Angelu itsua
Hasiera » Sailkatu gabea » Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
Aza13 0

Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean

Atalak: Sailkatu gabea

Donostiako Igeldo mendi magalean dagoen Satrustegi Dorre historikoan luxu handiko hotel bat egiteko tramiteek aurrera jarraitzen dute. Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Kontseiluak oniritzia eman dio eraikinak Kultura Ondasun gisa duen katalogazioan moldaketak egiteko, Donostiako Udaleko Hirigintza sailetik eskatu bezala. Besteak beste, jauregiko lorategien azpian bezeroentzako gela esklusiboak egingo lirateke, mendia barruraino zulatuta.

Hotelaren proiektua zeresana ematen ari da, eta emango du. Jacuzziak eta igerileku pribatuak ikusi ditugu Kontxako badiara begira, adimen artifizialarekin egindako prentsako irudietan. Ancora elkarteak salatu du irudi horiek ez dutela zerikusirik aurkeztutako  proiektuarekin: “Donostiarrei ziria sartzeko marketin operazio bat dirudi”, azaldu du, eta hotela zabaltzeak babesturik dagoen hiriko berdegune oso bat hormigonatu eta suntsitzea ekarriko duela dio. Kultura sailak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu duenez, lursail osoaren %5era mugatu du hotel bilakatu daitekeen eremua, baina hala ere 1.400 metro koadro lirateke.

Ezaguna da jauregia, Donostia erdigunetik ikusten delako eta toki pribilegiatu batean dagoelako. Baina atzean duen historia ez da hain ezaguna. XIX. mendeko “arkitektura eklektiko historizistaren” adierazgarri izatetik harago, zer ezkutatzen digu?

Dorrea 1884an eraiki zuten, Joaquín Marcos Satrústegui Brisen aginduz. Satrustegitarrak donostiar burgesiako familia entzutetsua ziren, ideia liberalak defendatzeagatik Ingalaterrara ihes egindakoa. Ingeles hizkuntza ezin hobeki menderatuta, Joaquín Marcosek eta bere anaia batek, Patricio Satrústeguik, ibilbide estua egin zuten elkarrekin Ameriketan, baita kolonietako negozio ilunetan ere.

Kubako negozio ilunak

Joaquín Marcos anai nagusiak diplomazialari karrerari ekin zion bitartean, Patriciok Kuban hasi zuen ibilbide komertziala. Irla hartan, besteak beste Antonio López eta Manuel Calvorekin egin zuen harremana, esklaboen salerosketan aritzeagatik ezagunak. Esklaboak edukitzea ez zen ilegala garai hartan Kuban, baina esklabo trafikoa bai. Horregatik, Calvok eta enparauek, Enpresa de Fomento de la Costa Sur eta antzeko kabotaje konpainien bidez, esklaboak ezkutuan garraiatzen zituzten, alokatuta baleude bezala.

Itsasontzi “negreroen” sartu-irteerak Habanako portuan 1820an, esklabo trafikoa ilegalizatzeko bidean zenean. Sevillako Indiietako artxiboetan dagoen erregistroa. Argazkia: Urko Apaolaza

María del Carmen Barcia Habanako Unibertsitateko irakasleak zuzenduriko kubatar ikerlari talde batek azken urteetan azaleratu duenez, azpiegitura eta sare oso bat zuten muntatuta: moila propioak, biltegiak, esklaboentzako barrakoiak, ontziak… Mende erdian 500.000 esklabo sartu zituzten irlan modu horretan, ilegalki. Bidaia bakoitzean 600 edo 1.000 esklabo garraiatzen zituzten, sotoetan pilatuta eta “ontzi-gainak sarez inguratuta zituzten, suizidioak saihesteko”.

Itsasontzi baten garaiko grabatua esklaboak garraiatzen.

Testuinguru horretan, 1848an Patricio Satrústegui Antonio López y Hermano enpresako sozio egin zen, eta General Armero ontzi modernoaren –baporezkoa eta helizeduna– erosketan parte hartu zuen 1852an haren izenean, dirudienez esklaboak garraiatzeko erabilia. Esklaboen hainbat salerosketetan ere aritu zen Antonio Lópezen eta beste batzuen apoderatu bezala. Adibidez, 1853an 29 esklabo saldu zituen 10.000 pesoren truke, Martín Rodrigo Alharilla historialariaren datuen arabera.

Lópezek enporio bat sortu zuen gerora Compañía Transatlántica izeneko nabigazio enpresarekin, baina haren ernamuina Kubako kafe eta azukre sailetako esklaboak izan ziren. Hori guztia aski ikertua du Alharillak, Antonio López Comillasko markesaren iragan iluna azaleratu baitu Un hombre, mil negocios (Ariel, 2021) liburuan. 2018an Lópezen estatua kendu zuten Bartzelonan, Udalaren aginduz, esklabotzarekin zuen harremanagatik:

1856an sortu zenean konpainiak A. López y Cía izena zuen –gero igaro zen Compañía Trasatlántica izatera– eta satrustegitarrak bere bazkide nagusiak izan ziren, bakoitzak 75.000 pezeta jarrita.  Horri esker lortu zuten dirutza egitea.

