Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » “Troika Go Home!”: Bilboko bilkuraren kontrako oihua iruditan
Ots28 2

“Troika Go Home!”: Bilboko bilkuraren kontrako oihua iruditan

Atalak: Ekonomia, Gizartea

Martxoaren 3an Bilbon egingo den GFS (Global Forum Spain) goi-bilera ekonomikoaren aurrean alderdi, sindikatu, gazte mugimendu eta eragile sozialek ongi etorri berezia egingo ei diete munduko agintari eta jauntxoei. Aspaldi ikusi gabeko karteldegi anitza zabaldu dute Euskal Herriko lau bazterretan eta sare sozialetan, egosten ari denaren seinale. Hemen adibide esanguratsu batzuk:

irudia1

Komite Internazionalistak-ek “imperialismoaren, kapitalismoaren zein patriarkatuaren ordezkari hauei hortzak erakusteko” deia egin du.

 

Bilbatuz

Bilbatuz kolektiboak zabaldu duen kartelean agintari horietako batzuk ageri dira. Mobilizazioen berri ere ematen da. Martxoaren 2an 19:30etan kalejira zaratatsua egingo dute eta “lapurrez” jantzita joateko deia egin dute. Bilbatuzek “Zuen aberastasuna, gure miseria. Lapurrak!” izeneko pegatina ugari itsatsi ditu hainbat sukurtsaletan. Beste hainbat banketxetan berriz pintadak egin dituzte ezezagunek:

pintada

Ernaik “gazte blokean” hartuko du parte martxoaren 3an eta hainbat afixa egin ditu. Yankien inperioaren sinbolo den txapela dardoz jo edo erretzeko iradokitzen digu gazte erakundeak horietako batean. Beste batean, “gaizkiaren ardatzaren” kontra ekiteko esaten digu gaztelaniaz:

Ernai

Ernai2

EH Bilduk gogor kritikatu du foroa, eta bereziki Iñigo Urkulluk bertan parte hartzea. Martxoaren 2an nazioarteko topaketak antolatu ditu eta Europako ezkerreko hainbat erreferentziazko alderdik hartuko dute parte.

EHBildu

alternatiba2

EH Bildu koalizioaren barruan dagoen Alternatibak, bestalde, hainbat afixa argitaratu ditu goi-bilerako protagonisten aurpegiak nabarmenduz:

alternatiba

Sare Antifaxistak, hain bogan jarri diren irudi tipologiari heldu dio. Eraikin esanguratsuak sutan edo birrinduta ikusten dira irudi mota horietan, apokalipsia, iraultza edo dena delakoa adieraziz. Bilboko kasuan, BBVAren eraikina kiskaltzen ikus daiteke. Zenbatek ez ote dute halako zerbait amestu?

Untitled-1

sare antifaxista

Sindikatuek ere atera dituzte euren kartelak eta esku-orriak. Martxoaren 2an CCOO, UGT, Frantziako CGT eta beste hainbat talde manifestatuko dira Bilbon. Martxoaren 3an Gune plataforma barruan dagoen gehiengo sindikala, LAB eta ELA barne. CNT sindikatu anarkistak martxoaren 3ko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du:

CCOOCNT

LABBilbo1395-Troika_go_home

Irudi ikusgarria diseinatu du Ezkerraldeko Gazte Komiteak, “FMI Kanpora!” leloa daraman kartelean. Boterearen ikono guztiak hor daude: Ibedrola torrea, BBVA eraikina, Rajoy, Urkullu, polizia… eta denen buru Christine Larde NMF nagusia:

Ezkerraldeko Gazte Komitea

Gauza bera egin du Iruñerriko Gazte Mugimenduak, kasu honetan nazioartean ezagutzeko errazagoa izan litekeen ikonografia erabiliz, Guggenheim museoa alegia, etxe horretan egingo da goi-bilkura:

iruinerriko_gazte_mugimendua

Ikasle Abertzaleek ere kartela atera dute, Iberdrola, BBVA eta NMFko egoitzak sutan ageri dira kasu honetan ere. #ekingeroamarrazteari hashtag-a proposatu dute “hezkuntzaren neoliberalizatzaileen” aurrean:

ikasle abertzaleak

Hedabideek gertutik segiko dute bilkura eta horren aurrean egingo diren protestak. ARGIAk zuzeneko jarraipena egingo die mobilizazioei martxoaren 3an bere webgunean eta sare sozialen bidez. Topatu.info-n ere emango dute gertatzen denaren berri; Info7 irratiko Kale Gorrian saioak, bestalde, kartel batekin  iragarri du goiz osoan zehar jarraipen zehatza egingo duela:

Info7-irratia

2 Iruzkin

  1. IKASLEA | 2014-03-03 at 2:55

    IKASLEON KARTELA FALTA DA!!!
    https://www.facebook.com/photo.php?fbid=480750938698377&set=a.128343947272413.20609.122235994549875&type=1&theater

    Reply
    • Urko Apaolaza | 2014-03-03 at 8:16

      Mila esker. Sartu dut besteen artean.

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA