Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
Abu27 0

Eskoziako independentziaren aldeko bideoak

Posted in Eskozia, Estaturik gabeko nazioak

Eskoziako independentziaren kanpaina berotzen ari da. Hiru asteren faltan, BBC katean emandako azken eztabaida, inkesta guztien arabera Alex Salmondek irabazi ostean, animoz indartzen ari dira indepentziazaleak. Sarean ere independentziaren aldeko bideoak ez dira falta, eta hemen bilduko ditugu batzuk. Lehenengo honetan, erreferendumaren egunean jaioko den haurra mintzo da. Korto umoretsu honetan, protagonista ingurukoei denbora guztian gauzak ezin dituztela beren kabuz egin esaten ari...

Read More
Abu25 0

Block the Boat: Israelgo itsasontziak blokeatzea helburu AEBetan Palestinaren alde

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila, Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Abuztuaren 16tik Israelgo Zim konpainiako itsasontzien aurkako blokeo kanpainan ari dira AEBetan, Palestinaren aldeko ekintzaileak. Lehenik, Zim Piraeus ontziaren aurkako blokeo kanpaina abiatu zuten Oaklanden, eta deskargatzea astebetez atzeratu dute, portuan piketeak egin eta itsasoan geldirik edukiz. Block the Boat ekimeneko kideek jakinarazi dute Zim konpainiako ontzi gehiagoren aurka egingo dutela, eta Los Angeles, Tacoma eta Seattle-ko portuetan blokeoak prestatzen ari dira. Israelen...

Read More
Uzt24 0

‘Orain da unea’, Katalunian egingo duten Diada eguneko V erraldoiari begira

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

Irailaren 11n V erraldoi batekin azaroko kontsulta egin eta irabazi nahi dutela adieraziko dute milaka eta milaka kataluniarrek. Oraindik ere asko entzuten ez badugu ere gaiaren berri, dagoeneko kanpainan bete-betean sartu dira. Ireki dituzte izen emateko aukerak, eta itxura guztien arabera, beste mobilizazio erraldoi baten aurrean gaude. Ara és l’Hora izenarekin bataiatu dute kanpaina: Orain da unea. Mobilizaziorako dei eginez idatzi duten manifestu ederra daukazue euskaratuta...

Read More
Uzt16 0

Malik eta tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen aurretik

Posted in Azawad, Estaturik gabeko nazioak

Maliko gobernuak eta Azawadeko tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen bezperan, borondate oneko keinu gisa. BBCk publikatu du Azawaden zeuzkaten 45 soldadu maliar Bamakoko aireportura heldu direla, eta hauen lekuan, Bamako hiriburuan zituzten 41 tuareg sartu dituztela hegazkinean. Mugimendua Aljeriako hiriburuan hasiko diren bake elkarrizketen bezperan etorri da, nahiz eta baikortasun handirik ez izan bi aldeek. Orain bi hilabete Maliko Gobernuak guda deklaratu zien berriz ere...

Read More
Uzt01 0

Hego Kurdistanek independentzia erreferenduma egingo du “hilabete batzuen buruan”

Posted in Kurdistan

Iraken menpe dagoen Kurdistaneko lehen ministroak adierazi du BBCn independentzia erreferenduma egiteko asmoa dutela. Dagoeneko Irakeko estatua de facto zatituta dagoela eta kurduek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela dio. Joan den hilabetean, armada kurduak aurrez borrokan zeuzkaten lur eremuak hartu ditu, segurtasun indar irakiarrek hauek abandonatu ostean, ISIS indar islamiarren mugimenduen ondorioz. Horien artean dago petroleo erreserba handiak dauzkan Kirkuk ere. “Azken...

Read More
Eka24 0

Israelen operazioa aurrera doa: 11 egunetan 471 palestinar atxilotu eta 5 hildako

Posted in Palestina

Israelgo Armadak desagertuta dauden hiru israeldarren bila jarraitzen du Zisjordanian, kosta ahala kosta. 11 egunetan lau pertsona hil dituzte tiroz eta bosgarren bati operazioaren erdian bihotzekoak eman dio. Horrez gain, 471 palestinarretik gora atxilotu dituzte, horietatik 75 preso ohiak dira eta 2011n akordio baten ondorioz askatu zituzten. Hildakorik gazteenak 14 urte zituen eta zaharrenak 62. Tentsioa gora doa, eta hainbat iturritan irakur daiteke Israelek aurrez prestatutako operazioa...

Read More
Eka18 2

Galeseraren aldeko “Korrika” lehen aldiz

Posted in Gales

Galesen ere lehen aldiz egin dute “Korrika” Ras yr Iaith izenpean (hizkuntzaren lasterketa). Ekainaren 20an izan da, ostiralean eta 22 kilometroko ibilbidean bederatzi herritatik igaro da. Hemen beren webgunea.   “Ras yr Iaith gales hizkuntzaren aldeko lasterketa dibertigarria da. Eskuz esku lekukoa pasatzen dugunean, hizkuntza pasatzen ariko gara”.   Euskal Herrian hizkuntzaren alde sortu zen Korrika proiektua, beste hainbat herrialdetan ere bere egin...

Read More
Eka16 0

Palestinar bat hil eta 150 atxilotu ditu Israelek, hiru kolonoren desagerketari erantzunez

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Tentsioa gora doa Palestinan. Joan den ostegunetik hiru kolono israeldar desagertuta daude, eta inork ezer adierazi ez badu ere, Israelgo Gobernuak argi du bahiketa izan dela. Egoerari erantzunez, sarekada zabala abiatu du eta iturri palestinarrek zabaldu dutenez, dagoeneko 150 pertsona atxilotu dituzte. Sarekada egin bitartean enfrentamenduak izan dira armada eta harriak bota dizkieten gazteen artean, eta 20 urteko Ahmad Alsabarin tiroz hil dute Ramallan. Atxilotutakoen artean daude,...

Read More
Eka05 0

Guaranien buruzagi bat bahitu eta torturatu dute, Munduko Kopa hasteko 10 egunen faltan

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Guaraniak, Jatorrizko herriak

Guaranien komunitateko lider indigena gazte bat bahitu eta torturatu egin dute astelehenean, Survival erakundeak zabaldu duenez. Bere kasuak irakurketa politiko nabarmena du, guaraniek beren lurretara itzultzeko egiten ari diren borrokan pieza gakoetako bat baita Valmir izeneko gaztea. Nísio Gomes, komunitateko buruzagia eta komunitatearen borrokaren sinboloetako bat zena, gaztearen aitaginarreba zen hil zuten arte eta Vlamir hilketaren lekuko izan zen: 2011n gertatu zen, aurpegia estalia...

Read More
Eka03 0

Gose greban 41 egun daramatzaten 70 palestinar ospitalera bidali dituzte

Posted in Palestina

70 preso palestinar eraman dituzte Israelgo ospitaletara igandean Midle East Monitor gunean irakurri dugunez. Inolako kargurik gabe atxilotuta dauzkatela salatzeko abiatu zuten baraualdia, asteartean 41 egun bete ditu. Guztira 5.000tik gora preso palestinar dauzkate Israelgo kartzeletan, eta hauetako askok atxiloketa administratiboen aurka elkartasun gose grebak abiatu dituzte. Hala ere, leku batean eta bestean kopuru ezberdinak irakurtzen dira, eta ezin zehatz jakin zer gertatzen ari den...

Read More
4 / 14«Aurrekoa345610Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA