Haurrak hiletetara joatea komeni al da?
Gertuko norbait hil da eta eramango al dugu haurra beilatokira, hiletara? Eztabaida izan dugu asteburuan eta galdera egin diogu gai hauek jorratzen dituen adituari. Pista argigarriak eman dizkigu, hainbat faktoreren araberakoa baita erantzuna. “Interesgarriena haurrari edo nerabeari hiletara joateko aukera ematea da, haren iritzia eta nahia entzutea, eta erabaki informatua har dezan, inportantea da haurrari azaltzea zer aurkituko duen”, dio Naroa Martinez psikopedagogoak. Eta beti, bi aldiz...
Read MoreBarkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa
Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita). Motz, naturgunea edo haurraren gustuko txokoa etxetik gertu ez badago, joan-etorri lasaian agortzen delako ordubetea; motz, osasuntsu hazteko aire librean egunero hiruzpalau orduz jolastea gomendatzen dutelako adituek; motz, egunean 23 orduz konfinatuta egotea ez delako inorentzat onuragarri...
Read MoreBerrogeialdian seme-alabekin egunez egun osatzen joateko ipuina
Etxetik ezin atera gauden honetan, sormena lantzeko proposamena dakarte Iñaki Sanz-Azkue irakasleak eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak: hamabost egunez, egunero igoko dute internetera Etxeko leihotik ipuinaren pasarte bat (haurrak pasartearen marrazkia egin dezan) eta pasarte horri lotutako zuri-beltzezko ilustrazioa (marrazkia sortu ordez ilustrazioa koloreztatu nahiago duenarentzat). Jolas moduan egunetik egunera ipuina osatzen joatea eta bide batez irakurmena lantzea da asmoa. Nahi...
Read MoreEz zapuztu umeen haurtzaroa
Haurren neurrira egindako hiriak aldarrikatzeagatik ezaguna den Francesco Tonucci pedagogo italiarrak lau gako jarri ditu mahai gainean, gaur egungo umeen haurtzaroa zapuztearen erantzule. Lehenengoa, “helduok gure haurtzaroa ahaztu egiten dugula”. Haurtzaro ahaztuak. “Garunak lehenengo hilabete eta urteetan duen jarduna ez da konparagarria ondoren izango duen jardunarekin, hastapenetan jartzen ditu bizitza osorako zimenduak. Gaixotasun handi bat bizi dugu ordea, ahaztu egiten dugula...
Read MoreDenbora gehiago pasatzen dugu familian… baina mugikorrari begira
Denbora gehiago elkarrekin, elkarri jaramonik egin gabe. Horrela laburbildu daiteke Britainia Handian berriki kaleratu duten ikerketa baten emaitza: etxean gurasoekin lehen baino denbora gehiago pasatzen dute seme-alabek, baina nor bere munduan, mugikorrari so. 2000. urtean lehenengo, 2015. urtean gero, 8 eta 16 urteko gazteek gurasoekin igarotzen zuten denbora neurtu dute. Antza, seme-alabek lehen baino denbora gutxiago ematen dute kanpoan, gurasoengandik urrun, eta gehiago etxe barruan...
Read MoreHaurrei beldurrezko istoriorik kontatu nahi ez dieten gurasoak
Britainia Handiko ikerketa batek harritu nau: mila guraso ingururi galdetuta, herenak dio seme-alabei ipuinak kontatzerakoan pertsonaia maltzur edo beldurgarria duten istorioak saihesten dituztela. Aipatuenen zerrendan, Ozeko Aztia (sorginengatik), 101 dalmata (Cruella de Vil-engatik) edota Txanogorritxo (otsoagatik). Beste aukera, jatorrizko istorioen bertsio urardotu deskafeinatu eztituak dira, haurra babestearen ustetan. Urardotzen maisu dugu Disney (ez bakarra): filmean, printzearekin...
Read MoreNatura eta eskola, gogoetarako hainbat apunte
Baso-eskolei buruzko “Naturaz eta naturan ikastea” ikastaroan izan ginen, EHUren Udako Ikastaroen baitan. Hona hausnarketarako entresaka labur batzuk arriskuez, kontrolaz, berdeguneez, elitismoaz eta Euskal Herriak duen potentzialitateaz, entzundako hitzaldien artetik arrantzatuak: •“Kanpo-espazioek erronka bermatu behar dute, arrisku maila bat. Umeak badu autorregulaziorako gaitasuna, arriskuak neurtzekoa, eta gainbabesten badugu aurrera egitea oztopatu diezaiokegu”, zioen Iñaki...
Read MoreAma txarra dela esanez etengabe epaitzen dutenei barre egin die emakume honek
Kirolaz mintzatzen da sare sozialetan (entrenatzaile pertsonala da), baina uzten dizkioten komentario askok ama bezala epaitzen dute: ama txarra dela haurdun zegoenean entrenatzeagatik, abdominalak izateagatik, seme-alabekin batera lo egiteagatik, haurrak nahikoa ez estaltzeagatik… Zerrenda luzea da eta testuz lagundutako argazki bat eskaini die kritika horiei guztiei; ardoa edaten ageri da bertan, alaba txokolatea jaten eta semea tabletarekin. “Denok gaude lasterketa berean, ahal dugun...
Read More“Gai hori nire emazteak darama”
“Badakizue zerk apurtzen didan bihotza? –aitortu du irakasle batek– Ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa aitak hartu eta erantzuten didanean, ‘gai hori nire emazteak darama’. Zein gairi buruz ari zara? Zure seme-alabaren hezkuntzaz? Bere bizitzaz? Eta sarri gertatu zaidan zerbait da”. “2018, eta oraindik badirudi seme-alaben zaintza emakumearen esklusibitatea dela. 2018, eta oraindik irudi hau: ‘Aitatxori ez gogaitu...
Read More“Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”
“Gaur egungo gurasoek formakuntza handiagoa dute, seme-alabentzat onena nahi dute eta pentsatzen dute, ‘erreminta hauek guztiak baldin baditut, zergatik ez erabili?’, baina ume hobeak hezi nahi horretan muturrera joan gara. Bizi dugun presio sozialari muga jarri behar diogu: ingelesa, txinatarra, igeriketa, baleta… Super-umeak sortzeko, goizegi eta gehiegi diren estimuluetara bultzatzen ditugu haurrak, sarri euren burmuinarentzat konplexuegiak diren zereginetara, edota aukeratu eta nahi...
Read More
Iruzkin berriak