Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Rikardo Barkala: zein da Bilboko Portuko atezain berria?
Mar01 0

Rikardo Barkala: zein da Bilboko Portuko atezain berria?

Atalak: Ekonomia, Gizartea, Uncategorized

Ricardo Barkala, Christa Sedlastschek Europako laneko Osasun eta Segurtasun Agentziako zuzendaria eta Asier Atutxa Bilboko Portuko presidente jadanik ohia, 2014an Santurtzira egindako bisita batean (arg: Argazki Press / Luis Jauregialtzo).

Bilboko Portuko Agintaritzak Rikardo Barkala (Portugalete, 1955) izendatu du erakunde horretako presidente izateko. Kargua hartzerakoan nabarmendu dute pertsona “egokia” dela Bilboko portuan agintzeko, merkataritza itsasontzi kapitain ibili izan zelako.

Baina seguruenik ondorengo ibilbidean eskarmentu handiagoa hartu du orain jarri dioten zereginerako: duela 30 urte azkenekoz itsasontzi bat gidatu zuenetik ordezkari politiko gisa aritu izan da soziedade publikotan eta 2002tik aurrera Bilboko udalean eta Eusko Jaurlaritzan.

Barkala Promobisa SA sozietate publikoko zuzendari orokor izan zen 1991tik 2003ra. Ahoztar Zelaietak gogorarazi duen moduan, Bilbon auto karrera polemikoak sustatu zituen sozietate horren eta Bilbao Urban Circuit-en bidez, eta diru galera handiak izan ziren. Epsilon eta Hiriko autogintza operazioen garaiak ziren, egun ustelkeriagatik auzitan daudenak.

Hilo sobre Rikardo Barkala

Presidirá el Puerto de Bilbao, de cuyo patronato ya era vocal.

Edil del PNV en Bilbao desde 2002.

En 2012, saltó a ViceConsejero de Trabajo en Lakua.

En 2015, pasó a presidir el Consorcio de Aguas.

Presidió el polémico Bilbao Urban Circuit pic.twitter.com/GN5kMq0heE

— Ahoztar Zelaieta (@Ahoztar1972) 2018(e)ko otsailak 28

Ondoren Garapen agentziaren eta Bilbao Dendak elkartearen buru aritu zen. Eta udaleko zinegotzi kargua hartu zuenean hiltegietako eta hileta zerbitzuetako zuzendaritza organoetan ere egon zen, baita BBK-n ere. 2012an EAEko Lan kontseilariordea izan zen eta 2015ean Bilboko Ur Partzuergoko presidente izendatu zuten. Bilboko Udaleko alkateorde zen Santurtziko portuko goxokia eskaini diotenean.

Portuko presidente izateko kargua Espainiako Gobernuak izendatzen du, baina Eusko Jaurlaritzaren “aholkuz”. Sueldos Publicos webguneak 2017an argitaraturiko ikerlan batean Estatuaren esku dauden 28 portuen presidenteen soldatak erakutsi zituzten; Bilbokoa da gehien kobratzen duenetakoa: 76.347 euroko urteko soldata finkoa, eta 21.000 euro inguruko soldata aldakorra.

Asier Atutxak utzitako kargua hartuko du Rikardo Barkalak. Juan Mari Atutxa barne sailburu ohiaren semea 2013an izendatu zuten Bilboko Portu Agintaritzako presidente –horren aurretik beste hainbat kargutan egon zen, tartean Guggenheim museoan– eta PwC abokatu enpresa ezagunak “fitxatu” du orain. Ibex-35 osatzen duten enpresen %97rekin lan egin du auditoria horrek eta bertatik igaro dira Luis de Guindos edo Jaume Matas moduko politikari espainiarrak.

Politikari oso legal bat

Bilboko Portua oso kritikatua den unean hartuko du Barkalak agintea, bai haren inguruan migratzaileen joan etorria oztopatzeko eraikitzen ari diren harresia dela-eta eta baita portu horretatik armak esportatzen direlako ere. Azkeneko honen harira, Atutxak adierazpen gogorrak egin zituen berriki, trafiko mota hori “legezkoa den bitartean” harentzako logistika prestatzen segituko dutela esanez.

Politika hori mantenduko al du Barkalak? Bere curriculumean begira dezakegu, beste behin, zantzuren bat aurkitzeko: Kukutzako okupazioa “ilegala” omen zelako defendatu zuen Errekaldeko gaztetxearen erauste basatia, orduan hirigintza zinegotzi zenak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA