‘Gariaren matxinada’, 250. urteurrena gogora Azpeitian
1766an herritar pobreak zerealen espekulazioaren eta jauntxoen gehiegikeriaren kontra altxa ziren Urolaldean. Matxinada sozial haren oinarriak gaur egun inoiz baino biziago daude kapitalismoaren krisiarekin. Baina jendartera “oso lausotuta iritsi da gure herriaren aletxo hau gaurdaino” diote Azpeitiko Kultur Mahaitik. Urteurrena gogoratzeko Azpeitiko herri-ekimeneko eragileak biltzen dituen erakundeak egitarau oparoa osatu du, Udalarekin eta Azkoitiko Maxixatzen elkartearekin...
Read MoreItoitz, 20 urteren ondoren
1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara. Ez zen lehen aldia sabotaje baketsu bidez epaitegiak ilegal deklaraturiko urtegiaren obrak eteten zituztela, ezta azkena izango ere –bi urte geroago 54 makina izorratu zituzten bi emakume ekintzailek–; baina seguruenik presako hormigoia garraiatzeko kable handi horiek moztea izan zen ekintza...
Read MoreEuskaldun pobreak barregarri utzi zituen komedia
Ez da Madrilgo plaza nagusiraino joan behar behartsuenganako jarrera umilianteak ikusteko. Nahikoa da Euskal Herrian 250 urte atzera egitea: El borracho burlado-k ederki laburbiltzen du orduko eta gaurko eliteen umore zanpatzailea. Iñigo Aranbarrik aurkeztu berri du Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna (Pamiela, 2016) saiakera edo “artefaktu literarioa”, prentsaurrean Jose Luis Otamendi liburuaren sarrera egileak deskribatu moduan. Peñafloridako kondeak idatzitako El borracho...
Read MoreZer egingo du orain Kutxabankek?
Bilboko Instrukzio Epaitegiaren autoaren zati bat baino ez da filtratu prentsa agentzietara –Mario Fernandezek ez omen du oraindik jakinarazpena jaso– baina haren ondorio nagusien berri badakigu jadanik. Ana Isabel Alvarez instrukzio-epailearen esanetan Mikel Cabiecesek bi urtez jasotako diruak ez zuen “proportziorik” epe horretan egindako lanarekin. Lau soldata “gehi 900 euro” jasotzen zituen Espainiako delegatu ohiak hilero kontzeptu “faltsu” baten pean eta “inolako...
Read MoreEBk 2018a “Ekonomia Sozial Eraldatzailearen urtea” izendatzeko ekimena abiatu dute
Ekonomia solidario edo eraldatzailean ari diren eragile eta alderdiek Europan beste paradigma ekonomiko bat sortzeko lehen pausotzat jo dute ostegunean Bruselan egindako foroa. Europako Parlamentuan egun osoz egin ziren ostegunean konferentzia eta tailerrak, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Europako I. Foroan. Gaien ugaritasunak eta helburuen zehaztapen faltak zaildu egin du foro horretatik ondorio garbirik ateratzea. Nolanahi ere, “oraindik asko emateko duen bidean geltoki bat” baino ez...
Read More#ESEbruselan | K136: ura gure kabuz ala hil!
Politikariak hitz egiten hasi eta berehala sutu da etxea. Ekonomia sozial eraldatzailearen foroan talde parlamentarioen txanda izan da arratsaldean. Denetarik izan da, Greens/ALE taldeko Karima Dellik hitz egin du agian sutsuen: “Ez dizuet gezurrik esango, Europa ez doa ondo. Aurreko markoa hilzorian dago, erresistituko da, baina hilzorian dago. Denon artean beste marko bat sortu behar dugu”. Ekitaldia antolatu duen GUE/NGL taldeko Marie-Chirstine Vergiat ere gogor aritu da zenbaitetan,...
Read More#ESEbruselan | Ahuntzak eta finantzak
Goran Jeras Ebanka-ko arduraduna da, finantza etikoen arloan Kroazian lehenengo banku soziala sortzeko lanean ari den kooperatiba. Gaur erakutsi digu finantzen mundua Wall Streeteko areto hiperpantailaduna baino askoz oinarrizkoagoa eta sinpleagoa dela. Kroazian eta inguruko herrialdeetan uholde oso larriak izan zituzten 2014ko maiatzean. 1,2 milioi lagun lekuz aldatu behar izan zituzten eta 40 hildako izan ziren gutxienez. Baina horrez gain, ibaiek kalte larriak eragin zituzten nekazal...
Read More#ESEbruselan | Enpresa soziala versus utopia alternatiboa
Bruselako ekonomia sozial eraldatzailearen foroan bi ikuspegi oso diferente ikusi ditugu bat bestearen ondoan izan diren interbentzio banatan: Jose Luis Monzón, Valentziako Unibertsitateko irakasle eta Espainiako CIRIEC-eko presidenteak ekonomia sozialaren inguruko definizioan haren pluraltasuna nabarmendu nahi izan du eta azkenaldian hainbeste entzuten ari garen “enpresa soziala” ere sartu du totum revolutun horretan. Ricardo Petrella Louvaineko Univertsitate Katolikoko irakasleak...
Read More#ESEbruselan | Jean-Louis Laville: “Sinetsarazi nahi digute badaudela tresna sozialak neoliberalismoan”
Jean-Louis Lavillek zabaldu du ekonomia sozial eta eraldatzaileko Bruselako foroko lehen saioa. Beste ekonomia eta kultura paradigma baterantz joan beharraz hitz egindu katedradunak. Frantziako Coservatoire National des Arts et Métiers à Paris-eko (CANM) Ekonomia Solidarioko kidea, arlo horretan erreferentzia da Europan. Bere esanak adi entzun dituzte bertaratuek. Hona hemen laburpentxo bat bere hitzetan: Oroimen historikoa berreskuratu Atzera begiratua egitea garrantzitsua da. Europan XIX....
Read MoreEuropako eredu ekonomikoa eraldatzeko alternatibak aztertuko dituzte Bruselan
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Europako I. Foroan hainbat herrialdetako aditu eta eragileak bilduko dira, esperientziak trukatu eta ekintza zehatzak proposatzeko. ARGIAk bertatik bertara jarraituko du jardunaldia. Egungo sistema neoliberala dardarka ari dela gero eta zantzu gehiago daudenean, batzuk Davos moduko eski estazioetan gotortzen dira. Bestetzuk, aldiz, ari dira bideak aurkitzen kultur paradigmak eraldatu eta pertsonengan oinarritutako ekonomia sortzeko. GUE/NGL talde...
Read More
Iruzkin berriak