Neinor Barria erdi-prezioan saltzear da Kutxabank
Atzerriko hainbat inbertsio funtsekin ari da negoziatzen operazioa. 1.500 milioi euroko aktiboak dituen higiezinen agentzia 800 milioitan salduko luke bankuak. Kutxabankek huts egindako operazio urbanistikoetan inbertitutako dirua Neinor Barria higiezinen agentzian (“banku txarra” ere deitua) dauzka bilduta. 1.500 milioi euroko aktiboak direnak 800 milioi eurotan salduko lituzke orain, eta horretarako Goldman Sachs eta Lone Star inbertsio funtsekin ari da negoziatzen. Expansión...
Read MoreRajoy dispertsio politikaz: “Mesede handia egiten diegu pertsona horiei”
Ez Eusko Legebiltzarrean gehiengo oso handiz egindako eskaerak, ez Amnesty Internationalen txostenak, ezta Estrasburgoko sententziak ere –Giza Eskubideen Europar Konbentzioaren 8. artikulua urratzen duela ebatzi du antzeko beste kasuetan–. Madrilgo gotorlekutik, Mariano Rajoyk entzungor egin die sakabanaketarekin –eta horrekin batera presoen urruntzeak senideei dakarkien sufrimenduarekin– amaitzeko egindako eskaera guztiei. Jokin Bildarratz senatariaren galdera bati erantzunez...
Read MoreMila Michelin izar
Arzakek bere bizitzaren pasarteak kontatzen dituen Keler-en iragarkian, 1980an ARGIAren alde Donostiako Baldan egindako 1.000 lagunentzako bazkariaren irudiak ageri dira fotograma gutxitan. Omendu berri duten chef donostiarrak, zergatik du gogoan bazkari hura? Euskal sukaldaritza berriaren sorrerara jo behar dugu hori ulertzeko. 1980an Zeruko izateari utzi eta ARGIA bihurtzeko fasean zen astekaria, eta itolarrian bizi zen diru-faltagatik. Testuinguru horretan eskaini zuten euskal sukaldaritza...
Read MoreIñaki Oyarzabalek dio poliziak bere burua “defenditzeko” egin zuela Gasteizko 1976ko sarraskia
Arabako PPko buruzagiak Jot Down aldizkari digitalari adierazi dio poliziek “jendetzak inguratuta eta ihesbiderik gabe” aurkitu zirenean erabili zituztela suzko armak. Hala, 1976ko Gasteizko polizia kapitainaren hitz berak erabili ditu langileei egindako erasoa azaltzeko. “Jendetzaren erasoaren aurrean defenditzeko” erabili omen zituzten pistolak eta metrailetak Gasteizko Zaramaga auzoko eliza inguratzen ari ziren poliziek. Halaxe deklaratu zuen Jesus Quintana Gasteizko polizia...
Read MoreEspainiako militarrek Argentinako diktaduraren metodoak erabili nahi zituzten Euskal Herrian
Trantsizio garaian Argentinako diktadurarekin harreman estua izan zuten Espainiako militarrek, baita Adolfo Suarez presidentearen ingurukoek ere. Euskal Herriko egoerari aurre egiteko, Videla genozidak erabilitako gerra totala eta errepresio basatia eredutzat zuten. Publico.es egunkariak lotura hori erakusten duten sekretupeko dokumentuak argitaratu ditu. Espainiak Videlaren diktadura finantzatu eta bertako agintariekin kolaboratu zuela frogatzen duten dokumentuak argitaratu ostean, Euskal...
Read More
Iruzkin berriak