Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Merkantzia hutsa
Eka23 0

Merkantzia hutsa

Atalak: Ekonomia, Gizartea

Errioxako Rincón de Olivedo herria Nafarroarekin mugan dago, Fiteroko bainuetxetik apenas kilometro batzuetara. Guardia Zibilak familia bereko bost lagun atxilotu ditu bertan, “giza trafikoan” aritzeagatik. Operazioan lan-esplotazioa jasaten zuten zortzi biktima aurkitu dituzte agenteek baldintza tamalgarritan bizitzen, denak portugaldarrak, 40 eta 74 urte artekoak.

Alkohola, zorrak eta jipoiak barne hartzen zituen botere-harremanen mekanismo anker baten bidez “autonomia anulatzen” zieten, astelehenetik igandera 16 ordurainoko lanaldiak eginarazteko. Edozein unetan edozein lan egitera derrigortzen zituzten, ordua 4 euro besterik ez ordainduta –zorrak kitatzeko erabiltzen zutena–, eta zenbaiten kasuan, ez zuten soldatarik jaso urte luzetan. Etxebizitza oso prekariotan bizi ziren, nagusiek emandako haragi ustela jaten. Hainbestekoa zen esplotazio-sarearen inpunitatea, biktimetako batek aurre egin zienean Calahorrako (Errioxa, Espainiako Estatua) poligono batean abandonatu zutela; gutxienez hiru autok harrapatuta hil zen, errepidean modu arraroan zegoela.

Akaso eskandalua eta krimena, herri txiki bateko kasu partikular morboso batean geratu zitekeen, prentsa sentsazionalistak gustura zabaltzen dituen horietakoa, datu batengatik izan ez balitz: familia horrek 2,5 milioi euro ingresatu zituen 2022tik “nekazaritza-lan” kontzeptupean. Diru asko da eta erakusten du sare-esklabista noraino zegoen zabaldua. Langileak, Errioxako eta Nafarroako Erriberako lur-jabeek erabiltzen zituzten mahastietan, banaketan eta eraikuntzan aritzeko: “Bezero horiek guztiz kontziente ziren langileek jasaten zuten prekarietateaz”, dio Guardia Zibilaren oharrak. Tartean, Nafarroako upategi bat eta bere zuzendarietako bat ari dira ikertzen, sarearen “zerbitzuengatik” 569.000 euro ordaindu dituelako. Ez dute izenik eman.

Honek beste behin erakusten du XXI. mendeko esklabotzaren eta XIX. mendekoaren artean ez dagoela alde askorik. Kubako esklabistek euren testamentuak egiten zituztenean, azukre sailetako ondare nagusia ez ziren makinak eta etxebizitzak, esklaboak baizik. Bi mende geroago, derrigortutako lan-eskuak jarraitzen du izaten “merkantzia” preziatu bat trafikatzaileentzat, adimen artifizialak eta teknologiek oraindik ordezkatu ezin dutena.

Gure buruari galdetu beharko genioke nola demontre pasatu den oharkabean hainbeste urtetan horrelako zerbait 500 biztanleko herri batean. Denek elkar ezagutzen duten Erribera bezalako eskualdean. Hau ez da kasu isolatu bat, eta akaso gehiago begiratu beharko genuke aldamenera, lan-esklabotza uste baino gertuago baitugu, uste baino beharrezkoago dutelako gaur egungo eliteek.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Merkantzia hutsa
  • Fuera auzotik
  • Gezurra da
  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko ekaina
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA