Lehen Mundu Gerran euskal presoei grabatutako kantak entzungai jarri dituzte Berlingo Etnologia Museoan
Alemaniako zientzialariek 1915 eta 1918 artean grabaketak egin zizkieten gatibu-esparruetan zeuden jatorri ugariko presoei. Tartean, 70 kanta baino gehiago daude euskaraz. Argizarizko zilindroetan gordeak dauden artxibo soinudunok digitalizatzen ari da Berlingo Etnologia Museoa eta erakusketa zabaldu du behin behineko emaitzekin. Erakusketa 2015eko apirilaren 6ra arte dago zabalik eta preso euskaldunei grabatutako kantetatik, hauek jarri dituzte entzuteko moduan: Gernikako Arbola, Adios izar...
Read MoreTxingudiko mankomunitateari 3.000 euroko zigorra, Endara errekaren emari ekologikoa ez errespetatzeagatik
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak isuna jarri dio Bidasoaldeko uraren kudeaketaz arduratzen den Txingudiko Urak SA sozietate publikoari, 2013ko irailean Endara errekak ur gutxiegi zeramala frogatutzat eman ondoren. Sozietateak ura errekatik ateratzen du zentral hidroelektriko bat hornitzeko. 2013ko azaroan Eguzki talde ekologistak salaketa jarri zuen, Endara errekak ur gutxiegi zeramalako. Kantauriko Konfederazioak zigor espedientea ireki zion Txingudiko Mankomunitateari (Txinzer),...
Read MoreInertzia alderdikoietatik haragoko Kutxa
Kutxaren zuzendaritzak erabaki du batzar orokorrean ez eztabaidatzea Gipuzkoako Aldundiaren proposamena, Kutxa banku arrunt bilakatzea lekarkeena. Eskaria EH Bilduren ildoko Kutxako kontseilari orokorrek egin zioten Xabier Iturberi, Administrazio Kontseiluak proposamena gai-zerrendatik kanpo utzi ondoren. Astekari honi eskainitako elkarrizketan, Iturbek azaldu zuen begiratzen ari zirela “nola konpondu” eskaeraren tramitea. Bada erantzuna jadanik eman du Kutxako lehendakariak, atzo Joseba...
Read MoreXabier Iturbek onartu du Kutxako patrono izateko Batzar Nagusien proposamena ez dela loteslea
ARGIArekin izandako elkarrizketan (2434. zenbakian argitaratuko da) Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak onartu du banku fundazioan aginduko duten patronoak legez ezin dituztela Gipuzkoako Batzar Nagusiek izendatu, baina hala izan dadin “mekanismoa” sortu dutela dio. Lau egun barru, urriaren 24an, erabakiko du Kutxaren batzar orokorrak banku fundazio bihurtuko den ala ez. Gipuzkoako Aldundiak Kutxa fundazio arrunt bihurtzeko mahairatutako alternatiba (pdf) eztabaidatu ahal izango den...
Read MoreGalerna, gaurko egun batez
Gaurko egun batez, 1936ko urriaren 15ean harrapatu zuten frankistek Galerna bakailao-ontzia, Pasaiatik 17 miliatara. Bertako tripulazioak eta pasaiariek ez zuten akabera onik izan. Batzuk Ondarretako eta Ezkabako presondegi makurretan amaitu zuten, bestetzuk Hernaniko hilerriko zoko ilunean. Orduko lekuko biziak aurkitzea zaila da jadanik, horietako bat da Carmen Etxeberria Urreaga. “Cuesta de la Muertetik eta gure etxetik sartzen ziren gurdian. Ni ezagututa nago hori, baina barrena...
Read MoreFelix Padin, anarkista azken unera arte
Felix Padin Gallo anarkista bilbotarra asteartean hil zen 98 urte zituela. 1936ko Gerran eta ondoren hamaika sufrimendu pasatakoa zen Padin, sei urtez langile batailoietan ibili zen esklabo. Abuztuan lehen aldiz azaldu ahal izan zuen hori guztia auzitegi batean, Argentinako Maria Servini epaileak frankismoaren krimenen kontra daraman auzian. “Bidankozetik Igarira zihoan errepidea egin genuen diziplinazko langile batailoi batean, 1940tik 1942ra.600 preso-edo. Dena eskuz: harria harrobitik...
Read MoreMundua, Adegiren arabera
Adegik enpresarien artean egindako inkestaren berri eman du. Ondorio nagusietako bat da Europako ekonomiaren geldialdiak arriskuan jar dezakeela egungo goranzko joera. Abagunea aprobetxatuz, politika neoliberalak defendatu ditu berriz ere Gipuzkoako patronalaren elkarteak: sozietateen gaineko zerga eta gizarte segurantzaren kotizazioa jaisteko eskatu du. Dena lehiakortasunaren izenean. Lehiakortasun hitzaren atzean ezkutatzen den errealitatea ulertzeko Pello Zubiriak astekari honetan...
Read MoreVital Kutxak baja eman du kreditu entitateen erregistroan
Estatuko Aldizkari Ofizialak irailaren 30ean argitaratu du (pdf) Arabako eta Gasteizko aurrezki kutxaren erabakia. Hala, ekainaren 30ean banku fundazio bihurtzeko hasitako bidearen azken urratsa da honakoa eta aurrezki kutxa historikoa betirako desagertu da. Vitalek irailaren 12an aurkeztu zuen kreditu entitateen erregistrotik izena kentzeko eskaera eta Espainiako Bankuak irailaren 19an onartu zuen. Orain, Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratuta, baja ofiziala da. Buletin espainiarrean...
Read More
Iruzkin berriak