Jesus Egiguren: “Erabakirik hartu gabe hobe doakigu”
Erabakitzeko eskubideaz Hamaikak hasitako Pausoan telebista saioan esan ditu hitzok PSE-EEko presidenteak: “Ez erabakitzeak lagundu egiten du ez zatitzen”. Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako ekainaren 8ko giza katea gero eta gertuago den honetan, hainbat politikariren iritziak bildu dituzte Pausoan saioan, besteak beste, berrikitan liburua argitaratu duen Jesus Egigurenenak. Hauek dira berak esandakoetako batzuk: “Nik ez dut sinesten erabakitzeko...
Read MoreIruñean ere ‘castell’ bat egingo dute ekainaren 8an katalanek
Òmnium elkarteak Paris, Berlin, Bruselas, Ginebra, Lisboa, Londres eta Bartzelonan castellak egingo ditu ekainaren 8an eta Iruñea Europako zortzigarren hiriburua izango da egun horretan. Giza gazteluak eta giza kateak bi herrien aldarrikapenak batuko dituzte. Bartzelonako Euskal Etxean egin dute aurkezpena gure Esku Dago ekimenak, Òmniumek eta Sant Vicenç dels Horts elkartekoek. Katalanek Europako zazpi hiriburutan gaztelu bana egitea zuten pentsatuta, bada orain zortzigarren hiri bat...
Read MoreGiza katearen mapa
Ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenean parte hartzeko herri bakoitzari egokitu zaion zonaldea azaltzen duen mapa da honakoa. 123 kilometro eta 27 udalerritan barrena egingo da giza katea (deskargatu pdf-a hemen). Lehen begiratuan ikus daitezkeenez banaketa herriaren hurbiltasunaren arabera egin dute antolatzaileek. Hala, Bizkaia aldekoak batez ere Durango-Bergara artean kokatuko dira, Gipuzkoakoak Zumarraga-Beasain tartean, Arabakoak Beasain-Etxarri artean eta Nafarroakoak Irurtzun- Iruñean....
Read MoreIberdrolaren itzalak Brasilen
Lula da Silva Iberdrolako buruzagiekin biltzea ez da kasualitatea. Bilbon egoitza duen konpainia Brasilgo merkatu hidroelektrikoan liderra da eta 40 milioi laguni ematen die zerbitzua. 2012-2014 epean herrialdean 4.000 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du. Berrikitan, Argindar Jasangarriaren Mundu Elkartean sartu da Iberdrola; Ignacio Sánchez Galán presidentearen esanetan “inguruarekin errespetua” duten teknologien aldeko konpromiso irmoa omen du. Egia ote? Luis Miguel...
Read More“Troika Go Home!”: Bilboko bilkuraren kontrako oihua iruditan
Martxoaren 3an Bilbon egingo den GFS (Global Forum Spain) goi-bilera ekonomikoaren aurrean alderdi, sindikatu, gazte mugimendu eta eragile sozialek ongi etorri berezia egingo ei diete munduko agintari eta jauntxoei. Aspaldi ikusi gabeko karteldegi anitza zabaldu dute Euskal Herriko lau bazterretan eta sare sozialetan, egosten ari denaren seinale. Hemen adibide esanguratsu batzuk: Komite Internazionalistak-ek “imperialismoaren, kapitalismoaren zein patriarkatuaren ordezkari hauei hortzak...
Read More“Atención atención Martín Villa es un….
…cabrón”. Halaxe kantatzen genuen, txikiak ginela, Extremadurara gurasoekin joaten ginenean. Isiltzeko esaten ziguten azkar demonio, hura ez zen Euskadi. Rodolfo Martín Villa, besteak beste 1976etik 1979ra Gobernazio ministro izandakoa. Nork esango lioke urte haietan egindakoagatik gaur azalpenak eman beharko zituenik? “Bekatu ugari egotzi ahal zaizkit, batzuk mortalak. (…) Baina lasai nago, ez dit lorik kendu minutu bakar batez ere”, adierazi du Catalunya Radion frankista...
Read More“Gero arte gangster”
CUPeko diputatu David Fernandezek Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia gogor estutu du Kataluniako Parlamentuan, afera horretaz egiten ari ziren kontrol batzordean. Sandalia bat eskuan zuela “Beldurrik ez al duzu?” galdetu dio, “Zeini, zuri?” bankariak arrapostu , “Ez, egunen batean jendea nazkatzeaz. Gero arte, gangster!”. Gertaeraren bideoa:
Read MoreFrankismoko torturatzaileak hedabide espainiarren jomugan
Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño non zegoen eta nola bizi zen azaldu zuen El Mundok argitaratzen duen Crónica astekariak, argazki eta guzti. Orain Interviú-k Jesús Muñecas guardia zibil ohiaren egungo berri dakar erreportaje zabal batean, Anparo Arangoaren torturen argazki eta guzti. Torturatzailea eta torturatua, biak aldamenean, ikaragarri gogorra da irudi hau: “Egin dizkidazue argazkiak” esan omen die Muñecasek kazetariei eta autoan sartu aurretik zera gehitu du: “Hau...
Read MoreDemokrazia zuzena ezartzeko urratsak eman nahi ditu Donostiako Udalak
Ostiralean partaidetza zuzenaz jardunaldiak hasiko dira Donostiako Miramar jauregian. Jardunaldiak, zer esan handia emango duen prozesu baten atariko dira, Udalak arau organikoak aldatzeko aukera jarriko baitu mahai gainean, demokrazia zuzeneko elementuak txertatu eta herri galdeketak sistematizatu aldera. Jardunaldiei hasiera emateko hitzaldian, Juan Karlos Izagirre alkateak herri partaidetzaz Donostiako Udalak duen ereduaren ponentzia azalduko du. Herri partaidetza iraunkortzea du helburu;...
Read MoreIkurrinaren historian hamalau irudi
Uztailaren hamalaugarrenean zabaldu zuten Bilboko Euzkeldun Batzokiyan lehen aldiz ikurrina Arana anaiek. 1894a zen. Aurtengo Sanferminetako txupinazoan berriz ere protagonista izan da ikur txuri-gorri-berdea. Uztailaren hamalaugarren honetan, batzuek pobre de mí-a kantatuko dute, besteek kutsu iraultzaile oro galdu duen festa nazionala ospatu, eta agian baten batek irakurriko du ikurrinaren historiako hamalau irudi gogoangarrienen kronika hau. 1. Sabino Aranaren zirriborroa, 1894....
Read More
Iruzkin berriak