Angelu itsua
Hasiera » Energia » Dinamita gehiago Okzitaniako Tolosan
Abu31 0

Dinamita gehiago Okzitaniako Tolosan

Atalak: Energia, Gizartea, Nazioartea

2001eko irailaren 21ean sekulako leherketa izan zen Okzitaniako Tolosan. Geroztik konspirazio teoria ugari izan da.

Okzitaniako Tolosako AZF enpresan 2001ean gertatutako leherketaz ikerketa baten berri eman du Sud Ouest egunkariak. Ikerketaren emaitzek hankaz gora jartzen dute orain arteko bertsio ofiziala, istripu kimikoa izan zela dioena. Laurent Jacob ingeniariaren ikertaldeak dio ondoko enpresan izandako isuri batek sortu zuela leherketa-katea. Zergatik sortu zen ordea isuria? Galdera horri ezin diotela erantzun diote, atentatuaren hipotesiari berriz ere atea irekiz.

Ikerketak hautsak harrotu ditu, eta Liberatión, Le Monde eta La Dêpêche du Midi egunkarietan garrantzia kendu eta kritikatu egin dute. Ikerketa taldea Total multinazionalarekin lotu dute egunkariok, garai haietan AZFrentzat lan egiten zuen enpresa, Fukushimako hondamendia eta gero aski ezaguna egiten zaiguna.

2001eko irailaren 21ean AZF enpresako 221 depositoa airean atera zen barruan zuen amonio nitrato guztiarekin. 31 lagun hil ziren eta 2.500 zauritu. Inoiz Frantzian izan den hondamendi industrial larriena, Euskal Herritik ez kilometro askora. Hainbat urteko ikerketa eta auzien ondoren, 2009an epaitu zituzten plantako zuzendaria eta Total enpresako beste arduradun batzuk. Fabrika “axolagabekeriaz” kudeatzea egozten zien fiskalak, eta horren ondorioz gai kimiko ezberdinen arteko nahasketa gertatu zela defendatzen zuen. Baina ezer frogatzerik ez zegoela eta epaileek ez zuten azkenean inor zigortu. Biktimek errekurritu egin dute erabaki hori eta datorren irailaren 24an Apelazioko Auzitegiak erabakiko du.

Préventique aldizkarian kaleratu dute ikerketa osoa

Laurent Jakob-en ikerketa, auzitegiaren erabakia baino aste batzuk lehenago atera da beraz, Préventique izeneko aldizkari espezializatuan. Sud Ouest-ek ikerketaren berri emateaz gain, aldizkari horren editore eta artikuluaren egile den Hubert Seillan bordeletarrari elkarrizketa egin dio.Ikerketaren mamia zein den azaldu du Seillan-ek: AZF aldamenean zegoen SNPE enpresa publikoan (bolbora eta lehergaiak egiteko enpresa), material kimiko baten isuria izan zen ezagutzen ez den arrazoiren batengatik; material hau lehertzean lurrikara txiki bat sortu zen eta Bigarren Mundu Gerratik lurperaturik zeuden bi bonba lehertu ziren ondorioz; honek eragin zuen AZFko depositoko leherketa handia. Ikerketak aditzera ematen du SNPEk ere baduela erantzukizunik.

Askok, Total enpresaren itzala ikusi du teoria honen atzean: “Ez digu harritu. Baina ikusi nahi duguna da Grande Paroisse (Total-en filiala) kondenaturik indemnizazioak ematera” esan dio Toulouseko biktimen elkarteko kide batek Liberatión-i.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA