Angelu itsua
Hasiera » Gizartea » Faxismoaren aurkako oroimen horma bat Hernaniko hilerrian
Urr20 0

Faxismoaren aurkako oroimen horma bat Hernaniko hilerrian

Atalak: Gizartea, Historia, Sailkatu gabea

‘Argi-horma’ eskultura lorez betea da beste behin, Hernaniko hilerrian 200 lagun fusilatu zituzten tokian. Argazkia: Hernaniko Udala

1936an faxistek Hernanin fusilatutako 200 pertsonak omendu dituzte beste behin herriko hilerrian, krimen haietatik 90 urte igaro direnean. Argi-horma eskulturaren ondoan lore-eskaintza hunkigarria egin dute senideek, erakundeetako ordezkariek eta herritarrek. Ekitaldian, Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak nabarmendu du gertatutakoa oroitzeak balio behar duela faxismoaren aurrean horma bat eraikitzeko, “iragan horri liluraz” begiratzen zaion honetan, ezinbestekoa delako ondorengo belaunaldiek zer gertatu zen jakitea.

1936ko iraila eta azaroa artean, Ondarretako kartzelatik “libre” atera eta inolako epaiketarik egin gabe fusilatu eta lurperatu zituzten Hernaniko hilerrian Gipuzkoa osotik eramandako 200 pertsona inguru. Lurralde horretan faxistek egindako gisa horretako sarraski odoltsuena izan zen, zalantzarik gabe, eta Euskal Herrian XX. mendean egindako handienetakoa ere bai, handiena ez bada.

Zabor gurdiaren tirriki-tarraka

Euren ideia politiko abertzale edo ezkertiarrengatik hil zituzten, eta kasu batzuetan, nahikoa izan zen kalean euskaraz hitz egitea salatua izateko, Isidoro Iturbe arrasatearrari gertatu zitzaion bezala. Gainera, adin eta genero guztietako jendea hil zuten: Maria Bengoa arrasatearrak, adibidez, 17 urte besterik ez zeuzkan Emakume Abertzale Batzakoa izateagatik fusilatu zutenean; eta Dominica Artola donostiarra 64 urtetan sartua zegoen, semea komunista izateagatik fusilatu zutenean–. Alkateak, langileak eta apaizak ere tartean zeuden, Jose Ariztimuño Aitzol edo Martin Lekuona idazle eta euskaltzale ezagunak kasu.

Jendetza bildu zen Hernaniko hilerrian igandean, 1936ko fusilatuen omenezko ekitaldian; asko, hunkitutako senideak ziren. Argazkia: Hernaniko Udala

Hasieran, Hernaniko Galarreta parajean fusilatzen zituzten, gauez, eta egun argitan zabor-gurdi batean eramaten zituzten hilotzak hilerrira lurperatzera. Hernanin, adineko askok  gogoan iltzatuta izan dute zabor gurdiaren tirriki-tarraka hori, hala kontatu zigun duela urte batzuk Laubidieta etxeko alaba Karmen Etxeberriak:

“Eguerdiko denboran izaten zen, ordu biak edo ordu bata eta erdiak aldera, bazkalondoan jende gutxi nonbait, orduan pasatzen zituzten. Eta nik gogoan daukat gurdian pasa zirela eta [gorputzak] etzanda eta burua gurditik zintzilik. Hori begien aurrean daukat. Ez naiz ahaztuko”

Arrasto arkeologikorik ez da aurkitu egin diren indusketetan, eta ez zaigu krimen haien froga materialik apenas geratu. 1958an Hernaniko Guardia Zibilaren Komandantziako buruak Gobernu Zibilera bidalitako agiri bat da dokumentu ofizial bakarretakoa; bertan, Aitzol eta beste sei lagunen izenak emateaz gain, hilerrian 190 pertsona inguru kolektiboki lurperatura zeudela esaten da, “ejecutados por las Fuerzas Nacionales”.

Rifeko Gerran zaildutako Emilio Mola eta militar enparauen aginduei jarraituz, “terrore atmosfera” sortzea zen helburu, eskarmentua hildakoen eta ingurukoen artean. Seme alaba txikiekin geratutako emakume alargunak ez ziren gutxi izan, fisikoki eta konfiskazioekin zigortuak eta estigmatizatuak.

Keinu faxistak Hernaniko hilerriko “Erorien panteoian”, frankistek 1940an antolatutako hileta batean. Argazkia: Kutxa Fototeka

Memoriarako kantuak eta bertsoak

Garai hartan hernaniarren erdia ihes egin da zegoen herritik, inguruko herrietan antzera pasatzen zen, baita Donostian ere. Hiriburuan, hainbestekoak ziren etxebizitza hutsak –Amara Zaharrean, adibidez, %85 geratu ziren hutsik–, Gobernu Zibilak dekretu bat atera behar izan zuela “sakeoak” saihesteko neurriak aginduz. Baina benetan, etxebizitza horiek bereganatu eta bueltatzen ziren herritarrak zigortu nahi zituzten, honela dio dekretuak:

“Controlar la inmigración de los huídos, impedir el retorno de indeseables y facilitar la captura de quienes, entre ellos, deban responder de los criminales excesos cometidos por el Frente Popular”

Asko ez ziren inoiz itzuliko eta beste askok urteak igaro zituzten erbestean. Hernaniko igandeko ekitaldian, Judith Montero Imaz eta Roberto Pacheco García musikariek eta Nahia Valle Insausti abeslariak, pieza esanguratsu bat jo zuten: Paul Casals biolontxeloak El cant dels ocells Kataluniako abesti herrikoiarekin egindako bertsioa. Gerragatik atzerriratua izan zenean, musikari katalanak emanaldi guztien hasieran jotzen zuen, eta errefuxiatuen ikur izatera iritsi zen. Hemen Silvia Pérez Cruzen ahotik abestua.

Hernanin ere, badaude 1936ko udazkeneko egun ilun haiek eta “gurdiaren negar hotsak” oso ongi islatzen dituzten bertso batzuk, Unai Agirre Goiak egindakoak Gerraren oihu isila izenburupean, haien izeba Josebe Goiak emandako testigantzatik abiatuta. Saxofoien soinu sakonak eta Valleren ahotsak zirrara eragin zuten ekitaldian bertso horiek interpretatzerakoan:

“Suntsitze antolamendu / hau da gordean mantendu, / nahiz ta seguru gauden gu…”, dio bertsoetako batek. Izan ere, fusilatze horiek Gobernu Militarretik eta Gobernu Zibiletik ongi antolatutako errepresio estrategia baten parte ziren. Berdin konfiskatzen ziren etxebizitzak nola liburuak, hauxe dio Gobernu Zibilaren beste dekretu batek:

“Se procederá inmediatamente, si ya no se hubiese  hecho, a la incautación y destrucción de los libros, folletos, revistas, periódicos y en general toda otra especie de propaganda impresa de caracter marxista, nacionalista, antirreligiosa o pornográfica”.

Konfiskatutako materiala Donostiako San Telmo museoko udal liburutegira eraman behar zen.

“Calla,  no hables…”

1936ko urriaren 18an, hain justu Galerna ontzian harrapatutako Aitzol eta beste batzuk Hernanin hil zituzten egun berean –Ondarretara preso eraman zituztenean El Diario Vasco-k gorrotoz eta sarkasmoz beteriko artikulua idatzi zuen haien kontra–, Ordena Publikoaren Junta eratzeko dekretua argitaratu zen Jose María Arellano gobernadore zibilaren aginduz. Bere egitekoa zen atxiloketak eta atxilotuen “aske uzteak” gainbegiratzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean irakur daitekeenez:

“Entenderá en todo lo relacionado con detenciones, órdenes de libertad, sanciones especiales, inspección de servicios y demas actuaciones referentes al Orden Público”

Horrela, imaginatu dezakegu zer erabakitzen zuen eta zer agindu ematen zituen Junta horrek, are gehiago bere osaketa ikusita (komandante militarrak, guardia zibilaren koronelak, polizia- eta errekete-buruak…). Jende oso esanguratsua zegoen, eta tartean, Gipuzkoako Falange Españolako buru Lucio Arrieta, hilabete batzuk lehenago Nafarroan sekulakoak eta bi egin zituena El Águila eskoadrari lotua, Fernando Mikelarena historialariak ikertu duenez. Pertsona horietako askoren berri hemen eman genuen.

Ordena Publikoko Juntak 1939ra arte funtzionatu zuen, baina ez dago bileren aktarik, ezkutuan mantendu nahi izan zuten dena, dirudienez. Hori zen kontsigna, prentsa frankistak egunero argitarazten zuen iragarki mehatxagarri batek zioen bezala: “Donostiarra, sigue siendo discreto…”, irakur daiteke: “No hables”, “no preguntes, no inquieras”, “calla, no hables…”. Isilik egotea nahi zuten.

Batzuek isiltasun hori hautsi zuten eta haiei esker dakigu orain gertatu zenaren zatitxo bat, behinik behin: “Izeba zenak, izen abizen, / esan zizkidan bakarka… / falangista eta carca / denez oroitzea marka! / ta ni mututzea barka…”, diote Agirreren bertsoek.

Faxismoaren kume berriek gure plazetan paseatu nahi duten honetan, beraz, isilik eta mutu geratu beharrean, oroimen horma elikatzen jarraitu beharko genuke.

Hernaniko Ttarlako dantza taldeko dantzarien agurra eta lore eskaintza, eskultura aurrean. Argazkia: Hernaniko Udala

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Faxismoaren aurkako oroimen horma bat Hernaniko hilerrian
  • Egia lurraldean bizi da
  • Merkantzia hutsa
  • Fuera auzotik
  • Gezurra da

Iruzkin berriak

  • Faxismoaren aurkako oroimen horma bat Hernaniko hilerrian - Angelu itsua(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Faxismoaren aurkako oroimen horma bat Hernaniko hilerrian - Angelu itsua(e)k Federico García Aitzol bidalketan
  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko ekaina
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA