Angelu itsua
Hasiera » Azpiegiturak » Urumearen ama
Api27 0

Urumearen ama

Atalak: Azpiegiturak, Ekonomia, Historia

mapa

Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez.

Sagardoaren Lurraldeak, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta Urumeako Kronikari azaldu dizkio proiektuaren nondik norakoak.

Erakusketaren izenburuak bestela pentsarazten badu ere, ikusgai dagoena ez da soilik sagardoak ibaiekin izan duen loturaren bilduma. Orian, eta batez ere Urumean, antzina izandako jarduera ekonomikoen hurbilketa orokor bat egin dezake bisitariak.

Bertan aurkituko dituzu Fagollagako aingura lantegiari buruzkoak, Astigarragako Murgiako jauregiarekin ibaiaren esplotazioa zela-eta izandako liskarrak, baserrietako dolareen garrantzia, Urumeako burdinolak, Oriako ontziolak, euskarazko dokumentuen aipamenak, emakume latsarien lan eskerga…

Hernanin oraindik aukera dago erakusketa ikusteko asteazkena arte. Ondoren Astigarragan eta Usurbilen izango da eta datorren urtean Aquariumean.

erakusketa1

Urumeako portuak

Urumea ez zen oraingoa. Ez zen kate-motzean lotutako basapiztia. Urumea bizitza iturri zen, errio nabigagarri bat. Hamaika portu zeuden Donostiako Santa Katalinatik hasi eta Ereñotzuraino eta haietan aritzen ziren sabel-zapaleko alak edo gabarrak burdina garraiatzen, Gaztelatik edo Nafarroatik Pasaiara generoa eramanez.

Tamalez erakusketan gehiegi ez da zehazten, baina badaude hainbat ikerketa eta artxiboetan dokumentu ugari oso ondo azaltzen dutenak Hernanin nolakoa zen portu horien sarea.

Arroan gora Ereñotzuko lonja-etxea eta Osiñagako portua ageri zaizkigu, eta pixka bat beherago portu nagusia zena –egungo Portu auzoan–. Hor oraindik kontserbatzen den lonjarako eraikin publiko dotorea portulero-ari errentan ematen zitzaion hainbat zerbitzuren truke, adibidez Hernanira hondarra eraman behar zuen “…siempre que hubiese corrida de toros en la plaza”.

Erriberaren erdian Karabele eta Karapoteko portuak zeuden, erro bereko bi toki. Lehenean zubia zen garrantzitsu eta ondoan zuen Azelain-portu izeneko moilan aritzen ziren “….cargando y descargando vena, fierro, maderamen y las demas cosas y mercadurias”.

XVII. mendean ibaiak gutxienez hamabost aldiz eraman zuen Karabeleko egurrezko zubia, eta ertz batetik bestera jendea eta produktuak garraiatzen zituzten portu horretatik ala ontzitxoekin. XIX. mendera arte ez zen harrizko zubirik egin.

gabarrak

Eta Ergobitik gertuago Arbiza-portu zegoen, Bestizan baserri parean, ontziola eta lonja ere bazituen honek, aita Larramendiren idatzietan ageri denez.

Gaur egun apenas geratzen da ezer bertan. Norteko ferrokarrilaren estazioak irentsi zuen Arbiza-portu. Karapote baserria ere duela hamarkada batzuk bota zuten paper lantegi handi bat egiteko, eta Karabeleko zubia eta inguruak erabat urbanizatuta daude, ondoan etxe berriak egiten ari dira gainera.

“Cambio su curso en derechura…”

Urumea domestikatuta daukagu, baina ez gara jabetzen edozein momentutan atera dakiokeela barruan duen ur basa hori.

Errioak oso sarritan egin izan du gainezka historian zehar, gutxienez XVI. mendetik dago dokumentatuta halakorik. Uholdeak izan ziren 1617, 1618 eta 1619an, baita 1621ean, 1624an… eta horrela gaur arte. Zenbaitetan kalte larriak izan ziren, 1562an adibidez, Karabeleko zubia aurretik eramateaz gain, portu nagusiaren inguruan zeuden bideak txikitu zituen Urumeak eta Udalak “Pocopandegui” –beste hainbat herritan ere ageri den toponimo kuriosoa– parajeko hainbat lur erosi behar izan zituen.
portua

Nolanahi ere, ibaia ez kolapsatzeko kezka behin eta berriz ageri da orduko testigantzetan, dela hemen jarri duten errota hori kentzeko eskatuz edo hango presa handitzeko trabak jarriz, “…sin que cause estorbo alguno a la navegación”.

Ura nahieran maneiatzeko lehen saiakera serioak XVIII. mendekoak dira inguruotan. 1706an uholde handi batzuen ondorioz, Urumeak bere ohiko bidea utzi eta portutik urrutiratu egin zen, orain daraman norabidea hartuz. Begira urte batzuk geroagoko paperetan nola azaltzen den gertatutakoa:

“Que el agua del rio Urumea que solia venir a dar a la antepuerta de la Casa de los Puertos Conzejiles de esta dicha villa, abra como tiempo de cinco años tomo su curso en derechura a la parte de Caravele haviendo quedado en seco la madre antezedente del dicho rio por la frente de dicha Casa de los Puertos”

Arazo larri horri aurre egiteko egur-oholezko ubideak, presa-txikiak eta hormak eraiki zituzten, ura berriz ere lonja atariraino eramateko, baina ez zuten lortu azpiegitura segururik egitea.

Hala, egunen batean Urumeari okurrituko zaio bere betiko bidea zen horretara –“la madre antezedente del dicho rio”– itzultzea, eta orduan denok esango dugu, ai ama!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA