FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan
Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako...
Read MoreETAkoa ez bazara, ez hartu ‘etarren’ abokaturik
Gurutz Agirresaroberen kontrako epaiaz artikulu zabarra idatzi du Auzitegi Nazionaleko laberintoak inork baino hobe ezagutzen dituen José Yoldi El País-eko kazetariak. Agirresarobe 32 urteko kartzela zigorrera kondenatu du auzitegiak. Joseba Pagazaurtundua ETAren aginduz hil omen zuela dio epaiak (pdf), baina harrigarriki ETAko parte izateaz absolbitu du. Yoldik inkoherentzia hori oso ongi nabarmendu du artikuluan, ETAk “sikarioak” ez dituela erabiltzen gogoratuz. Baina hortik aurrera...
Read MoreArtxibo militarretan zer agertuko esperoan
Espainiako Defentsa Ministerioak bere artxiboetan klasifikaturik dauden dokumentu ugari kontsultagai jarriko dituela jakinarazi zuen Carmen Chacón Defentsa ministroak. Gaur El País-ek aurreratu digunez, guztira 10.000 dokumentu lirateke, eta 1936tik 1968ko tartea hartzen dute. Badirudi, hauteskundeen gertutasunagatik erabakia ez dela lehenago hartu, lana nahiko aurreratua zegoen arren. Baina ez da ziurra agiri horiek publiko egingo dituzten, horrelako kontuetan oso uzkur agertu izan...
Read More
Iruzkin berriak