Joaquín Marcosen kasuan, nahiko azkar utzi zuen enpresa, baina bere biografia zorrotz osatu zuen Joseba Agirreazkuenagak idatzi zuenez, ezin da ukatu konpainiako sozio egin zenean bere ondarea eta ongizate ekonomikoa “nabarmen” hazi zela: “Azkenean lortu zuen bere helburua”. Lópezen fortuna esklabotzarik gabe ulertu ezin daitekeen bezala, satrusteguitarrena ere zaila da ulertzen Lópezekin egin zituzten hasierako negozio horiek gabe.

Antonio López y Hermano konpainiaren publizitatea esklaboak salerosten zituela esaten. Konpainia horretako bazkide zen Patricio Satrústegui, eta esklaboen salmentan ere aritu zen.

‘Patricio de Satrustegui’ itsasontzia, Companía Trasantlánticarena zen eta bere sortzaileetako baten izena zeraman. Argazkia: Bartzelonako Itsas Museoa.

Dorre ikusgarri bat

“Satrusteguiko Baroi” titulua 1876an jaso zuen Joaquín Marcosek Alfonso XII.a espainiar erregearen eskutik, eta 1884an dorre ikusgarria eraikiarazi zuen Donostiako Igeldon, Eulategi baserria zegoen tokian. Baina urte horretan hil zen ezkongabe, eta bai titulua bai dorrea Patricio anaiaren esku geratu ziren.

Dorrea eraikitzen, 1884 inguruan. Argazkia: Ancora

Patricio ere hortik gutxira hil zen, ordea, 1888an. Bere ondasunen inbentarioan ikus daitekeenez, zati handienetakoa Compañia Transatlántican eta Banco Hispano Colonialean zituen akzioei dagokie (700.000 pezeta baino gehiago bakoitzean), iraganeko negozioetatik oraindik etekin itzelak ateratzen zituen seinale.

Gainera, Donostian finka urbano bat zuela ageri da inbentario berean, 400.000 pezetako balioa zuena: zalantzarik gabe Satrustegui Dorrea. 1898an, Georgina Barrié Satrusteguiko baroisa alargunak, inguruko baserri gehiago bereganatu zituen terrenoa handitzeko: Arbizketa, Florindegi, Boltsagilene… Geroztik, familia horretako hainbat belaunaldik gozatu ahal izan dute jauregitzarraz, udako etxe gisa, 2017an saldu zuten arte.

Donostiako burgesiaren ospakizuna dorrean, 1920ko hamarkadan. Argazkia: Kutxa Fototeka

Eraikina Paisajes Asturiasek erosi du, Victor Madera enpresari espainiarraren sozietate bat. Madera osasungintzaren pribatizaziotik aberastu da eta orain jauregiak kolekzionatzen ditu, Donostia bezalako gune turistiko bezain espekulatiboetan hotelak egiteko.

Katedral bat…

Igeldoko jauregia ez da Donostian Satrustegui familiari loturiko toki bakarra. XIX. mendean, harresiak eraistearekin, hiriko zabalgunea hasi ziren eraikitzen eta Artzain Onaren etorkizuneko katedralaren proiektua abiatu zen, 1887an.

Artzai Onaren katedrala Donostiako Elizbarrutiaren webgunea batean

Gaur egun hiriko skylinea marrazten duen katedral ikonikoa finantzatzeko diru-emaileen artean, gehien jarri zuena Patricio Satrustegui izan zen, zehazki 200.000 pezeta –Ana Peña arte historialariaren esanetan, hasierako parrokiaren proiektuak 750.000 euroko aurrekontua zuen–, eta bertan daude Satrústegui familiaren gorpuzkinak, beste batzuen artean.

…eta kale bat

Segur aski, hori ere kontuan izango zuen Donostiako Udal Gobernuak, 1918an Antigua auzoko etorbide bati “Satrustegui” izena jartzea erabaki zuenean. Serapio Mugicak Galeria de donostiarras ilustres-en idatzi zuenez, familiaren “ekintza benefikoen” ondorioz –auzoan eskola bat irekitzea eta abar– proposatu zuten ongilearen izena jartzea Ondarreta hondartzako lorategietan urbanizatu berri zen kale luzeari.

Satrustegi etorbidea Ondarretan.

Turista dirudunek, hortaz, etorbide eder batetik paseatuko dute, katedral eder bati argazkia aterako diote, eta laster, hotel eder batean ere pasako dute gaua luxuzko suiteetan. Baina inork kontatuko al die atzeko gelan, itzalpean ezkutaturik geratu den historia hori?

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA