Angelu itsua
Hasiera » Gizartea » Clara Campoamor eta txanponaren bi aldeak
Mar04 1

Clara Campoamor eta txanponaren bi aldeak

Atalak: Gizartea, Historia, Politika

Clara Campoamor

Clara Campoamor (1888-1972)

Clara Campoamor izendatzea, emakumeen eskubideen defentsaren historia gogoratzea da; baina orain gutxi arte madrildar honen memoria ahaztuta egon da. 1931n Espainian sufragio unibertsala lortzeko gehien borrokatu zutenen artean dago Campoamor. 1888an jaio zen Madrilen eta Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Bide horretatik murgildu zen politikan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar zentristekin ibili zen, beti bere ideiei gehien hurbiltzen zitzaion esparru politikoa bilatzen. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan –emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman–, eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari.

Donostiako Polloen lurperatua

1937an erbestera joan zen gerra zibilaren ondorioz. Lehenik Buenos Airesen bizi izan zen eta ondoren Suizako Lausannen, hil arte. Erbesteko denbora guztian konferentziak eman, liburuak idatzi eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen. Campoamor 1972ko apirilaren 30ean hil zen hiri suitzarrean, minbiziak jota. Bere gorpuzkinak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten 17 egun geroago eta bertako familia baten panteoian lurperatu zuten. Zergatik Donostian? Zenbaiten arabera, nostalgiak eraginda agindu zuen Donostian lurperatua izatea,  Bigarren Errepublika ezarri zenean hiri horretan omen zegoelako. 1930ean Jakan matxinatu ziren militar errepublikazaleen kontrako epaiketak egiten ari ziren errepublika aldarrikatu zenean, eta Campoamor matxinatuen defentsan aritu zen abokatu gisa.

Gobernuaren ekimen aldrebesa

Azkeneko urteetan hainbat omenaldi eta ekitaldi egin dituzte pertsonaia historiko honen bizitza gogoratzeko, eta asko dira bere izena daramaten plaza, kale eta elkarteak. 2007an Espainiako Kongresuak Clara Campoamorren irudia daraman txanpona egitea onartu eta bultzatu zuen. Orain, emakumeek Espainian bozkatzeko eskubidea lortu zutela 80 urte bete direla-eta, baita Emakumearen Nazioarteko Egunaren mendeurrena delako ere, Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrikak txanpona aterako du, alde batean Campoamorren irudia daramala.

Txapona ez da kalean normalki zirkulatzekoa izango, 20 eurokoa baita, zilarrez osatua, eta bi milioi unitateko tirada izango du gehienez ere. Martxoaren 8an aldarrikatzen den Emakume Langilearen Egunaren harira eman dute txanponaren berri. Iniziatiba txalogarria dirudike, txanponak beste aldea izango ez balu:

Clara Campoamorri aitak esaten omen zion erregaliak ez zituztela Errege Magoek ekartzen, Errepublikak baizik. Clara Campoamor izendatzea eta errepublika gogoratzea gauza bera da. Hau da, txanpona oxymoron bat da bere osotasunean, ez baitago errepublikar monarkikoa izatea baino gauza aldrebesagorik. Bata edo bestea. Baina ematen du Espainiako Ekonomia eta Ogasun ministerioak ez duela hori oso argi.

Inkoherentzia harantzago doa. Bloque Nazionalista Galegok (BNG) eskaera erregistratu du Espainiako Kongresuan, borbondarren irudia kendu eta txanponaren bi aldeetan borroka feminista irudikatzen duten figurak jartzeko: “Monarkia ez zen, hain justu izan,  emakumeen aurrerakadari gehien lagundu ziona” dio BNGk. Espainiako monarkiaren protokolo, diskurtso eta izaera matxista eta patriarkala begi bistakoa da oraindik. Horrekin sinbolizatu behar al dute emakumeen eskubideen aldeko borroka? Hauxe esan zuen Campoamorrek  sufragio unibertsala onartu zenean Gorteetan egindako hitzaldian:

“Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunean”

Sikiera erreginaren aurpegia erregearenaren gainean jarri izan balute… baina hori ere ez.

Gaiaz gehiago jakiteko irakurri:

– Pepe Gutiérrez-Alvarez-en Clara Campoamor, una mujer liberal de las de antes artikulua Kaos en la Red webgunean
– Josu Chueca historialariaren Emakumeak II. Errepublikan: Ikurra baino gehiago? artikulua ARGIA astekarian.

Iruzkin bat

  1. Ander Grijalba Agirrezabala [Facebook bidez] | 2011-03-07 at 12:03

    Txantxetako berria dirudi, errepublikar baten omenez eginiko txanponean errege-erreginen irudia?

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA