Angelu itsua
Hasiera » Historia » Joxe Arregiren kasuaren espedientea aurkitu dute
Api29 0

Joxe Arregiren kasuaren espedientea aurkitu dute

Atalak: Historia, Politika

Joxe Arregiren gopurari ateratako argazkiek tortura agerian utzi zuten. Juan Kruz Unzurrunzagak egin zituen ezkutuan, 'Berria'ri duela gutxi aitortu zionez.

Joxe Arregiren gopurari ateratako argazkiek tortura agerian utzi zuten. Juan Kruz Unzurrunzagak egin zituen ezkutuan, ‘Berria’ri duela gutxi aitortu zionez.

Torturaz hildako zizurkildarrari buruzko informazioa Madrilen aurkitu dute Euskal Kriminologia Institutuko ikerlariek. 34 urteren ondoren kasua oraindik guztiz argitu gabe dago.

ARGIAren azken zenbakian elkarrizketa egin dio Ander Leon kolaboratzaileak Laura Pego Euskal Kriminologia Institutuko abokatu eta ikerlariari. Jakinarazi duenez, 1981ean torturen ondorioz hildako Joxe Arregi ETAko kidearen espedientea aurkitu dute Madrilgo fundazio batean. Honela azaldu du Pegok:

“Torturaren gaia aipatuta, guztioi Joxe Arregiren izena datorkigu burura. Bere kasuaren espedientea aurkitu dugu Madrilgo fundazio batean artxibaturik. Kopia bat eskuratzear gaude eta laster ekingo diogu azterketari”.

Ikerlariek zuhurtziaz jokatu dute eta espedientea eskuetan izan arte ez dute aurkikuntzari buruzko datu gehiago eman nahi izan.

Eusko Jaurlaritzak 2014an agindu zion Euskal Kriminologia Institutuari azken mende erdian izandako tortura kasuez ikerketa abiatzeko, Bake eta Bizikidetza planaren barruan. Ikertaldeak 3.587 tortura salaketa bildu ditu (pdf) oraingoz. Pegoren esanetan, orain horietako 200 bat kasu aukeratu eta egiaztatze fasearekin hasiko dira, horretarako Istanbulgo Protokoloa aplikatuko dute.

34 urte Arregiren kasua argitu gabe

Joxe Arregi Izagirre 1981eko otsailean atxilotu zuen Polizia Nazionalak eta 9 egunez torturatua izan ondoren Carabanchelgo espetxeko ospitalean hil zen. “Oso latza izan da” esan omen zien hil aurretik espetxean zeuden hainbat preso politikori.

argia_azalaBere gorpu ubelduari hilerrian ezkutuan ateratako argazkiek haizatu zuten zizurkildarraren tortura kasua eta Espainiako Barne ministro Juan José Rosónek “tratu txarrak” onartu beste aukerarik ez zuen izan. Hala ere, ondorengo urteetan epaituak izan ziren poliziak absolbituak izan ziren edota zigor oso arinak jaso zituzten.

Harrez geroztik otsailaren 13a torturaren aurkako eguna izan ohi da Euskal Herrian eta hainbat ekitaldi egiten dira Arregiren heriotzaz gain beste tortura kasuak ere salatzeko.

Aurten ere Zizurkilen torturatuen omenez egindako Barnekanta eskulturaren aurrean bildu ziren senide eta lagunak –ARGIAk azalera ekarri du oroigarriaren irudia– eta bertan salatu zuten Joxe Arregi oraindik ez dela ageri “erakundeen zerrendetan biktima moduan”. Kasuak argitu gabe jarraitzen duela gogorarazi eta “egia osoa” jakitea ere aldarrikatu zuten.

Zizurkilen egin zen ekitaldiaren irudiak Tolosaldeko Atariaren eskutik:

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA