Angelu itsua
Hasiera » Historia » Islandiarren eta euskaldunen arteko berradiskidetzea, baleazaleen sarraskiaren IV. mendeurrenean
Api20 0

Islandiarren eta euskaldunen arteko berradiskidetzea, baleazaleen sarraskiaren IV. mendeurrenean

Atalak: Historia

holmavik

1615ean baleak harrapatzera joandako 32 euskaldun hil zituzten Islandian. Gaur hasiko da hori gogoratzeko kongresua eta, besteak beste, haien ondorengoek berradiskidetze ekitaldia egingo dute.

Kongresua apirilaren 20 eta 21ean egingo da Reykjavik-en, Islandiako Unibertsitate Nazionaleko liburutegian. Jardunaldiek Gipuzkoako Aldundiaren eta Islandiako Gobernuaren laguntza jaso dute, eta antolatzaileen artean, berriz, Etxepare Institutua eta Islandiako-Euskal Herriko Lagunen elkartea daude.

400 urteren ondoren, berradiskidetze ekitaldia apirilaren 22an egingo dute, asteazkenarekin. Holmavikeko Sorginkeriaren Museoaren parean oroitarri bati estalkia kenduko diote euskal baleazale haien ondorengo omen den Xabier Irujo historialariak eta Sorginkeriaren Museoko kide Magnús Rafnssonek, era berean hilketa burutu zuten islandiarren ondorengo ere badena.

1615eko sarraskia

1615eko irailean Islandiako ur hotzetan baleak harrapatzen ari ziren hiru euskal balea-ontzi hondatu zituen ekaitz batek eta arrantzaleak lur haietan geratu ziren ez atzera ez aurrera. Tripulazioa bitan banatu zen: talde batek Vatnery izeneko herrixkan igaro zuen negua inolako arazorik gabe, besteak ordea, Ísafjarðardjúp fiordora jo zuen Martin Villafranca kapitainak gidatuta.

Tierra haietan lapurretak eta demasiak egitea egotzita, bertako herritarrek sarraskituak izan ziren inolako gupidarik gabe, sheriffaren baimenarekin. 32 gipuzkoar hil zituzten denera; antza, gorpuak zatikatu eta itsasora bota zituzten.

Jòn Guodmusson, Jon Jakintsua ezizenekoak Sönn frásaga af spanskra manna skipbrotum og slagi (Espainiarren hondoratze eta borroken benetako kontaketa) liburua idatzi zuen urte berean, gipuzkoarrak hiltzeko bertsio ofiziala gaitzetsi eta arrantzaleak errugabeak zirela esanez.

baleazaleak1Egiaz, arrazoi sozioekonomikoak zeuden hilketa kolektibo horren atzean. Islandian urte haietan 50.000 lagun bizi ziren, Danimarkako erregearen menpekoak guztiak. Azkeneko urteak oso gogorrak izaten ari ziren, izotzaldi luzeak eta jaki eskasia jasan zituzten islandiarrek. Danimarkako erregeak baimena emana zien islandiarrei atzerritarrak “mehatxaturik” ikusiz gero euren burua defendatzeko. Koktel horrek guztiak eragin omen zuen biolentzia agerraldia.

Nolanahi ere, islandiarren eta euskal arrantzaleen arteko harremanak normalean baketsuak izan ziren. XVII. mendearen hasieran Ternua eta Labradorreko balea-arrantza oparoa gainbehera zetorren eta Ipar Atlantikoko eremuetara jo zuten gero eta gehiago. Dena den, Islandian euskal balezaleen presentzia XV. mende hasierakoa behintzat bada, hainbat iturriren arabera.

Bi herrien arteko hartu emanaren lekuko da garai haietan merkataritzarako sorturiko euskal-islandiera pigdin hizkuntza. Hitz ugari biltzen dituen lau hiztegi kontserbatu dira.

Indusketa arkeologikoak

Egunotan egiten ari diren kongresuan arlo ugaritako ikerlariek hartuko dute parte: hizkuntzalariek, literaturan adituek eta baita arkeologoek ere.

Ragnar Edvardssonek Westfjords-eko inguruan egindako lanez hitz egingo du. Strákatangi baleazale-gunean hainbat indusketa kanpaina egin dituzte eta emaitza esanguratsuak lortu dituzte (pdf).

Bertan aurkitutako material eta eraikinak Labradorko Red Bay-en euskaldunek balearen koipea lortzeko erabilitako berdinak zirela diote arkeologoek: koipea urtzeko labeak, kupelak egiteko guneak… Hau da, XVI. mendeko Ternuako bale-arrantzaren jarraipen moduko bat litzateke, XVII. mendean Islandian. Gune horretan, gutxienez 1610etik 1650era jardun ziren bale-arrantzaleak, baina urteko sasoi batez soilik.

baleazaleak2

baleazaleak3Edvarsson eta Rafnssonen esanetan, Islandian atzerritarren okupazio bat egiaztatzen duten arrasto zaharrenak lirateke eta garrantzitsuak dira ulertzeko Europako herriek Ipar Atlantikorantz izan zuten zabalkundea.

Galdera asko daude oraindik airean ordea, batez ere 1615eko gertaeren inguruan, arkeologiaren eta bestelako diziplinen bidez erantzun beharrekoak.

Dokumentala egiteko dirua biltzen

Hein batean inkognita horiei erantzuteko, dokumental bat grabatzeko asmotan dira Suhar arkeologia taldea eta Gogoan ekoiztetxea, eta horretarako dirua biltzen ari dira.

Ander Arrese eta Beñat Iturriotz arkeologoak eta Eñaut Tolosa dokumentalgilea Islandiara abiatuko dira euskal baleazaleen aztarnen bila. Hala, 1615ean arrantzaleek egindako bidaiaren azken egunak berregingo dituzte, bale-ontzien hondarrak aurkitzen saiatuko dira eta bertako adituak elkarrizketatuko dituzte.

baleazaleak5

Lesbók Morgunblaðsins astekarian “Espainolen sarraskiaz” 1996an agerturiko irudikapena.

 

 Dokumentalaren narrazioak ez-ohiko trataera izango du, marrazki-bizidunen bidez animatuko baita eta garaiko idazle islandiar ospetsua zen Jòn Guodmusson eta triskantzatik ihes egitea lortu zuten kapitainetako bat, Esteban Telleriakoa, izango ditu protagonista.

Dirua biltzeko crowdfundinga antolatu dute. 6.000 euro behar dituzte proiektuak aurrera ateratzeko eta jadanik helburuaren laurdena lortuta dute.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA