geratu zen hori, baina Auzitegi Nazionalarekin ez dago fidatzerik, eta ausartuko naiz esatera asko eta askorentzat sorpresa izan dela absoluzio hau, sorpresa pozgarria,...
Read MoreZer pentsio, zer etorkizun
Pentsioen sistemak erreformatu eta pribatizatzeko asmoak ez dira atzo goizekoak. Sarkozyk eta Zapaterok aspaldi idatzitako gidoi bati segitu diote, eta finantza krisiak sortutako egoerarekin ezin hobeto bete dute euren papera. Ekonomia kritikorako Taifa mintegi katalanak Qué pensiones, qué futuro (Icaría, 2010) liburuan errepaso itzela ematen dio pentsioen auziari eta agerian uzten ditu atzean dauden interesak. Liburuan, Miren Etxezarreta ekonomia katedradunak dio, Alemanian sortu zirela...
Read More
Iruzkin berriak