Lehen sektorean euskal erkidegoen arteko hartu-emana jaitsi egin da krisi garaian
Elikagaien industriak eta lehen sektoreak azken urteetan gorakada izan duten arren, Nafarroa eta EAEren arteko negozio bolumena txikitu egin da, Gaindegiak egindako azterketa baten arabera. Aukera galdu bat, horrelaxe defini daiteke Hego Euskal Herriko lehen sektoreak azken urteetan izan duena, lurraldetasunaren ikuspuntutik begiratuta behinik-behin. Gaindegiak 2008 eta 2013 artean elikagaien ekoizpenean izandako joerak aztertu ditu eta ondorioa garbia da: ekoizpena handitu eta dibertsifikatu...
Read More[Grafikoa] Eta 9.400 milioi euro gehiago bagenitu behar sozialetarako?
Fiskalitatean dauden desberdintasunak eta aukerak aztertu ditu du LABek. Zerga-presioa Europar Batasunaren adinakoa balitz 9.400 milioi euro gehiago bilduko litzateke, gaur egun arlo sozialean Eusko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gobernuek gastatzen dutena bezainbeste. Sindikatu abertzalearen ustez “karga” fiskalak justua behar du izan ordea, langileek bikoitza jartzen baitute foru-kutxan, prestatu dugun grafiko honetan ikus daitekeen...
Read MoreSertego Interenvases: nola kiskali fabrika bat eta ondoren langileak kaleratu
Duela hiru aste Araian suak hartu zuen enpresako zuzendaritzaren arduragabekeria bikoitza da: kutsadura arriskuari orain gehitu behar zaio langileak kalean utzi nahi dituela. Ontzi eta hondakin industrial arriskutsuak tratatzen dituen Araiako Sertego Interenvases enpresan sutea izan zen apirilaren 25ean. Pabilioiaren eta ekipamenduaren erdia kiskali zuten garrek, ke beltza kilometro askotara ikusi ahal izan zen, eta inguruetan erretako plastikoaren usaina nabari zen. Fabrikan, besteak beste...
Read More
Iruzkin berriak