Kutxabankek Cabiecesi egindako ordainketak isilean eduki nahi izan zituen
Gregorio Villalabeitiaren esanetan Espainiako Bankuak behartu zuen auzia publiko egitera. Kutxabankeko presidente Gregorio Villalabeitiak Cabieces auziari buruzko azalpenak eman ditu prentsaurrean. Esan du finantza entitatearen presidentzia hartu eta “ordu gutxitara” izan zuela Mario Fernandezek agindutako ordainketa irregularren berri, eta administrazio kontseiluan erabaki zutela 243.000 euroak berreskuratuz gero kontua publiko ez egitea, bankuaren “izen ona” mantentzearren. Baina...
Read MoreLemoatxeko miliziano errepublikarra, iluntasunetik argira
Lemoatxen 1.000 lagun baino gehiago hil ziren 1937ko maiatza amaieran eta ekaina hasieran, errepublikarren kontraeraso eta faxisten abiazioaren bonbapean. Lemoatx 1937 elkarteak Lemoako Memoria izeneko bideoan –postprodukzioa Atomika Studiok egina da– ordukoa bizi izan zuten hainbat lagunen testigantzak jaso ditu. 1937ko Lemoatxeko borrokaldian hildakoetako bat izan zen Hilario Blanco Reguero barakaldotarra. Bere hezurrak senideei itzuli dizkiete 78 urte geroago, hainbat objektu...
Read MoreMiliziano baten hezurrak senideei itzuliko dizkiete Lemoan
Borrokaldietan miliziano asturiarrek hartu zuten parte besteak beste (arg: Astursalia) 1937an hil zuten Lemoatxen eta soinean zeraman plaka baten bidez identifikatu ahal izan dute. Otsailaren 21ean ekitaldi hunkigarria espero da Lemoan, memoria historikoaren astearen baitan. Lemoatxeko borrokaldian hildako Hilario Blanco Reguero miliziano sozialistaren hezurrak senideei itzuliko dizkiete, berarekin batera aurkitutako objektu pertsonalekin batera. Ekitaldian, laurogeita hamar urteak...
Read MoreAndre kalea, irudi ezezagun batzuk
Hernaniko kaskoko kaleak jatorriko izena berreskuratu du mendea igaro ondoren eta ospakizuna egingo dute otsailaren 20an. Estitxu Eizagirrek artikulu honetan azaldu ditu Andrekalia izenaren nondik norakoak. Kalearen aspaldiko zenbait irudi ezagunak dira, bertan ageri dira emakumeak lanean eta solasean, emakumeak baitziren –eta dira– arnasgune hartako protagonista, bizitza ematen ziotenak. Baina badira hain ezagunak ez diren irudi gehiago. Zehazki, Baionako Euskal Museoan gordetzen dira XX....
Read MoreZenbat jende hilko du amiantoak?
Paco Puche ingurumenean adituak algoritmo bat sortu du mineral kantzerigenoaren iraganeko erabilerak munduan eragingo dituen heriotza kopurua jakiteko. 2015ak bi hilabete ez ditu egin eta aurten jadanik 7 pertsona hil dira EAEn iraganean amiantoa edo asbestoa arnastu zutelako. Azkenekoa General Eléctric enpresatik aurre-jubilatutako langile ohi bat da. 2008tik hona 148 lagun hil dira arrazoi beragatik Euskal Herrian, eta datozen hamarkadetan askoz gehiago izan daitezke, Paco Puche ekonomista...
Read MoreUrkullu: “Gipuzkoako Aldundian ba al dago ate birakaririk?”
Eusko Legebiltzarreko kontrol plenoan, besteak beste Kutxabanken ordainketa irregularren auziaz azalpenak eman ditu Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak. Oskar Matute EH Bilduko parlamentariak Cabieces-Fernandez auziaz eta “ate birakariez” azalpenak emateko eskatu dio Iñigo Urkulluri. Honek erantzun du esanez “testuingurua” inportantea dela: “Egon dira kasuak Espainiako Gobernuko delegatuak erailak izan direna, horregatik da garrantzitsua testuingurua“, esan...
Read MoreSaturrarango kartzelan preso egondako emakumeen izenak sarean jarri dituzte
1938 eta 1945 artean Mutrikuko presondegian giltzapetutako 1.583 emakumeren izenak argitaratu ditu Euskal Memoria fundazioak. Sarean eskegitako datu baseak bilaketa egiteko aukera ematen du izenaren, jaiotze urtearen eta jaioterriaren arabera, eta izenean klik eginez gero presoak zenbat urteko kartzela zigorra jaso zuen jakin daiteke, baita lanbidea ere, normalean etxekoandrea, neskamea edo maistra. Saturrarango kartzela inprobisatua urte luzez izan zen Espainiako Estatuan emakume errepublikar...
Read MoreKutxabank: bost bertsio eta hamaika galdera
Kutxabanken ordainketa irregularren albisteak zenbait alderdi politiko nagusietako habeak dardarazi ditu eta itxuraz kontrajarriak diruditen bertsioak eskaini dituzte batzuek eta besteek. Benetan horrela al da? Lege ez idatziaren bertsioa. Lehenik Vocento taldeko egunkariek argitaratu zuten eta ondoren Mario Fernández Kutxako presidente ohiak berak berretsi. Honen arabera, PPko buruzagi batek eskatu zion Fernandezi Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko delegatu ohiari laguntzeko, “idatzita ez...
Read More‘Kutxabank auzia’ artxibatzeko bidean?
Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernández eta EAEn Espainiako Gobernuko delegatu izandako Mikel Cabieces Carmen Adam fiskalaren aurrean izango dira, azkeneko honek irregularki hilero jasotzen zuen 6.000 euroko soldataren inguruan azalpenak emateko. Fiskalak delitu sozietarioa egotzi diezaieke ustezko irregulartasun horiengatik eta auzia epaitegira bidali, alor penalean ikertu dezaten. Kode penalak 6 hilabete eta 4 urte arteko kartzela zigorra ezartzen du halako delituengatik –edo...
Read MoreMikel Cabieces: BBK-ko patronatuko aulkitik, fiskaltzaren aurrean esertzera
Kutxabankeko ordainketa bidegabeen auzian sekuentzia kronologikoa gero eta bitxiagoa izaten ari da. Azken “kointzidentzia” Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (pdf) ekarri digu. Fiskaltzak Mario Fernandezen kontra Kutxabankek jarritako salaketa ikertuko zuela esan zuen egun berean, astelehenean, argitaratu du aldizkari ofizialak Mikel Cabiecesen uko egitea BBK-ko patronatu-kide gisa. Erabakia abenduaren 23an onartu zen, baina ez da herenegun arte ofizial egin. Testuan ez da uko...
Read More
Iruzkin berriak