Amiantoa? Bost inporta…
Lehenago edo geroago azaleratzen dela, hori du amiantoak, izan heriotza aurpegiarekin, izan gobernu krisi itxura hartuta. Esku artean dugun arazo potoloenetako bat lurpean gordetzeak ez du askorako balio. Zaldibarko luiziaren larrialdiari beste dimentsio bat eman dio mineral kantzerijenoa tartean izateak. Nahikoa dira 0,0001 zuntz/cm amianto, mesotelioma bat edo pleurako minbizia sortzeko, politikari arduragabe batzuek kontrakoa esan arren. Egiaz ez dago balore segururik, “ezin izan delako...
Read MoreGerrak, makinak eta pertsonak
CAFeko enpresa batzordeak berretsi du Jerusalemgo tranbia ez eraikitzeko jarrera. Otsailean, Beasaingo tren konpainia lizitazio lehian sartu zenean, langileak aurka agertu ziren esanez ez zutela parte hartu nahi giza eskubideak errespetatzen ez dituen proiektu batean –palestinar lurraldeetako judutarren asentamendu ilegalak lotuko ditu tranbiak–. Europako beste konpainia garrantzitsu ugarik ez bezala, CAFeko enpresako zuzendaritzak aurrera egin zuen ordea, eta abuztuan Israelek 500...
Read MoreXahubidearen geografia
Europako Kontu Auzitegiak ezbaian jarri du Espainiako AHT sarea eta kritika oso gogorra egin dio ez delako eraginkorra izango; tartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eraikitzen ari diren Euskal Y trenbidea aipatzen du Europako txostenak, hau ere errentagarria ez dela izango azpimarratuz. Bagenekien AHT eta antzeko azpiegitura erraldoiak eraikitzen dirutza joan dela azken bi hamarkadatan Espainiako Estatuan. Baina orain, Europako eta beste hainbat erakundeetako ikerketek baieztatu egin dute....
Read MoreAHTk ez luke energiarik aurreztuko 2086 arte, lasterren jota
Ez 2023an, ez inoiz. Euskal Y trenbide proiektua ez da sozialki errentagarria izango, ezta ingurumenari dagokionez ere. EHUko Hegoa institutuaren lan batek hori baieztatzeko ebidentzia enpirikoak argitaratu ditu. Arantxa Tapiak Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako sailburuak abiadura handiko trenaren obren amaiera data 2023ra atzeratu izanak hautsak harrotu ditu. Hasieran, 2015 zen, gero, 2019, orain 2023… Atzerapenez eta oztopoz jositako proiektua izan da hasieratik Euskal Y delakoa....
Read MoreDozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa
Igandean itzali zuten erabat Chiloecheseko hondakin arriskutsuen plantan izandako sutea. Azkenaldian Espainiako Estatuan –Euskal Herrian ere badira hainbat kasu– erre diren gisa bereko dozenaka azpiegituren artean beste bat. Zer misterio dago atzean? Gaztela Mantxako Seseña eta Chiloeches egin zaizkigu ezagun azken hilabeteotan, baina hemerotekari errepasoa eginez gero, konturatuko gara hondakinak tratatu edo birziklatzeko plantak dozenaka erre direla azkenaldian. BlogSOStenible atarian...
Read MoreDioxina kopuru handia isuri duen erraustegiak kezka sortu du Herbehereetan
Harlingen hiriko erraustegian egindako neurketek gai toxikoaren maila oso altua eman dute. Berdeek “nahikoa da” esan eta azalpenak eskatu dituzte. Herbeheretako iparraldean dagoen Harlingen hiriko errauskailuko labeak neurriz kanpo zabaldu du kantzerra sor dezakeen dioxina. Martxoaren 23tik apirilaren 2ra egindako neurketek horixe adierazi dute, eta kutsadurak kezka handia sortu du Fryslân (Frisia) probintzian. Lurralde horretako Groenlinks berdeen alderdiko buru Retze van der Honing-ek...
Read MoreSertego Interenvases: nola kiskali fabrika bat eta ondoren langileak kaleratu
Duela hiru aste Araian suak hartu zuen enpresako zuzendaritzaren arduragabekeria bikoitza da: kutsadura arriskuari orain gehitu behar zaio langileak kalean utzi nahi dituela. Ontzi eta hondakin industrial arriskutsuak tratatzen dituen Araiako Sertego Interenvases enpresan sutea izan zen apirilaren 25ean. Pabilioiaren eta ekipamenduaren erdia kiskali zuten garrek, ke beltza kilometro askotara ikusi ahal izan zen, eta inguruetan erretako plastikoaren usaina nabari zen. Fabrikan, besteak beste...
Read MoreItoitz, 20 urteren ondoren
1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara. Ez zen lehen aldia sabotaje baketsu bidez epaitegiak ilegal deklaraturiko urtegiaren obrak eteten zituztela, ezta azkena izango ere –bi urte geroago 54 makina izorratu zituzten bi emakume ekintzailek–; baina seguruenik presako hormigoia garraiatzeko kable handi horiek moztea izan zen ekintza...
Read MoreGlaziarrak urtu direnean azaldu dira gerraren miseriak Alpeetan
Italiako Trento eskualdean Lehen Mundu Gerrako arrastoak agerian geratu dira izotzek atzera egitearekin. FICAB zinema jaialdian ikusi ahal izango da kasua, gaur Irunen. Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XV. edizioak aurrera darrai eta larunbatean jakingo dugu zein den aurtengo lan saritua. Bitartean, historia eta arkeologiari loturiko hainbat dokumental (egitaraua – pdf) ikusteko aukera dago oraindik, tartean, ostegunean Irungo Carlos Blanco Aginaga liburutegian...
Read MoreTubos Reunidos AEBetako fracking industriaren bila
Amurrion lantegi nagusia duen Tubos Reunidos (TR) altzairu enpresak Ameriketako lurretan jarri ditu begiak. Cinco Días ekonomia gehigarriaren arabera AEBetan lantegi bat ireki dezake, “gas ez konbentzionala” fracking teknikaren bidez lortzen dutenen industrian buru-belarri sartzeko. TRk soldadudarik gabeko hodiak ekoitziko lituzke haustura hidraulikorako. Plan horrekin aurrera segituz gero aurreikusten du salmentak %47 igotzea eta 2017rako etekin gordinak hirukoiztea (41,3 milioi...
Read More

Iruzkin berriak