Lander Arbelaitz
Hasiera » Desobedientzia zibila
Eka03 0

Ada Colau: “Lege injustuak desobeditu behar baditugu, desobedituko ditugu”

Posted in Desobedientzia zibila, Herrialde Katalanak

Bartzelonako alkate izateko aukera handiak dauzkan Ada Colaurekin elkarrizketa egin dute El Paísen. Hirian egin nahi dituzten aldaketei buruz mintzo dira, eta erabakitzeko eskubidearen inguruan daukaten konpromisoaz mintzo denean, kazetariak galdetzen dio ea zer egingo duten kontsulta baliogabetzen badiete. Hemen erantzuna: “(Kontsulta) Egin daitekela defendatuko dugu. Lege injustuak desobeditu behar baditugu, desobeditu egingo ditugu. Erabat ukaezina da herritarrek aldaketa eskatzen...

Read More
Api20 0

Zortzi manifestariri jarritako kartzela zigorra salatzeko Kataluniako Legebiltzarra inguratu dute berriz

Posted in Desobedientzia zibila, Herrialde Katalanak

Bi kilometroko giza kateak Bartzelonako Ciutadellan dagoen Kataluniako Legebiltzarra inguratu du igandean. Aturem el Parlament ekintzagatik zortzi manifestariren aurka jarritako hiru urteko kartzela zigorra salatu nahi izan dute modu horretan. 2011ko ekainaren 15ean, milaka pertsonak Kataluniako Legebiltzarra inguratu zuten politikariak bertara iritsi aurretik. Egun hartan Kataluniako Generalitatearen Aurrekontuei egindako osoko emendakina atzera bota behar zuten, eta beste hainbat gauzaren...

Read More
Ots05 0

Yihadismoz mozorrotu digute terrorismoaren definizio berria

Posted in Aktibismoa sarean, Desobedientzia zibila

Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren ostean, Europan bromak amaitu zirela komentatzen zigun Gorka Bereziartuak ARGIAn. Askatasun murrizketak usaintzen ziren Europan. Gorpuak bero zirela antolatu zuten goi bilera antiterroristan hamarnaka barne ministro bildu ziren. Emaitzak ikusten hasi gara. Frantzian Vallsek martxorako iragarri ditu neurriak. Espainiako estatuan, 15 egun nahikoak izan dituzte PPk eta PSOEk jokaldia gauzatzeko. Otsaila hasi dugunerako onartuta. Itxura guztien arabera, parte...

Read More
Urr15 0

Israelek BDS kanpainako ekintzaile erreferentea atxilotu du, besteak beste

Posted in Desobedientzia zibila, Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Israelgo armadak Hebronen Faruk A’shur atxilotu du. Urriaren 8an izan zen AIC guneak informatu duenez, eta hiru hilabeterako atxiloketa administratiboa ezarri diote. “Ekintzaile erreferentea da Israelgo produktuei boikota sustatzeko antolatutako komite lokaletan, batez ere Hebronen eta Zisjordanian”, irakur daiteke AICn. A’shur optikaria da eta aldi berean, “Hebrongo auzo txiro eta marjinatuetako biztanleekin zerbitzu hobeak lortzeko lan nekaezina egin izanagatik...

Read More
Abu26 0

John Holloway: “Kapitalismoaren eskematik at sortutako zirrikituetan sakondu behar dugu”

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila

John Holloway elkarrizketatu dute eldiario.es gunean. 2002an argitaratu zuen “Change the World without taking the power” liburuak eztabaida dexente sortu zuen. Egoera aldatzeko, ez du sinesten Estatu mailan botere instituzionala eskuratzea denik gakoa, baizik eta gizarte kapitalistaren aurkako eguneroko ekintza txikietan du esperantza. Antiboterea deitzen die. Joan den uztailean, Urola Kostako Hitzak ongi jaso duenez, Azkoitiako Bagaudia taldeak soziologo eta filosofo irlandarraren...

Read More
Abu25 0

Block the Boat: Israelgo itsasontziak blokeatzea helburu AEBetan Palestinaren alde

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila, Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Abuztuaren 16tik Israelgo Zim konpainiako itsasontzien aurkako blokeo kanpainan ari dira AEBetan, Palestinaren aldeko ekintzaileak. Lehenik, Zim Piraeus ontziaren aurkako blokeo kanpaina abiatu zuten Oaklanden, eta deskargatzea astebetez atzeratu dute, portuan piketeak egin eta itsasoan geldirik edukiz. Block the Boat ekimeneko kideek jakinarazi dute Zim konpainiako ontzi gehiagoren aurka egingo dutela, eta Los Angeles, Tacoma eta Seattle-ko portuetan blokeoak prestatzen ari dira. Israelen...

Read More
Uzt03 0

Maiatzaren Plazako Amen elkartearen zapia Argentinako ikur nazional gisa izendatu dute

Posted in Desobedientzia zibila, Memoria

Argentinako bandera, armarri nazionala eta ereserkiaren mailan jarri dute Maiatzaren Plazako Amen elkartearen ikurra. Argentinako Ikur Nazional izendatu du Diputatuen Ganberak zapi zuria, herrialdeko hedabideetan irakur daitekeenez. Diktadura garaian desagertutako seme-alabentzat justizia eske borrokan ari dira 37 urtez. “Memoriaren, egiaren, justiziaren eta giza eskubide guztien errespetua ordezkatzen ditu ikur honek”, adierazi dute diputatuek. “Nahitaezkoa da herrialdeko...

Read More
Mar27 0

AskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak

Posted in AskeGunea, Desobedientzia zibila, Euskal Herria

Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute. Beren hitzetan, “donostiarrek eskubide zibil eta politikoen alde duten konpromisoaren islatzeaz gain, gure artean gero eta aipatuagoak diren konpromisoa, desobedientzia zibila, herri erresistentzia edota konfrontazio demokratikoa nola ulertu eta bideratu nahi ditugun elkarrekin...

Read More
Aza08 0

Herri harresien esperientziaz dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpaina abian

Posted in AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Desobedientzia zibila, Euskal Herria, Herri Harresia Iruñea

Herri harresien esperientzia kontatuko duen dokumentala abiatu du Eleak mugimenduak: Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora!. Crowdfunding bidez finantzatu nahi dute eta horretarako 8.000 € aurrikusi dituzte. Lana Ricard Salom kataluniarrak zuzenduko du, eta aurrez 120 ordu, Euskal Herriaren aurkako tortura dokumentala egina du. Dokumentalak  elkarrizketa eta irudien bitartez azken hilabeteetan atxiloketen aurka, zein eskubide zibil eta politikoen alde garatutako desobedientzia zibil...

Read More
Urr12 0

Iruñeko herri harresiaren jarraipena

Posted in Desobedientzia zibila, Herri Harresia Iruñea

01:50 Eleak mugimenduko Zigor Olabarriak Info7 irratian gogorarazi du “292 euskal herritar daudela epaiketa zain. Hau da bidea, Askegune gehiago eraikiko ditugu”. 01:30 Sirena jo dute eta herri harresia osatu. Poliziak banaka atera ditu besoa elkarri lotuta zeuden harresiko pertsonak eta sei minutuan eraman du Luis Goñi atxilotuta. Ondoren, herritarrek poliziari atzetik jarraitu diote “ez gaituzue geldituko”, eta “Luis herria zurekin” lemak oihukatuz. Bi...

Read More
2 / 3«Aurrekoa123Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA