Lumentzako labarren sekretu guztiak
Zergatik arkeologoak orain arte ez dira ohartu bi bisonte erraldoi begira zituztela? Lekeitioko kobazuloaren labarretan aurkituko margolanen xehetasun eta irudi gehiago dakarzkigu hona. Kobie paleoantropologia aldizkarian argitaratu dituzte Diego Garate Maidagan, Joseba Rios Garaizar eta Aitor Ruiz Redondo arkeologoek euren aurkikuntzaren emaitzak. Kobazuloan sartu eta berehala sala nagusia dago, hortxe egin zituen Barandiaranek indusketa gehienak 1921ean. Baina aurreraxeago, pasabide estu...
Read MoreMercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?
Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak? Juan Carlos Borboi Espainiako erregea, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Dieter Zetsche Mercedesen jabe den Daimler multinazionalaren presidentea izan ziren Gasteizen, Clase V luxuzko monobolumenaren ekoizpenari babesa emateko. Enpresak 190 milioi euro inbertitu ditu...
Read More“Zer izango da Nafarroa? Nafarrok nahi duguna”
Gure Esku Dagok azaldu duenez, dinamika “indartsu” ari da garatzen Nafarroan, dozenaka talde sortu dira eta milaka lagunek eman dute jada izena. “Nafar guztion artean erabaki behar dugu biharko Nafarroak nolakoa izan behar duen –esan dute prentsaurrean hainbat lagunek–; gure esku dago eta ekainaren zortzian elkarren eskuei helduko diegu”. Iruñeko Katrakrak gunean eginiko agerraldian, Mikel Sotok eta Garazi Rotak hainbat hausnarketa mahairatu dituzte. Euren esanetan “lur...
Read MoreJesus Egiguren: “Erabakirik hartu gabe hobe doakigu”
Erabakitzeko eskubideaz Hamaikak hasitako Pausoan telebista saioan esan ditu hitzok PSE-EEko presidenteak: “Ez erabakitzeak lagundu egiten du ez zatitzen”. Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako ekainaren 8ko giza katea gero eta gertuago den honetan, hainbat politikariren iritziak bildu dituzte Pausoan saioan, besteak beste, berrikitan liburua argitaratu duen Jesus Egigurenenak. Hauek dira berak esandakoetako batzuk: “Nik ez dut sinesten erabakitzeko...
Read MoreHerri katalanen batasunaren zuhaitzari besoa moztu diote
Pi de les Tres Branques pinu historikoaren hiru adarretako bat zerratu egin dute ezezagun batzuek. Herrialde katalanen batasunaren ikurtzat dute askok eta bere inguruan ekitaldi independentista egiten da urtero. Bartzelonako Castellar del Riu herrian dago kokatua. Hiru besoko pinuaren berri gutxienez XVIII. mendetik dago, baina 1888an egin zuen ezagun Jacint Verdaguer poetak. Jaume I.ak arbola horren gerizpean amestu omen zuen Aragoiko, Kataluniako Printzerriko, Valentziako eta Mallorcako...
Read MoreIruñean ere ‘castell’ bat egingo dute ekainaren 8an katalanek
Òmnium elkarteak Paris, Berlin, Bruselas, Ginebra, Lisboa, Londres eta Bartzelonan castellak egingo ditu ekainaren 8an eta Iruñea Europako zortzigarren hiriburua izango da egun horretan. Giza gazteluak eta giza kateak bi herrien aldarrikapenak batuko dituzte. Bartzelonako Euskal Etxean egin dute aurkezpena gure Esku Dago ekimenak, Òmniumek eta Sant Vicenç dels Horts elkartekoek. Katalanek Europako zazpi hiriburutan gaztelu bana egitea zuten pentsatuta, bada orain zortzigarren hiri bat...
Read More
Iruzkin berriak