35 urteko ikurrina dugu etxean
Etxean badugu ikurrina zahar bat. Amak egin zuen. Oihal zatiak erosi zituen, han berdea, hemen gorria… eta ahalik eta txukunen josi zituen elkarrekin. Orduan debekatua zegoen ikurrina erakustea, 1976a zen. Baina sumatzen zen laster legalizatuko zutela. Amak espresuki egin zuen egun horretarako. Eta egun hura 1977ko urtarrilaren 19an iritsi zen. Bezperan “alkateen taldea” izenez ezagutzen zen mugimenduko hainbat udalburu Madrilera abiatu ziren Martin Villa Gobernazio...
Read MoreCarlos María de Urquijo I.a
Espainiako Gobernuko delegatu karguari frankismotik heredatutako kargu zaharkituaren usaina dario. Egia da Espainiak egitura “federala” edo autonomikoa izan duenean sortu izan dela kargu hori –1931ko eta 1978ko konstituzioekin–, baina 1958ko dekretu batez geroztik frankismoan hainbeste botere izan zuten gobernadore zibilen ezaugarri batzuk mantendu izan dituzte delegatuek, 60ko eta 70eko hamarkadan manifestazioak debekatu, grisak jendea jipoitzera bidali, apaizak atxilotu edo...
Read More
Iruzkin berriak