Hasiera »
Mari Artanoren bloga - Sareedunak eta sareegabeak
Mari Artano
Laino guztien azpitik, sasi arteko istorioak eta sorginak bilatzea gustatzen zait. 'Emakume euskaldun bat Indian' naiz orain eta blogean emakumeak elkarrizketatu eta kooperaziorako ideiak emango dizkizuet. Ea nik elkarrizketak egiten bezain ondo pasatzen duzuen blogarekin.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- martano(e)k RAQUEL (II) bidalketan
- Naiara(e)k RAQUEL (II) bidalketan
- martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
- Maialen(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
- martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
Saridunak eta sarigabeak
Eka 25, 2013 // Emakumeak // Iruzkinik ez
Indian monzoiekin gutxitzen dira ezkontzak, ekaina aldera. Euri sasoiari ez diot agurrik esan Euskal Herrira etorrita, ezta bodorrio sasoiari ere: Hurrengo astean dut bat Zumaian; eta duela hilabete joan nintzen lehenengoz ezkontza indiar batera. Ezkontza horretako argazkiekin joango da oporretara Sareedunak eta sareegabeak bloga. Udako etenaldia izango da.
Bodorriyua indiar erara
Yogeshek eta Prajaktak ezkondu aurretik behin bakarrik ikusi zuten elkar, hitz emateko zeremonian, ezkontzeko pozik ziren biak eta gurasoen aukeraketarekin konforme.
Currytik pintxopotera
Eka 17, 2013 // Emakumeak // 2 iruzkin
Taarika bizi berri baten atarian elkarrizketu nuen, Pune (India) utzi baino egun bat lehenago, apirilean. Motoan hara eta hona ibili ginen azken enkarguak egin behar zituelako, «Gasteizen ezingo dut hau egin Mari» esan zidan motoan eta kaskorik gabe eguzkitan gindoazela. «Dena errazagoa da Indian, arauak saihestea badago eta horrek askatasuna ematen du». Ilusioa eta bedurra nahasten zitzaizkion orduan «etapa berri bat hasteak asko erakartzen nau, baina nire bizitza guztia hemen uzteak sekulako tristura sortzen dit, negarrez pasa nuen atzo eguna». (gehiago…)
Pertsonen eta gauzen konpontzailea
Eka 10, 2013 // Emakumeak // Iruzkinik ez
Unibertsoko energia sendabelar bezala erabiltzen duen emakume harrigarria gaurkoan: Dipti, reiki osatzailea.
Diptik magia egiten du meditazio, bisualizazio eta energiaren bidez, jendea sendatzen du. Baina ez zaio gustatzen sorgina dela esatea, reikia «gutxi aztertutako zientzia» dela dio, eta edonork ikasi dezakeela. Eszeptikoek facebook-era alde egin aurretik, hona hemen bere hitzak.
(gehiago…)
Indiarra Frantzian, Frantsesa Indian
Eka 3, 2013 // Emakumeak // 3 iruzkin
Atearen alde batean edo bestean jaiotzeak, horrek sortu du aldea anai arreben artean. Sushila barruan jaio zen. «Nire ama umezurztegira sartu zen nitaz erditzera, eta han utzi ninduen. Berak eman ezin zidana lortuko nuen esperantzan. Nire anaiaren amak haurra umezurztegi kanpoan laga zuen. Mojek hartu, jaiotza data kalkulatu, eta hil zorian zegoen umea salbatu zuten».
(gehiago…)
13 etxe garbitzen dituen emakumea
Mai 27, 2013 // Emakumeak // 3 iruzkin
Bereaz gain, egunean hamabi etxe garbitzen ditu Shobhak, astean sei egunez, 300 euroren truke. Goizeko lauetan jaikitzen da, familia guztiarentzat bazkaria prestatu eta martxa! iluntzera arte. Igandeetan hartzen du atseden. Etxe dotoreak garbitzen ditu, eta handiak. Oso handiak berearekin konparatuta: Sei lagun bost metro koadroan bizi dira. Eta espazio horretan gertatzen da dena, jatorduak egin, ikasi, lo egin… Eta dena gertatzen da gainera, eserita. Ez dira zutik kabitzen, «haizagailuak lepoa moztuko digu!», egin du barre Shobhak. Hamar etxeko, komun bat dute atarian. 30 euro ordaintzen ditu hilabetean alokairu.
(gehiago…)
Argi berdea slumean
Mai 20, 2013 // kooperazioa // Iruzkin bat
«Nik liburuak saltzen nituen umetan. Semaforoetan. Semaforoetan lan egiten nuen umetan. Liburuak saltzen. Egun osoa ematen nuen eguzkitan semaforoa gorriz jarri zain. Kolore gorria piztean ziztuan sartzen nintzen trafiko ibaira. Auto, kamioi eta rikshaw artean sigi-saga. Behin batean moto batetik bi neskek keinu egin zidaten. Ale bat saltzeko esperantzan pozarren hurbildu nintzen, baina ez zuten libururik nahi, ‘eskolara joan nahi al duzu?’ galdetu zidaten. Horrela hasi nintzen Akanksha-n eta orain merkataritza ikasten ari naiz unibertsitatean». Bere historia kontatu du Salmanek. Horrela hasi da jaialdia, eta zorteko sentitu naiz han egoteagatik.
(gehiago…)
RAQUEL (II)
Mai 13, 2013 // Emakumeak // 12 iruzkin
Araututako amatasuna
Madrilen Bollywood dantzatzen hasi, eta Indiara ezkondu da Raquel. Herrialde honekin lotura betidanik izan du, bai bihotzean, bai azalean. Punen, familia eta kultura berrira egokitzea zaila izaten ari da 26 urteko gaztearentzat, baina gogorrena oraintxe tokatu zaio: Amatasuna tradizioaren arauetan. Aurreko postean, Raquelen ezkondu arteko gora beherak bildu nituen. Orain, amatasunaz, eta paper horretan jaso duen gutxiespenaz hitz egingo du.
(gehiago…)
RAQUEL (I)
Mai 6, 2013 // Emakumeak // 5 iruzkin
Madrileko agertokietatik Puneko periferiara.
Raquel ez da Indiarra, tankera badu ere. Raquel da maharastiarra (Indiako estatua) bihurtzen ari den Madrildarra. Indiar itxura du eta Indian amaitu du, destinuaren kapritxoz bezala. 26 urte ditu, duela bi iritsi zen Indiara eta duela bi hilabete izan du alabatxoa, Akshara. Emakume indartsua dela erakutsi dit, etxeko ateak eta bihotzekoak zabalduta. Indiarainoko bidea eta bizi berriaren gorabeherak kontatu dizkit. Luze kontatu gainera eta elkarrizketa bi zatitan argitaratuko dut, ez baitut ezer ezabatu nahi.
(gehiago…)
Fruitu lehor kaxa bat
Api 29, 2013 // kooperazioa // 5 iruzkin
Mumbai Smiles ezagutzeko irrikaz abiatu ginen Punetik Mumbaira (Bombay); trenez, taxiz, rickshaw-z eta oinez azkenik, beroak jota, arropak gorputzari itsatsita iritsi ginen Nehal-ekin genuen zitara. Gobernuz Kanpoko Erakunde horretan lan egiten du Nehalek duela bost urtetatik. Mumbai Smiles-en lana bixitariei erakusten aritzen da Nehal eta bihotzetik ematen ditu azalpenak.
Mumbai Smiles Jaume Sanllorente kazetari kataluniarrak sortu zuen 2005ean, Mumbaira plazer oporretara etorri eta hiriak utzi zion ezinegonaren ondoren. Bizitza aldatu zion Mumbaik.
(gehiago…)
La Mamma!
Api 22, 2013 // Emakumeak // Iruzkin bat
Elisabetta da Indian ezagutu dudan ama harrigarriena. Benetako mamma italiarra. Punera duela bi urte iritsi zen senarrarekin (Matteo), bi alabekin (Teresa eta Isabella) eta erraietan semea (Marcello) zekarrela.
(gehiago…)