“Fomento-Jaurlaritza AHTrik ez!” oihukatu dute Donostian
Espainiako Sustapen Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza Donostiako sarbideaz hitz egiteko bildu dira gaur Madrilen. AHTren kontrako kideak Donostiako udaletxe parean elkarretaratzea egin dute, proiektuak eragingo dituen kalteak eta gastuak salatzeko.
Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala ere deituta zeuden Madrilen egin den bilerara. Foru erakundeak ordezkaririk ez bidaltzea erabaki du eta Donostiako Udalak teknikari bat bidali du proiektuak hirian izango lukeen eraginaz informazioa soilik jasotzeko.
AHTren kontrako taldearen esanetan Donostiako “kargu politiko jakin batzuek” hainbat komunikabide eta enpresekin “aliantza” bat osatu dute, egun kiebran dagoen eredu urbanistiko bat bultzatuz. Eusko Jaurlaritzak, berriz, 2014 amaierarako Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia lizitatu nahi duela azaldu dute AHTren kontrakoek; Martuteneko erriberan bost bide eta adar berri eraikiko dira haien esanetan, eta horrek nekazal ingurunea “erabat deuseztatuko” du.
Donostiako udaletxearen aurrean egindako kontzentrazioan “Fomento-Jaurlaritza AHTrik ez!” oihuak egin dituzte. Bertan izan da EH Bilduko ordezkaritza bat, Laura Mintegi bozeramailea barne.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks