Udalbiltza, ‘ab initio’ existitu behar ez zuen auzia
Udalbiltzaren inguruko epaia irakurtzen hasi eta aurrera egin ahala besoko ileak gero eta tenteago dauzkat. Auzitegi Nazionaleko lehenengo salako epaimahaiak ahobizarrik gabe hitz egiten du bertan, egurra ematen dio akusazioari, eta ipurdi bistan jartzen du muntaia horren guztiaren ahultasuna. Egia esan, epaiketan ere agerian geratu zen hori, baina Auzitegi Nazionalarekin ez dago fidatzerik, eta ausartuko naiz esatera asko eta askorentzat sorpresa izan dela absoluzio hau, sorpresa pozgarria, baina sorpresa. Hauek dira, lehenengo bistadizo batean, epaiaren 61 orrialdeetatik nabarmenduko nituzkeen alderdiak:
1) Epaimahaiak ez die poliziaren informeei “perizial” kategoria ematen. Hiru orrialde baino gehiago behar izan ditu esplikatzeko, eta garbi esplikatu, zein den testigu eta perituen arteko diferentzia eta amaieran hau dio:
“Concluimos que no estamos ante una auténtica pericial pues los funcionarios actuantes -con loable laboriosidad y esfuerzo- lo que hacen es plantear al instructor una tesis tras el análisis de diferentes fuentes de conocimiento (…) Esa tesis ha sido asumida acríticamente por el instructor y las acusaciones y, anticipamos ya, no coincide con la conclusión a la que llega el Tribunal tras el análisis directo e irremplazable del acervo probatorio”.
2) Udalbiltza ETA finantzatzeko erabili izanaren akusazioaren inguruan -fiskalak azken momentuan atzera bota zuen akusazio hori- Lizarazuri ustez ETAk bidalitako estortsio gutun famatua ere du hizpide epaiak. Dirua, besteak beste, Udalbiltzari, ikastolei eta hedabideei emateko aukera ematen zion ETAk gutun horretan futbolariari. Hortik poliziek ondorioztatu zuten Udalbiltza ETA finantzatzeko erabilia izan zela. Epaimahairentzat hori “absurdoa” da. Bestalde hau ere esaten du segidan teoria aldrebes horretaz:
“Sienta la premisa de que todo lo que nombre ETA está bajo su control (…) lo que conduce a criminalizar la cultura y el deporte vasco o las ideas independentistas o secesionistas, de modo que contra toda lógica, es la voluntad de la banda criminal la que determina donde está el límite de lo permitido”
3) Udalbiltza ETAren egituraren parte zela esaten zuen akusazioa, ab initio “lastratua” dagoela dio sententziak, loturarik ez delako inolaz ere frogatzen. Honela dio segidan: “Lo que los agentes formulan es una hipotesis basada en deducciones extraídas del análisis de documentos” eta akusazioaren tesia kointzidentziara “murrizten” dela. Egunkariko kasuaren “atzekoz aurrerako indukzio prozesua” etorriko zaio bati baino gehiagori gogora hori irakurtzean.
Bestalde, epaiak dio fiskalak hainbat baieztapen “axioma” kategoriara eramaten dituela bere akusazioetan (frogatzea beharrik ez dagoen afirmazioa da axioma bat, beste afirmazio batzuk demostratzeko abiapuntutzat hartzen dena), baina baieztapen horiek zantzuak besterik ez direla, kasu askotan gainera txostenek “indargabetzen” dituzte (desvirtúan originalean). ETAk ez duela Udalbiltza kontrolatzen ondorioztatzen du epaimahaiak eta hautetsien biltzarra “sinpleki ideia eta proiektu nazionalista bat” dela “baina ez terrorista”. Gainera, Udalbiltza ETArekin lotzen dituen dokumentuak (Zutabe-ak…) akusazio tesiaren “txepeltasunaren” (endeblez originalean) froga baino ez dira.
4) Eraikuntza nazionalaren eta ideia politiko oro defendatzeko eskubidearen zilegitasunaz pasarte ugari dakartza epaiaren txostenak, gogoan eduki behar da akusazioa nagusietako bat zela “Estatu paralelo bat” sortu nahi zuela Udalbiltzak. Hona hemen pasarte esanguratsu batzuk:
“La Constitución permite defender por vías pacíficas cualquier idea o proyecto político, incluidos aquellos que suponen una modificación constitucional o una alteración de la actual confiuración”
“En un estado democrático quedan fuera del ambito penal la acción política y las opiniones y manifestaciones ideológicas, gusten estas o no, sean mayoritarias o minoritarias, sean compartidas o no. Y lo hace incluso cuando estas repugnen a la inmesa mayoria, como ocurre con el silencio o la falta de condena de los atentados terroristas“.
“El intento de concurrir a las elecciones por parte de la izquierda abertzale, con una u otra fórmula, no es en sí misma delictiva, correspondiendo a la Sala especial del artículo 61, en el ambito no penal de la Ley de Partidos, determinar si es legal o no; (…) la ilegalidad de una formación política (…) no implica necesariamente que sus promotores (…) sean integrantes o colaboradores com una organización terrorista.
Azkeneko pasarte honek irakurketa pausatuagoa beharko luke, batez ere kontuan edukita datorren maiatzeko hauteskundeetarako legeztatze kontuez asko hitz egin dela azkenaldian.
Beraz: “Absurdoa”, “kointzidentziara murriztua”, “logikaren kontrakoa”, “txepela”, “hipotesietan oinarritutako zantzuez” osatua, “ab initio lastraturikoa”… Eta ab initio existitu behar ez zuen auzia.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks