1981eko otsailaren 13a
1981eko otsaila. Nekez gertatuko zen gure Euskal Herri honetan hilabete latzagorik, gertakariak egunetik egunera amildu ziren. Herri Batasuneko eta LAIAko kideek Espainiako Erregearen aurrean Eusko Gudariak kantatu egun berean atxilotu zuten Joxe Arregi Izagirre poliziek, ETAko partaide izateagatik. Bederatzi egunez eduki zuten torturapean eta Carabancheleko presondegiko ospitalean hil zen jasotako jipoitik ezin errekuperatuta. Tartean, ETAk Jose Maria Ryan Lemoizko ingeniaria bahitu eta hil...
Read MoreDirua ez da zerutik erortzen
Radio Euskadiko gaur goizeko tertulian hizlarietako batek azpimarratu du behin eta berriz: dirua ez da zerutik erortzen. Hori gogoraraztera joan omen da Angela Merkel Madrilera, espainiarrei (eta euskaldunoi) esan die ezin dela gastatu produzitzen dena baino gehiago. Etxekolan horiek agindu ditu Merkelek, Europako nagusiak. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Zubietako erraustegia finantzatuko duela ere entzun dugu gaur irratian, 195 milioi euroko kreditua emango dio Gipuzkoako Foru...
Read More
Iruzkin berriak