Jendartean
Hasiera » Haurren haziera » Seme-alaben notei zenbateko garrantzia ematen diegu?
Api02 1

Seme-alaben notei zenbateko garrantzia ematen diegu?

Atalak: Haurren haziera, Hezkuntza

Oporren aurretik ikasle ugarik eskolako notak jaso dituztela-eta, irakasle bati behin entzundakoa datorkit burura: ikasgai batean 8,5 ateratzeagatik gurasoek zigorturiko neska. Neurriz kanpoko kasuetatik harago, guraso askori segurtasuna ematen dien erreferentzia dira notak, eta ez ote diegun garrantzi gehiegi ematen.

Teoria badakigu: neurgailu mugatua dira notak, une jakin batean (auskalo zein aldarterekin dagoen egun horretan gaztea) ateratako argazkia, sarri ez dira ikasleak egindako ibilbidearen eta duen ezagutza guztiaren isla, ez dute aintzat hartzen haurraren/gaztearen garapen integrala, ez dira etorkizun arrakastatsu baten sinonimo, eta gainera gaitasun jakin batzuk baino ez dira neurtzen, bestelako konpententzia, trebezia eta ezaugarriak (bizitzarako oso garrantzitsuak) kanpoan utziz.

Baina praktikan gertatzen dena ere ikusten dugu: seme-alabengan jarritako espektatibek, eskolako eta gizarteko dinamikaren presioak, lehia eta konparaketa nagusitzeak, norbere beldurrek, etorkizunaren ziurgabetasunak… hauspotuta, kalifikazioek berebiziko garrantzia hartzen dute etxeetan. Pedagogoek hainbat aholku ematen dizkiete gurasoei: ez erreparatu bakarrik nota txarrak (zein notatik behera da nota txarra?) dituzten ikasgaiei eta ez erreparatu bakarrik nota onei, ez erabili notak besteen aurrean harro haizatzeko ezta besteen aurrean haurra umiliatzeko ere, ez egin konparaketak anai-arrebekin eta lagun eta ikaskideekin, eta ez eman nota buletinari duen garrantzia baino gehiago, baina ez gutxietsi horiek lortzeko seme-alabak egin duen ahalegina.

Finean, notak tresna bat gehiago izan daitezkeela diote pedagogoek, haurrak zailtasunak non dituen eta laguntza non behar duen ikusteko, baita interes, motibazio edota erraztasun handiena non duen antzemateko ere; seme-alabekin hitz egiteko aukera izan daitezke, nota bakoitzaren atzean dagoen guztiaz (notak erakusten ez duen horretaz guztiaz), lorpenez eta hutsegiteez jabetzeko eta aurrera egiten jarrai dezan nola lagundu dezakegun hobeto ulertzeko. Helburuak garbi izatea inportantea dela kontatu zigun Ainitze Balenziaga irakasleak, gure haurrei esaten diegunak pisua duelako: “Gaizki helaraziz gero, beldurrak sor ditzakegu, norbere buruari jarriko dizkion mugak, jasotako juzguen arabera; mezuak balio behar du aurrera egiteko, eta asmatuz gero, inor etiketatu gabe, ongi hartuko du ikasleak, erronkari eutsi nahiko dio”.

Sonia Diez hezitzailearen hitzetan, “familia askori segurtasun handia ematen die notaren erreferentziak, eta haurra nola doan oso garbi ez duenarentzako tresna arriskutsua da, nota delako ondokoarekin konparatuta zein mailatan nagoen dioena, eta gurasoon lana ez da mailaketak egitea, haurra akonpainatzea eta huts egiten duenean aurrera egiten laguntzea baizik”.

Jakina, etxean notei duten dimentsioa neurrian emateko, eskolan ere antzera jokatu beharko litzateke, ikasleak ez daitezen izan nota huts bat, batez ere DBH eta Batxilerren. Azterketa eta noten eskema tradizionala alboratu eta ikasleen garapen osoa aintzat duen ebaluazio hezigarria aldarrikatzen du hainbatek, eta bide hori egiten ari diren ikastetxeen adibideak izan badira, gainera.

 

 

Iruzkin bat

  1. Unai My [Facebook bidez] | 2023-04-04 at 21:52

    Kasu zehatz horretan argi dago, arazoa ez dira notak, gurasoak baizik.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

Azken bidalketak

  • Seme-alaben notei zenbateko garrantzia ematen diegu?
  • Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
  • Komun publikoak bermatzea ere feminista da
  • Eskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
  • “Eskerrik asko 18 urteko pertsona hau armairutik ateratzera behartzeagatik”

Iruzkin berriak

  • Unai My [Facebook bidez](e)k Seme-alaben notei zenbateko garrantzia ematen diegu? bidalketan
  • Ioritz(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Nerea(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Jon Hernandez(e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan
  • Zihara Enbeita [Twitter bidez](e)k Eskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA