Angelu itsua
Hasiera » Historia » Urriaren 12an greba orokorra Iruñean
Urr13 0

Urriaren 12an greba orokorra Iruñean

Atalak: Historia, Uncategorized

San Kristobalgo presoak, amnistia lortu eta gotorlekutik atera ondoren.

San Kristobalgo presoak, amnistia lortu eta gotorlekutik atera ondoren.

1935eko urriaren 12an, Ramiro de Maeztu arabarrak Madrilen Hispanitate hitzaren esangura patriotena estreinatzen zuen bitartean, iruindarrek greba orokorra egin zuten zapalketa politikoaren kontra. Kartzela bihurturiko gotorlekuak lepo zeudela, San Kristobalen gertaturiko heriotza batek matxinada leherrarazi eta presoekiko elkartasun olatua sortu zuen duela 80 urte.

Espainiako Bigarren Errepublikan, eskuindarren gobernuak bortizki erreprimitu zuen 1934ko iraultza saiakera. Milaka lagun atxilotu zituzten eta lehen aldiz mendietako gotorlekuak kartzela gisa erabili zituzten, kondizio miserableenetan. Frankismoa Francoren aurretik.

Errepresio hark ekarri zuen 1935ean preso politikoen aldeko elkartasun mugimendua eta amnistiaren aldarria. Aterki horren pean ernatu zen ezkerreko sektoreen batasuna eta 1936an hauteskundeak irabazi zituen Fronte Popularra. Josu Chueca historialariak berrikitan ederki azaldu digu hori guztia ARGIAn.

San Kristobal gotorlekua, XIX. mende amaierako ingeniaritza obra ikaragarria, ez zen kartzela izateko diseinatua izan eta 1935ean presoak egoera penagarrian bizi ziren bertan: urte hartako urrian 750 bat preso ezkertiar zeuden pilatuta.

san_kristobal1935eko irailaren 7an CNTko militante santandertar baten heriotzak alarma guztiak piztu eta San Kristobalgo bizi-baldintzez kezka zabaldu zuen. 1934ko iraultzan parte hartzeagatik kondenaturiko presoa zen, bertan zeuden gehienen antzera. Heriotza hark kartzelan zeuden anarkista, sozialista eta ezkertiar errepublikarren arteko bategitea ekarri zuen. Hiletetan ere batasun hori inoiz baino ageriago geratu zen. Hala, ezkerraren batasunak ziegetatik egindako eskaera batean izan zuen jatorria: “Preso guztiek gabezia berak eta zigor igualak jasaten dituzte” zioten alderdi sozialistak, komunistak, errepublikarrek, Socorro Rojok eta UGTk egunkarietara bidalitako gutun irekian.

Hilabete geroago, urriaren 10ean, beste behin albiste iluna zabaldu zen Ezkaba mendian behera: Luis Leon Lorenzo 23 urteko Gijoneko herritarra San Kristobalgo gotorlekuko erizaintza gelan hil zen, tuberkulosiaren ondorioz. Hurrengo egunean Berriozarko kanposantuan ehortzi zuten, bertako herritarrek denbora askoan gogoratu zuten ekitaldi hunkigarri batekin.

1935eko urriaren 12a: Iruñea geldituta

Azkeneko heriotzak berehalako erantzuna izan zuen Iruñean. Urriarena 12an, ostiralarekin, greba zabaldu zen hiriko lantegi ugaritan. Eraikuntzakoak hasi ziren lehenik, baina arratsalderako milaka lagun zeuden jada paroan, eta seguruenik 1934ko urriko iraultzan baino jende gehiago irten zen kalera Iruñean egun hartan.

Nafarroako UGTren ¡Trabajadores! egunkariak grebalarien iritzia jaso zuen: “San Kristobalgo presoen egoera jasanezina da eta beharrezkoa da langileok zerbait egitea”. Egunkari horren arabera, beste 100 lagun zeuden gaixorik Luis Leonen egoera berean, gotorlekuan haiek artatzeko materialik ez zutela.

trabajadores2

 

Urriaren 12an gutxienez 25 lagun atxilotu zituzten protestan aritzeagatik eta ustezko mehatxuengatik –UGTren organoak emakumeek mobilizazioetan izandako parte hartzea nabarmendu zuen–. San Kristobalen berriz, matxinatu egin ziren, gotorlekua behin betikoz itxi zedila eskatzeko.

Espainiako Estatuko prentsak ezin izan zuen Iruñerrian sorturiko zalaparta saihestu. 1934ko iraultzaileak erreprimitzeko sorturiko sistema-penitentziarioak gero eta kritika gogorragoak zituen. Ezkertiarrekin bat egiteko inolako susmorik ez zuen Argia egunkari donostiarrak ere epaitu zuen gaia bere orrialdetan:

“[Iruñeko] Udaletxean herriko gizonek erabili dituzten gaietan, bat izan da San Kristobal delako gazteluan jadanik urte bat bada hainbeste gizon giltzapeturik daudela; gaztelua ez dela ortarako, eta leen bai leen bearko dela etsi edo bear bezela egin.

Gaztelu ortan bat zendu delakoz, langileak bere aserrea agertu dute, egun bat ortzirala, lanik egin gabe, baina biaramona aste-saria eskuratzeko eguna izaki eta, laneratu ziren”.

Borroka horren ondorioz pixkanaka San Kristobalen zeuden presoak beste hainbat tokitara eramaten hasi ziren eta preso politikoen auzia 1936ko hauteskundeen erdigunean kokatu zen.

Urriaren 12ak izan beharko luke iruindarren eta euskaldunen oroimenean zapalketaren kontrako erreferentziazko egun bat.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA