Angelu itsua
Hasiera » Azpiegiturak » Egia lurraldean bizi da
Ira22 0

Egia lurraldean bizi da

Atalak: Azpiegiturak, Gizartea, Ingurumena

Patanogian, Añelo herriko Loma la Lata hobian arrisku kartela, Vaca Muerta megaproiektuaren barruan. Argazkia: Urko Apaolaza Avila / ARGIA CC-BY-SA

Argentinan, herrialdearen egoeraz hitz egiten hasi orduko, izen bat agertu ohi da denen ahotan: Peter Thiel. Palantir AEBetako teknologia multinazionalaren milioiduna Casa Rosadara iritsi zen pasa den apirilean, Javier Milei presidentearekin biltzeko, eta geroztik, herrialdean zer carajo egiten duen espekulatu ohi da. Teknofaxistatzat hartua, iluna, transhumanista –alegia, gizakiak teknologiari esker heriotzari izkin egin diezaiokeela uste duten aberats horietakoa–, Thielek Patagoniako lur eremu zabal eta hotzak lituzke jomugan, datu zentro erraldoiak eraikitzeko. Datu zentroek ura eta elektrizitatea erruz behar dute, eta AEBetan oposizio handia dutenez, Patagoniako ur glaziarrak eta Vaca Muerta megaproiektu estraktibistako gasa erabili nahi ditu azpiegitura horietarako.

Baina hortik haragoko interesak ere ikusten dituzte adituek. Palantirrek CIArekin eta Pentagonoarekin harreman estua du, eta datu biometrikoen bilketan eta Adimen Artifizialeko (AA) softwareen arloan potentzia bat da mundu mailan. Hala, Mileiren programa ekonomikoak eskaintzen dizkion aukerak baliatuta, erabakimena –baita armak eta zentral nuklearrak erabiltzekoa ere– AAren esku utziko lukeen “Republika Teknologikoa” ezarri nahiko luke, Thielen ideologo den Alex Karp enpresariak defendatu duen gisan. Oraingoz dena da espekulazio, ezer ez publiko, baina Argentinako Gobernua zoru hori ereiteko legeak bata bestearen atzetik onartzen ari da.

Bitartean, mundu mailako AAko multinazional ezagunenek ahotsa jaso dute esateko beldurtuta daudela, eurek sortutako frankensteinak ez ote dien ihes egingo eta humanitatea akabatu. Ez dakigu burtsan eta poltsikoetan nola eragin dieten adierazpen horiek, gauza bat baita esaten dena, eta bestea egiten dena.

Espainiako Estatuan, adibidez, datu zentroen proiektuak arautzeko Errege Dekretua urardotzeko maniobratzen ari da SpainDC teknologien lobbya. Erakunde ekologistek, berriz, kopurua izugarri haziko dela diote. Espainiako Datu Zentroen Behatokiaren arabera, dagoeneko horrelako 159 instalazio daude eraikita estatuan, beste 22 bidean dira, eta 52 proiektuan daude; horietako batzuk Euskal Herrian bertan edo ondoan ditugu, Ribabellosan (Araba) Merlin Propertiers enpresak egin asmo duena edo, Nafarroako Erriberako mugan, Magallónen (Aragoi) Forestaliak duena, kasu.

Ez dakigu AAk etorkizunean denok hilko gaituen, baina munduaren zoko batzuetan ederki ari dira nozitzen jadanik bere ondorioak. Patagonia iparraldean, adibidez, Río Negroko Calcatreu meatzaritza proiektuarekin zilarra erauzi nahi dute, datu zentroek ezinbesteko duten elementua. Haren kontra borrokan dabil aspaldi Peñi Mapu maputxeen komunitatea, eta Río Negroko Fiske Menuco herrian beraiekin izan ginenean, hauxe esan ziguten konpainien narratibaren harira: “Egia lurraldean bizi da”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Egia lurraldean bizi da
  • Merkantzia hutsa
  • Fuera auzotik
  • Gezurra da
  • Gutxieneko borondate politikoa

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko ekaina
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA