Angelu itsua
Hasiera » Politika » Jesus Muñecas: “Anparo Arangoaren ustezko tratu txarrak ezin izan ziren frogatu, gertatu ez zirelako””
Ira20 0

Jesus Muñecas: “Anparo Arangoaren ustezko tratu txarrak ezin izan ziren frogatu, gertatu ez zirelako””

Atalak: Politika

Jesus Muñecas, 1981ko otsailren 23an estatu kolpea eman zuen guardia zibil taldearekin. Apenas egin zituen urte batzuk "kartzela" militar batean.

Jesus Muñecas, 1981ko otsailren 23an estatu kolpea eman zuen guardia zibil taldearekin. Apenas egin zituen urte batzuk “kartzela” militar batean.

Jesus Muñecas guardia zibil ohiak Estrella Digital atariari esan dio ETAren mehatxuengatik aldatu zutela 1976an Tolosako kuarteletik eta ez Anparo Arangoaren tortura kasuengatik. Argentinako Servini epaileak bera atxilotzeko agindu du 1968an Andoni Arrizabalaga Itziarren Semea torturatzeagatik.

Muñecasen esanetan “[Anparo] Abengoak (sic) salaturiko ustezko tratu txarrak epaitegiko ahozko judizioan ikusi ziren eta ezin izan ziren frogatu, gertatu ez zirelako”. Aitzitik, Arangoaren senitartekoek aldizkari honi azaldu diote salaketa arlo militarrera eraman zutela, ez zela inolako epaiketarik izan, eta geroztik ez dutela ezer gehiago jakin.

Bestalde, 1976an Anparo Arangoa torturatu zutenean, jadanik ez zegoela Tolosako kuartelean azaldu du Muñecasek “pistoleroek” bera hil nahi zutelako. Hori baieztatzeko 1981eko estatu kolpeagatik bere kontra egindako epaiketako koartada ahul bera erabili du. Epaiketa hartan Ignacio Roman izeneko kapitain bat galdekatu zuen defentsak, eta honek Ignacio Lombo guardia zibila inplikatu zuen. Honelaxe dio El País egunkariko orduko kronikak:

Santiago Segura, defensor del capitán Muñecas, le preguntó si conocía al capitán Ignacio Lombo, y Román relató que coincidió con él en Badajoz, donde le habló del tiempo en que Lombo mandaba el cuartel de la Guardia Civil de Tolosa. Según Román, la detención de Amparo Arangoa se produjo durante esa época.

Estrella Digitalek dio Ignacio Lombo delakoa jada hilda dagoela —Lombo deitura duten jeneralak, komandanteak eta kapitainak ugari dira–, baina ez du zehaztapen gehiago ematen. Orduan, Fragak esan zuenean kasua “konponduta eta zigortuta” zegoela, zein zigortu zuten? Guardia Zibilaren orduko dokumentaziorako sarbidea erabat murriztuta dago ezer gehia jakiteko.

Dena den, Servini epaileak Andoni Arrizabalaga torturatzeagatik inputatu du Jesus Muñecas, baina honek ez dio ezer kasu horretaz –ezta 1976an Donostiako kuartelean bera zegoenean izandako tortura kasuez ere–.

Arrizabalagaren kasua dokumentatzeko 1977an kartzelatik  irten zenean Joseba Sarrionandiak Zeruko ARGIAn egindako elkarrizketa ere hartu du kontuan epaileak atxilotzeko aginduan (pdf). Bertan, guardia zibilek Bilbon, Zarautzen eta Donostian egindako torturak kontatzen ditu ondarrutarrak: “Zelda batean bakarrik aurkitzean, komisariatik pasatuta zoriontsu izan nintzen”.

Elkarrizketa historiko horren paperezko bertsioaren irudiak:

2013-09-19 14.34.21

2013-09-19 14.35.09

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA