Jendartean
Hasiera » Haur literatura » Haurrek (eta haurrei) beldurrezko istorioak irakurtzeko bost arrazoi
Urr29 0

Haurrek (eta haurrei) beldurrezko istorioak irakurtzeko bost arrazoi

Atalak: Haur literatura, Haurrak

Umeak amesgaiztorik izan ez dezan banpiro eta zonbien ipuinak saihesten dituzu edota istorioak goxatzen dizkiozu? Ikerketa baten arabera, hala egiten du gurasoen heren batek, baina haurrak beldurrezko istorioak behar ditu eta bost argudio ekarri ditugu hori frogatzeko, Gau Beltzaren bezperetan.

Babestu nahian, haurra babesgabetzen ari gara, gai eta emozio deserosoak kontrolatzeko baliabideak ukatzen ari gatzaizkiolako. Argazkia: Freepik

Beldurra izatea ikasgai bat da

Pertsonaia ilunak dituzten istorioak, egoera zailak eta gordinak erakusten dituzten kontakizunak, baliagarriak dira umeentzat, laguntzen diotelako haurrari mundu errealari aurre egiten, ulertzen bizitza beti ez dela erraza eta beldurra erantzun naturala dela, laguntzen diote pertsonaien beldur eta esperientzien bidez norbere beldur eta esperientziak identifikatzen eta beldurra zeri dioten deskubritzen, arriskuak ebaluatzen, izu horiek nola kontrolatu, gestionatu eta gainditu ditzakegun ikasten.

Segurtasun sarea dugu

Beldurra pasatzen dugu, baina seguru gaude, ez gaudelako amildegi baten ertzean, liburu bat irakurtzen baizik, eta egoera kontrolatu daiteke. Adibidez, istorio erdian gelditu eta eztabaidatzeko aukera eskaintzen digu, haurrari zer sentitzen duen galdetu eta gertakizun beldurgarri horren inguruan hitz egin eta sakondu daiteke.

Dibertigarriak dira

Fikzioa dela jakinik, beldurra sentitzea maiz gustuko dugu, erakartzen gaitu, kitzikatzen eta astintzen gaitu, adrenalina askatzen dugu, munstroak dibertigarriak izan daitezke… eta beldurrezko liburu on bat bada, ongi pasatzen dugu. Ez dezagun ahaztu, irakurtzen gozatzea, plazera, da literaturaren oinarrietako bat.

Haurrak badaki mugak jartzen

Jakina, edozerk ez du balio edozein adinerako ezta edozein umerentzat ere. Non dago muga? Gure sen onak esango digu, baina zalantzak baditugu, haurra bera izan ohi da autozentsuratzen lehena: ikara ematen badio, ziurrenik liburua baztertu eta beste bat aukeratuko du, hura berriz hartzeko prest dagoen arte.

Okerragoa da ezkutatzea

Britainia Handiko ikerketa baten arabera, mila guraso ingururi galdetuta herenak dio seme-alabei ipuinak kontatzerakoan pertsonaia maltzur edo beldurgarria duten istorioak saihesten dituztela. Aipatuenen zerrendan, Ozeko Aztia (sorginengatik), 101 dalmata (Cruella de Vil-engatik) edota Txanogorritxo (otsoagatik). Beste aukera, jatorrizko istorioen bertsio urardotu deskafeinatu eztituak dira, haurra babestearen ustetan.

Zein neurritan eragiten dute gure erabakietan guk geuk ditugun beldurrek? Edozein gairi buruz idatzi/irakurri daitekeela diote adituek, gakoa da publikoaren heldutasun mailara egokitua egotea

Kurioski, babestu nahian haurra babesgabetzen ari gara, gai eta emozio deseroso horiek kontrolatzeko baliabideak ukatzen ari gatzaizkiolako, eta egoera berrien aurrean antsietatea areagotzea ekar dezake, pixkanaka hartu beharreko arriskuen aurrean blokeatzea, ezer txarrik ez duen mundu (burbuila) gainbabestu hori ez baita erreala. Edozein gairi buruz idatzi/irakurri daitekeela diote adituek, gakoa da publikoaren heldutasun mailara egokitua egotea. Gaztetxoentzat ilunak izan daitezkeen istorioetan gai direla uste duguna baino gehiago ulertzeko eta barneratzeko, hori ere badiote.

Adibiderako, heriotza tabu bihurtu dugun garaiotan, hala zioen ARGIAn Naroa Martinez psikopedagogoak: “Umeari traumarik ez sortzeko bidea ez da heriotza ezkutatzea, heriotzaz hitz egitea eta akonpainamendua egitea baizik”. Berdin izua, sufrimendua, maltzurkeria, zorigaitza… ezkutatzearekin.

Azken finean, zein neurritan eragiten dute gure erabakietan guk geuk ditugun beldurrek? Arriskuaren pedagogiaz hitz egin du ARGIAn Nahia Aguadok, berriki: “Gaur egungo gizartean, bereziki hirietan bizi diren haurrek mugak dituzte eguneroko oztopo: kontuz autoekin, ez igo horra, ez ukitu hori, ez joan hain azkar, espaloitik ez atera, erne errepidea gurutzatzerakoan… Haurrak bizi dira kanpotik datozen etengabeko agindu eta mugez inguratuta, eta horrek nabarmen kaltetzen du beren burua behar bezala ezagutzea. Nola jakingo dut noraino heltzeko gai naizen?”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA