Vital Kutxak baja eman du kreditu entitateen erregistroan
Estatuko Aldizkari Ofizialak irailaren 30ean argitaratu du (pdf) Arabako eta Gasteizko aurrezki kutxaren erabakia. Hala, ekainaren 30ean banku fundazio bihurtzeko hasitako bidearen azken urratsa da honakoa eta aurrezki kutxa historikoa betirako desagertu da. Vitalek irailaren 12an aurkeztu zuen kreditu entitateen erregistrotik izena kentzeko eskaera eta Espainiako Bankuak irailaren 19an onartu zuen. Orain, Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratuta, baja ofiziala da. Buletin espainiarrean...
Read MoreXabier Iturbe: “Beste akziodun mota batzuk egotera bultzatuko gaituzte”
Xabier Iturbe kutxako presidentea elkarrizketatu Maite Artolak Euskadi Irratian. Kutxa banku-fundazio bihurtzeko prozesuaz galdetu dio, baita Gipuzkoako Aldundiak ohiko fundazio bihurtzeko egindako proposamenaz. Iturberen ustez Kutxaren helburuen artean “ez dago bere patrimonioa oparitzea”. Hemen elkarrizketaren zati horretan Iturbek esandakoetako batzuk: Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena: “Ez genion bideragarritasunik ikusten, ez juridikoa eta ezta erregulazio aldetik ere, eta...
Read MoreDena prest Kutxaren Batzar Orokorrak bere burua desegiteko
Kutxaren administrazio kontseiluak eragotzi egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena batzar orokorrean eztabaidatzea. CCOOk ere kontra bozkatu du. Ezustekorik ezean, urriaren 29an Kutxa banku fundazio bihurtu eta patrono batzuen eskuetan geratuko da. CCOO sindikatuak ere –EAJ, PSE eta Pixkanakarekin batera– aldundiaren proposamena eztabaidatzearen kontra bozkatu du administrazio kontseiluan. Sindikatua abstenitu egingo zela zioten albisteak zabaldu ziren, baina ohar bidez azaldu zuen...
Read MoreKutxa banku fundazio bihurtzeko beste pauso bat
Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenari atea itxi ala ez erabakiko du gaur Kutxaren administrazio kontseiluak. Pribatizazioaren kontrako plataformak giza katea egingo du Donostian. Urrian egingo den Kutxaren batzar orokorrerako gai-zerrenda zehaztuko du administrazio kontseiluak; itxura guztien arabera banku fundazio bihurtzeko estatutu berriak onartu eta patronoak izendatuko dituzte batzar horretan. Aldundiak eskatu du bere proposamena ere gai-zerrendan sartzeko. Martin Garitano Gipuzkoako...
Read MoreKutxako estatutu berrien egileei azalduko die Gipuzkoako Aldundiak bere proposamena, Iturbek gonbidatuta
Martin Garitano ahaldun nagusiaren esanetan “hitz egiteko prest egoteak esperantzarako atea irekitzen du”. Kutxabanken kontrol publikoa mantentzeko Gipuzkoako Aldundiaren proposamenari argudioekin baino deskalifikazioekin erantzutea egotzi die oposizioko alderdiei. Kutxa banku fundazio ez bihurtzeko Gipuzkoako Aldundiak txosten juridiko batean oinarrituta mahairatutako alternatibari (pdf) hitz gogorrez erantzun diote oposizioko zenbait politikarik: “Ez da serioa”, “arduragabea...
Read MoreMartin Garitano: “Kutxaren akzioak udalen eta Gipuzkoako Aldundiaren artean banatzea da gure proposamena”
Kutxak ez luke banku fundazio bihurtu behar izango Kutxabanken duen partizipazioa murriztuz gero. Proposamena (pdf) txosten juridiko batean oinarritu du Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxaren batzar orokorrean aurkeztuko du, onartuko den “esperantzaz”. Donostiako Miramar Jauregian Gipuzkoako Aldundiko ordezkari ugari, EH Bilduko karguak eta Kutxaren batzar orokorreko kideak izan dira foru erakundeak Kutxaren etorkizunaz mahairatu duen proposamena entzuteko. Xehetasun guztiak azaldu dituzte...
Read MoreEmilio Botinen iruzur eta eskandaluen zerrenda beltza
Albiste agentziek, Banco Santander eurogunearen gailurrera eraman zuen bankari gisa deskribatu dute hil berri den Emilio Botin. Botin familiak egindako iruzur fiskalek eta bankuaren finantza eskandaluek bestelako irudia marrazten dute ordea. 2008an auzipetua izan zen, 1994an Banesto erosi zuenean banku honen akzioen %1 Santanderreko zuzendaritzako 13 kideri igortzeagatik. Akusazioaren arabera, Santanderrek ez zuen diru horri zegokion zergarik ordaindu 1998 arte. Kasua artxibatu egin zuen...
Read MorePatronoak Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatzea aurreikusten du Kutxaren estatutu zirriborroak
Kutxak udazkenean du asmoa banku-fundazio bihurtzeko. Estatutuen proiektuak dio Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatuko dituztela fundazioan aginduko duten patronoen izenak. Baina adostasunik egon ezean, patronatuak egingo ditu izendapenak. ARGIAk Kutxako estatutu berrien gaztelaniazko zirriborroa eskuratu ahal izan du. Ekainaren 30ean banku-fundazio bihurtu ziren BBK eta Vitalek ez bezala, hainbat mekanismo aurreikusten ditu Kutxak, patronatuak herritarren ordezkaritza egokia izan...
Read MoreIgnacio Ramonet: “Pribatizatzea pobreei lapurtzea da”
Iragan astean Euskal Herrian izan zen Ignacio Ramonet, kooperatibagintza eta globalizazioaz hitzaldia ematen Lanki ikertegiak gonbidatuta. Hizketan ari zen une berean, Kutxaren Donostiako bulegoan aurrezki kutxen pribatizaziorantz beste pauso bat eman zuten finantza merkatuen jopuek. Ordu gutxi geratzen dira askoren ustez Euskal Herrian hartuko den erabaki ekonomiko garrantzitsuena (eta katastrofikoena, gehituko nioke nik) hartzeko. BBK eta Vitalen batzar orokorrek euren burua auto-likidatuko...
Read MoreAurrezki kutxen ibilbidea ulertzeko elkarrizketa bilduma
1850ean jaio zen Caja de Ahorros y Monte Piedad Ciudad de Vitoria, Euskal Herriko lehen aurrezki kutxa munizipala. Gero, 1870ean Iruñeko aurrezki kutxa eratu zuten eta 1878an Donostiakoa. Bilbokoa beranduxeago, 1907an. Aurrezki Kutxa probintzialetan lehena Gipuzkoakoa izan zen, 1896an sortua, gainerakoak XX. mende hasierakoak dira. Mende osoa batzuetan lehian eta beste batzuetan elkarren osagarri izaten igaro ondoren, 1990ean fusionatu ziren EAEko aurrezki kutxa munizipal eta probintzialak,...
Read More
Iruzkin berriak