Hasiera »
ARGIAren jarraipen kritikoa - Donostiaren 2016 ertzak
Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Uliako ur-biltegiak: etxebizitza berri batzuek arriskuan jar dezaketen kultur ondarea
2016-02-16 // Hiri eredua // 3 iruzkin
Uliako ur-biltegiak hiriaren ondare arkitektoniko berezi bezain ezezaguna dira. Proiektu urbanistiko berri batek arriskuan jar ditzake.
Donostiako Udal Gobernuak hiriko Plan Orokorra aldatzea onartu du Uliako mintegietan 70 apartamendu egin ahal izateko.
Irutxuloko Hitzak argitaratu duenez, neurriak ezinegona eragin du auzotarren artean. Bizilagunen izenean, Felix Soto Uliako auzo elkarteko kidea astelehenean udaletxean izan da eta adierazi du “arduragabekeria hutsa” litzatekeela planteatzen ari diren proiektua. Erabakia atzera botatzeko eskatu dio Udalari.
(gehiago…)
‘Time machine soup’, Europako historia koilara batean
2016-02-12 // Egitasmo ofizialetik nabarmenduak // Iruzkinik ez
Harrera nahiko ona izan dute Time machine soup happeningaren lehenbiziko emanaldiek. Ikusleek, zenbait zopa dastatu bitartean, Europako historiaren momentu gakoak ezagutzeko parada dute, literatura, arte bisualak, antropologia, gastronomia eta historia nahasten dituen ikuskizunean.
(gehiago…)
Donostiako metro proiektuaren auziak Eusko Jaurlaritzara egin du jauzi
2016-02-11 // Hiri eredua // Iruzkinik ez
Sator Alaia taldeak prozesu parte hartzailea eskatu du metroaren gaian.
Sator Alaia Donostiako metro proiektuaren aurkako taldea hiriko alkate Eneko Goiarekin batzartu zen astearte arratsaldean. Bileran “eztabaida eta erabaki prozesu parte-hartzaile bat” irekitzea eskatu zuen mugimenduak. Bere aldetik, eskaera Eusko Jaurlaritzara helarazteko konpromisoa hartu zuen alkateak. Horren aurrean, “proiektua gelditzeko eta herritar zein talde sozialekin iritziak elkartrukatzeko” premia helarazi nahi izan dio Sator Alaiak Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregiri.
(gehiago…)
Eva Rivera: “Donostia 2016n dirua kudeatu den moduarekin ez nago ados”
2016-02-11 // DSS2016EU, Kultur eragileen iritzia // Iruzkinik ez
Eva Rivera kultur kudeatzailea (argazkia: Kulturaldia).
Eva Rivera pertsona ezaguna da Donostiako kultur saltsetan, besteak beste Dock of The Bay dokumental musikalen jaialdia antolatzeko egiten duen lanarengatik, baita Expediciones Polares argitaletxean aritzeagatik ere.
Kulturaldia webgunean elkarrizketa mamitsua egin dio Jon Pagola kazetariak. Hiriko kultura egituratuta dagoen moduaz hitz egin du besteak beste, egitasmo publikoek hartzen duten leku –bere ustez– handiegia kritikatuz.
Donostia 2016rentzat ere izan du hitzik. Adierazpenen pasarte esanguratsuenak euskaratu ditugu:
(gehiago…)
Kortxoenea gaztetxea berriz martxan… inauterietan
2016-02-10 // Herri kultura, Kortxoenea // Iruzkinik ez
Hiru hilabete baino gehiago pasa dira Ertzaintazak eta zenbait udal langilek Donostiako Gros auzoan zegoen Kortxoenea gaztetxea hustu eta lurrarekin berdindu zutenetik.
Protesta ugari eragin zituen operazioak eta behin eraitsita ere, askoren imaginarioan jarraitzen duela dirudi. Horren erakusgarri da inauterietan gaztetxea berriz martxan jarri izana.
(gehiago…)
Eta ezustean, “Kapitalismoa borrokatu” pintada egin zuen artistak
2016-02-09 // Egitasmo ofizialetik nabarmenduak // Iruzkinik ez
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan, Hormek diote proiektuaren lehen partea gauzatu zuten urrian hainbat artistak. Hiriko bost pareta beste horrenbeste artistaren esku utzi zituzten “istorio bana” konta zezaten.
Ondorengo artistek parte hartu dute: Ismael Iglesias Intxaurrondon, Judas Arrieta Ziriza Etxean, Arantxa Recio Altzako Roman Irigoien plazan, Hormachic Oreretako Alaberga auzoan eta lekurik zentrikoenean, Dizebi, Urumeako igogailuan. Irutxuloko Hitzaren artikulu honetan ikus daitezke lan guztiak.
Dizebi, Itsasondoko artistaren lanari erreparatuko diogu, nahiko oharkabean eta ohiartzun mediatiko txikiarekin igaro baita.
Mural ederrak egiteagatik ere ezagun den artistak ez zuen marrazki bereziki ederrik egin hirian ikusgarritasun handia duen dorre grisean. Andamioa baliatuz, ondorengoa idatzi zuen: “Kapitalismoa borrokatu”. Ondoren, ezabatu egin zuen dena “Kapital” izan ezik. Egun, horrela dago.
(gehiago…)
Basque Yourself: unibertsitarioak ala turistak?
2016-02-08 // DSS2016EU, Hiri eredua // Iruzkinik ez
“Ametsetako uda bizi nahi duzu Europako Kultur Hiriburuan, Donostian? Euskal Herriko Unibertsitateak, euskal unibertsitate-sistemako liderrak, ‘Basque Yourself 1st International School’ kurtso erakargarrian parte hartzeko aukera eskaintzen dizu”. Esaldia EHUren webgunean irakur daiteke, Donostia 2016rekin lotuta eta Etxepare Institutuaren parte hartzearekin antolatu duen ekimena iragartzen.
Unibertsitate-ikasketa hauek promozionatzeko egin duten spotean haur bat pilotan jokatzen ikusten dugu. Topiko-sortaren hasiera baino ez da, gero datoz euskal dantzak, txalaparta, Euskal Herria lau haizetara programa gogora ekartzen duten airetik grabatutako paisaiak eta… ikusi behean gainontzekoa.
(gehiago…)
D2016ko zuzendaritzari gutuna
2016-02-04 // DSS2016EU, Inaugurazio ekitaldia, Iritzi artikuluak // Iruzkinik ez
Jaun andreak,
Idazki honen bidez, urtarrilaren 23an, Donostiako Maria Kristina Zubian buruturiko ikuskizunak sorrarazi zizkigun sentimenduak jakinarazi nahi dizkizuegu. Ikuskizunaren osagaiez eta ikuskizun osoaz ere luze hitz egin daiteken arren, gutun honetan, bertan euskarari eman zitzaion trataerari buruzko iritzia ematera mugatuko gara. Ez gainerako osagaiek aipamenik merezi ez zutelako, baizik eta gehien mindu gintuena euskararena izan zelako. Eta, era berean, jasotako mina agerian utzi nahi dugulako.
Lehenik eta behin. Euskara gure herriaren oinarrizko osagarria izanik eta bertsolaritza hain gure bereizgarri garrantzitsua, nola liteke bertsolariek ekitaldiari hasiera ez ematea eta ekitaldian bertan bertsolaritzak presentziarik ez izatea? Zail egiten zaigu ulertzea. Ez ote da euskara gure nazio-hizkuntza? (gehiago…)
Igeldotarrak Donostiaren parte izatera behartu nahi dituztela salatu dute
2016-02-01 // Herri kultura, Herritarren aldarrikapenak // Iruzkinik ez
Igeldotarrek beren nahiaren aurka Donostiako parte izatea inposatzen zaiela salatu dute. (Arg: Itsa Aurre)
[Lander Arbelaitzen artikulua] “DSS2016, ongi etorri elkarbizitzaren hiriburura” idatzitako pankarta baten aurrean, hainbat igeldotarrek ekimena egin dute larunbatean Donostiako Maria Cristina zubian.
“2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazioan behin eta berriz errepikatu ziren elkarbizitza, elkarrizketa, errespetua, erabakitzeko eskubidea eta abar, igeldotarrentzat hitz hutsak besterik ez dira”, diote. EAJri eta PSEri adierazi diete “igeldotarrekin auzi bat dutela”. (gehiago…)
Lan-eskaintza: Donostia 2016k iritzi publikoarentzat pagaburuak behar ditu
2016-01-27 // Alderdi politikoen 2016, DSS2016EU // Iruzkinik ez
Ernesto Gascok Cerezaren jarrera kritikatu ondoren Xabi Payaren kontra ere egogor hitz egin du.
[Gorka Bereziartuaren blogean] Asteazkena, eta ez da baretu Donostia 2016ren inaugurazio-ekitaldiko hutsegiteek eragindako ekaitza. Ser irratiko kateko tertulian jardun dute gaiaz Miren Azkarate (EAJ), Ernesto Gasco (PSE), Josu Ruiz (EH Bildu) eta Miren Albistur (PP) udal ordezkariek, eta badirudi gobernu ardurak dauzkatenek aurkitu dutela formula Cerezaren zerak ez dezan zarea zipriztindu. (gehiago…)