Greziar paradoxa
Bi eguneko greba orokor batek geldituta eta Syntagma plazan gertaturiko istilu larriek aztoratuta, Atenas 2007an hasitako finantza krisiaren ondorioen ispilu da momentu honetan. Irudiek dena adierazten dute (Argia.com-en atzo arratsaldean ikusi ahal izan genuen zuzenean): ke-boteek bataila epiko bateko osagaiak ematen zuten, poliziek panpina mantsoak ziruditen Zeusen haserrealdiari ezin eutsirik… Bart arratsaldean ehundaka gaztek barrikadak jaso zituzten plazako kale inguruetan,...
Read MoreDirua ez da zerutik erortzen
Radio Euskadiko gaur goizeko tertulian hizlarietako batek azpimarratu du behin eta berriz: dirua ez da zerutik erortzen. Hori gogoraraztera joan omen da Angela Merkel Madrilera, espainiarrei (eta euskaldunoi) esan die ezin dela gastatu produzitzen dena baino gehiago. Etxekolan horiek agindu ditu Merkelek, Europako nagusiak. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Zubietako erraustegia finantzatuko duela ere entzun dugu gaur irratian, 195 milioi euroko kreditua emango dio Gipuzkoako Foru...
Read MoreZer pentsio, zer etorkizun
Pentsioen sistemak erreformatu eta pribatizatzeko asmoak ez dira atzo goizekoak. Sarkozyk eta Zapaterok aspaldi idatzitako gidoi bati segitu diote, eta finantza krisiak sortutako egoerarekin ezin hobeto bete dute euren papera. Ekonomia kritikorako Taifa mintegi katalanak Qué pensiones, qué futuro (Icaría, 2010) liburuan errepaso itzela ematen dio pentsioen auziari eta agerian uzten ditu atzean dauden interesak. Liburuan, Miren Etxezarreta ekonomia katedradunak dio, Alemanian sortu zirela...
Read MoreMutiloa
Internet, erakunde politiko, enpresa eta bestelako lobbyen etsai bihurtu da, eta ez gara hemen Wikileaksen filtrazioez ari. Egia da kasu askotan manipulaziorako eta intoxikaziorako tarte uzten duela sareak, baina beste askotan informazio baliotsua aurki daiteke. Handi-mandiek informazioa tantaka sakabanatzen dute, eta distortsionatu egiten dute, herritarrari gardentasun itxura eman, baina ezer ez kontatzeko. Noiz edo noiz kazetari edo ikerlariren bati okurritzen zaio itsasoan arrantza egitea,...
Read MoreTxerritoki honetan ‘pigs’ ugari
Greziako bonoen interesak izugarri igo diren garaiotan, eta Europako hainbat estaturen defizitak eta zor publiko handiak finantza merkatuak aztoraturik dituen une honetan, zer eta PIIGS akronimoa hedatu da zailtasunetan eta krisiak “zikinduta” dauden herrialdeak izendatzeko: Portugal, Italia, Irlanda, Grezia eta Espainia (Spain). Zerriak, alegia. Terminoa mundu anglosaxoian hasi ziren erabiltzen 90eko hamarkadan, Europa hegoaldeko Mediterraneoko herrialdeen ekonomia ahula adierazteko....
Read MoreMundu batean goaz baina krisi berean ez
Euskaldunek zenbat aldiz ez ote dute beren herria utzi behar izan kanpora lan egitera joateko? Ellis Island-eko euskal abizenez beteko artxiboak dira horren testigu. Gaur egun, berriz ere lana garesti dagoen honetan, ez dago datu zehatzik emigratzeko joera berpiztu ote den esateko, baina atzo gertaera bitxi baten lekuko izan nintzen kafetegi batean: Aldameneko mahaian bi gizon zeuden, eskuak onduta eta aurpegia zartatuta, lan gogorraren ajeak dudarik gabe. Haien ondoan emakume bat eta hainbat...
Read MoreZero Zabor
Hernanin Zero Zabor sortu dute Hernaniko herritar batzuek, “hondakinen kudeaketa burutsuaren aldeko” sare soziala. Helburua dute zaborra gutxitzeko sistemen inguruan informazioa bildu eta zabaltzea eta horretarako sare sozialaren gune birtuala ere sortu dute Interneten; gune irekia da eta edonork hartu dezake parte bertan. Zero Zabor kontzeptua mundu osoan zabaldurik dago –Australiako Camberrak jadanik 1995ean jarri zuen helburutzat 2010erako hondakinik ez sortzea– eta adierazi nahi du...
Read MoreEsperantzara kondenatuak
General Motorsen krisiak ezinegona sortu du Pasaiako portuan autoen garraioaz arduratzen den UECC enpresan. Zaragozan dagoen Figueruelaseko planta da Pasaiako portuko bezero nagusia, urtean planta horretan egiten diren Opel markako 54.000 auto baino gehiago mugitzen dira Pasaian, auto guztien %68. “Figueruelasen pasatzen den guztiak eragiten digu” zioen atzo Rafael García Lekue zuzendariak El Diario Vascon. Badirudi oraingoz arnasa hartzeko moduan direla, Kanadako Magna enpresa orain arte...
Read MoreHurrengo mobilizazio orokorraren zain
Atzo iluntzeko ETB2ko informatiboetan kontrastea itzela izan zen, zinez, kate horrek greba orokorrari buruzko kontakizuna egin zuenean. Herrialdez-herrialdeko errepasoa ematen hasi zirenean bai Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eragin “desberdina” (hitz magiko hori) izan zuela esaten zuten, eta berriemaileek azpimarratzen zuten hirietako komertzioetako “pertsianak itxi eta ireki” aritu zirela egun osoan pikete informatiboak pasatzen zirenean. Deigarria izan zen, batez ere, Bizkaian greba...
Read MoreMelea
Aste bete falta da greba orokorrerako eta itxura guztien arabera beroketa lanak intentsitate handiagoz egingo ditu gehiengo sindikalak datozen egunetan. Izan ere, azken egunetako “beste” boom mediatikoarekin erdi ezkutuan eduki dute greba deialdia zenbait hedabidek, baina Euskal Herrian eragin nabarmena izango duen protesta baten aurrean isiltzea nabarmenegi litzateke jada. Zein ildotan kokatuko da greba atariko eztabaida? Hori ekipo bakoitzaren estrategia eta abileziaren arabera izango da,...
Read More
Iruzkin berriak