Engainatu gaituzte
Arantxa Tapiaren hitzak atzetik jotako aizkorakada izan dira askorentzat. Deseskalatzearen fase honetan ez digute utziko beste herri batera mugitzen. Ez da harritzekoa haserrea eta amorrua. Engainatu gaituzte.
Hemengo agintariek egunak zeramatzaten esaten euskal lurraldeek aise gaindituko zutela froga, datu onenak genituela. Nekane Murga Osasun sailburuak berak horixe berretsi zuen larunbat eguerdiko agerraldian, kontraesana ageriago utziz.
Herritarrek espektatiba handiak zituzten. Baina BOEren dekretua atera eta gutxira, presazko prentsaurrekoan, aurretik abisurik ere eman gabe, askok euren senideak ikusteko zituzten itxaropenak zapuztu ditu Tapiak.
Komunikazio estrategian hanka sartze itzela egin du Jaurlaritzak, lehenago Zaldibarrekin egin zuen bezala. Noiztik zekiten hori? Zergatik ezkutatu dute? Inprobisazioak, ezkutukeriak eta herritarrak tuntuntzat hartzeak, guztiok gogaitu eta askok arauak desobeditzea besterik ez du ekarriko.
Biharamunean, irrati publikoan konpondu nahi izan du jokaldia sailburuak, aurreko egunean esandakoa justifikatuz –herritarroi “garen bezalakoak garelako” debekatu digute mugitzea– eta karamelutxoak banatuz: etxeko kide guztiek elkarrekin paseatu ahal izango dugu orain, neurri horrek inoiz zentzurik izan balu bezala.
Lehen Sánchezek esaten zuen zer egin behar genuen. Orain Tapiak. Beren eskuetan al gaude? Kazeroladak gutxi izango dira gure eskubideak berreskuratu nahi baditugu.
Herritarren amorrua handitu baizik ez da egin, atzean interes partidista hutsak daudela jabetuta. Alarma egoera luzatzeko Espainiako Gobernuarekin izandako negoziazioetan, orain badakigu ahalik eta azkarren hauteskundeak egin ahal izatea egon dela mahai gainean –BOEko luzapen dekretuak salatzen ditu beste behin jeltzaleak–. Eta horretarako, Urkulluk beharrezkoa zuen EAE osoa egotea lehen fasean sartuta, bozetarako deialdia aurretik egin behar baita.
Beraz, ofizialki lehen fasean gaude, baina de facto zerogarrenean jarraitzen dugu, jarduera ekonomikoak izan ezik. Tabernara joan gaitezke, baina mendira ez. Mezetara joan gaitezke, baina liburuak ezin ditugu mailegatu. Lanera joan gaitezke beste herri batera, baina hurbilekoak bisitatzera, ez.
Zuhurtzia argudiatu dute, “garantistak” izan nahi dutela. Baina ze garantiarekin bidali nahi izan zituzten milaka langile fabriketara pandemiaren okerrenean? Ze berme eskaintzen dute ikasgeletara eraman nahi dituzten 90.000 ikaslerentzat? Eta bulegoetara itzularaztea agindu dieten funtzionarientzat?
Bistan da pertsonen beharrizan sozialak eta jendearekiko konfiantza baztertu dituztela, produzitu-kontsumitu paradigma lehenesteko. Ez direna konturatzen da, eredu horrek berak eraman gintuela martxoaren 13ra, eta bide horretatik, berriz itzuliko garela hasierako puntura.
Herritarrak erakutsi degu oso arduratsuak izan garela etsean egoteko agindua jaso eta betetzearekin ,nere kasuan oso gogorra izan da agindu hori betetzea ,zeren nere egoera sigkologikoagatik aurretik agintu ta nuen etxean ez geratzeko ,baiño konfinamentua bete det . Naiz eta egun askotan argi izpirik ez ikusi, baiño beiñ eta berriro agintariek ez dituzte betetzen nere expectatibak
Korona-zirkus politikus-farmazeutiko-militaris hau goitik behera aztertu behar da. Ez ote da oso-osorik antzerki handi bat? Ez da zertan analista aditu bat izan behar ikusteko kontraesanez josita dagoela.
Aurrera azterketa.
Osasuna norberaren berezko gaitasuna da. 8 ordutako lo sakona, haragi eta drogarik gabeko elikadura, yoga, pilates, gimnasia, kirola… apur bat eta etengabeko maitasuna landu
parkameba praktikatuz.
Gero denok kalera!
KALERA KALERA korrikalari kalera…
PNV = Partido del Negocio Vasco!! Madrilekin egindako akordioa horixe da; Konfinamendu denboran Madrilek, inongo erabaki gunerik gabe utzi Autonomia erkidegoa eta orain kriston erebaki gunea dutelaren erakustaldia egin nahi, hauteskundeak prestatzeko fasean daude bakarrik…
Beren botere gunetxoa babestuz, Negozio itzelak ziurtatzea beste helbururik ez dutenak formak galdu arren, aurrera egin nahi dute..
Argi dena da larrialdi egoerak Erkidegoko agintarien larderia puztu egin duela. Pandemiaren aitzakian, zer nahi agindu eman dizkigute, etxealdi zorrotza baita babes neurririk gabeko lantokietara joateko ere. Hala egoera gogor baten aurrean, askatasun personalak murriztuak gehi egoera sozial latza, sufrimenduak astoratu egiten gaitu eta zaila da oldartzea nagusikeri horren kontra, eguneroko hildakoen zerrenda entzun eta gero. Orain , leuntze fasean eta egunero informazio iturri desberdinetatik datuak eta analisiak jaso ondoren , argi dago, larrialdi egoerak hiritarroi gure eskubide politikoak kolektibo zein indibidualak larriki kolpatzen ditu. Orain, eta hauteskundeen lehenbaitlehen antolatzeko EAJren jukutria ikusirik, argi dugu, salbuespen egoera horiek legedietatik kendu behar direla. Pandemiaren ostean, populazioaren formakuntza, hezkuntza, prestakuntza bultzatu beharko dira. Halako eta bestelako osasun larrialdi egoera aurrean, zein diren planak, zein diren zerbitzu publikoak, eta egin beharrekoa erakatsi beharko da jendarte osoan . Eskoletan, lantegietan, leku publikoetan hiritar arduratsuak izateko eta bizitza publikoa aurrera segi dadila eta erabaki garrantzitsuak demokratikoki eztabaidatuak izan daitezen. Eta EAJ eta lehendakaritzak beren alderdikeriak inposa ez ditzaten.
Bai horixe!
Ados nago zurekin Urko
Nork agintzen duenaren sentsazioa berreskuratu behar zutela ematen du. ” Lasai hemen ondoen guk dakigu zer egin behar den” esanez bezala, “gure agintepean ondo joango zaizue eta berreskuratu dugu”. Horren motzak eta otsanak garela sinistuta egiten dute lan Tapiatar hauek… ta tristea izanik ere, orokorrean arrazoia ematen diogu azken pentsakera horretan ere.
Uztailean ikasgelak irekiko dituzte bozkatu dezagun. Nik uste horren kontra borrokatu beharko ginatekeela. Ordurako batzokiak irekita egongo dira. Nik uste hautestontziak bertan jartzea onartzeko gai izango ginatekeela. Edo zergatik ez, EITB focus lanabes bikaina dugu denon diruarekin ordaindua. Horko azken emaitzaren arabera antolatu daiteke parlamanetua, ez uste?
Zeinekin jokatzen ari ginen ez zenekiten:Betiko TRANPATIAK eta TRILEROAK. Geratzen zaigun aukera, hurrengo hauteskundeetan merezi duten ZIGORRA ematea dugu. Ez ahaztu memoria eta kontutan hartu egiten ari diren guzti hau. Ordaindu d behar dute lapurtutako guzti honengatik.
Ba nik uste det herritar gehiegi (ez gehiengoa) ez gerala arduratsuak izan. Ados nago artikuluarekin, hitzek eta ekintzek erakusten digute hemengo agintarien “katadura morala” Ayusorenaren parekoa dela. Nere ustez laster gara berriz hasierako kasillan, ta honen errua ez da soilik politikariena izango.
Ni ere Urkokin ados. Eta komunikazio estrategia horretan, Patido del Negocio Vaskok, (Juan Manuel,: kopiatu dizut) EITBn erabilpena lotsagarria da. Egunero alderdia zuritzen. Inoiz ez kritikarik, ez kontrako iritsirik. Eta beti alderdiko auroegiak: Urkullu, Tapia, Murga, Beltran de Heredia, e.a. LOTSAGARRIA