D ereduaren ordez, ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza proiektua: kezka eta galdera ugari
Foku politiko mediatikoan ikastetxeetako hizkuntza ereduak dauden arren, EAEko Hezkuntza Lege berriak proposatzen duen ereduak berak galdera ugari planteatzen ditu: zergatik iradokitzen da euskarazko murgiltze ereduak jada ez digula balio? Eskola bakoitzak nahieran aukeratuko al du euskarari emango dion lekua? Eskolaren hizkuntza proiektua ez al da segregazio iturri izango?… Euskarazko murgiltze ereduak jada ez digu balio? Euskarazko murgiltze eredua (D eredua) ikastetxe guztietara...
Read More7 urteko mutilak bazter ikusten du bere burua eskolan, futbola gustuko ez duelako. Zer egin?
Ikerrek 7 urte ditu eta sentitzen du eskolan bakarrik geratzen ari dela, bere adineko gainerako mutilek futbolean jokatzen dutelako jolas-garaian. Futbolak duen gehiegizko protagonismoari aurre egiteko estrategia bideratu nahi du ikastetxeak, eta gaia landu duten eskolen esperientzia eta ereduak bildu nahi ditu horretarako. “Baloirik gabeko eguna(k)” orokortu egin dira ikastetxeetan, eta patioa eraldatzeko proiektuetan ere, futbolzentrismoari aurre egitea izan ohi da helburuetako bat....
Read MoreEskolarik ez, liburutegi duinik gabe
Irakurtzen dutena ulertzeko zailtasunak dituzte gazteek, azken kanpo-proben arabera. Ezinbestean dator galdera: irakurtzeari eta irakurzaletasunari nahikoa garrantzi eta denbora ematen al diegu etxean eta eskolan? Eskoletako liburutegiek ba al dute izan behar luketen zentraltasuna? Liburu (interesgarri)z betetako apalak, ikasgelak eta liburutegiak al ditugu gure ikastetxeetan? PIRLS nazioarteko kanpo-probaren arabera, irakurtzen dutenaren ulermena okerrera egiten ari da azken urteotan, 10-11...
Read MoreSeme-alaben notei zenbateko garrantzia ematen diegu?
Oporren aurretik ikasle ugarik eskolako notak jaso dituztela-eta, irakasle bati behin entzundakoa datorkit burura: ikasgai batean 8,5 ateratzeagatik gurasoek zigorturiko neska. Neurriz kanpoko kasuetatik harago, guraso askori segurtasuna ematen dien erreferentzia dira notak, eta ez ote diegun garrantzi gehiegi ematen. Teoria badakigu: neurgailu mugatua dira notak, une jakin batean (auskalo zein aldarterekin dagoen egun horretan gaztea) ateratako argazkia, sarri ez dira ikasleak egindako...
Read MoreEskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
Urte eta erdiko umea ikaskideengandik baztertu dute eta besteek plastilinarekin nola jolasten duten begira utzi dute, irakasleek eszena bideoan grabatu nahi dutelako eta ume horren gurasoek ez dutelako baimenik eman umeari argazkiak atera edo bideoan grabatzeko. Zein momentutan jarri dugu irudia eskolako dinamikaren aurretik? Bat. Aipatu berri dugun pasartea irakasle batek kontatu du sare sozialetan, eta erantzunei erreparatuz gero, ez da kasu isolatua; ama batek, adibidez, azaldu du semea...
Read MoreEskola digitalak sortzen duen lilura eta beldurra
Eskoletako digitalizazioak atzera-bueltarik ez duen garaiotan, teknologiaren dirdirak sortzen duen lilura bezainbestekoa da mesfidantza eta zuhurtzia: horren lekuko, adimen artifizialean oinarritutako ChatGPT sistema debekatu duela New Yorkeko Hezkuntza sailak, AEBetako eskola publiko sare handiena duenak. ChatGPT delakoa kapaz da bera bakarrik testuak sortu eta garatzeko –gai jakin bati buruzko saiakera, esaterako– eta galderak azkar erantzuteko, ikasleei pentsamendu kritikoaren ateak...
Read MoreHondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa
Hondartzan (ere) haurrek zalaparta sortzen dutela-eta, uda guztietako ika-mika itzuli da sare sozialetara: umeak ume direla eta jarrera gogaikarriak dituzten helduak ere badirela vs. haurrak diren arren zibilizatuki ere jolastu daitezkeela eta guraso asko arduragabe hutsak direla. Ondorengo gogoeta hautatu dut nik: Enpatiaz, elkarbizitzaz, heziketaz… luze hitz egin dezakegu, bateko eta besteko argudioak eman, baina emakume batek zabaldutako mezua ekarri nahiko nuke honakoan, hainbat gako...
Read MoreZein udalekutara doaz zure seme-alabak?
Aisialdi antolatuari aitortzen badiogu garrantzitsua dela bai haurren garapen integralerako, bai kontziliazio familiarrerako, zergatik ez da bermatzen haur guztiek aukera izatea udaleku irekietan parte hartzeko (etxeko ekonomia edozein dela)? Zergatik da hain mugatua udaleku publikoen eskaintza, askok pribatura jo behar izateraino? Zein balore sustatzen dute zure seme-alaben udalekuek? Zein baldintzatan egiten da lan bertan? Aisialdiari lotutako galdera ugari –eta heldu beharreko erronka...
Read MoreEskola nola bihurtu LGTB ikasleentzako arnasgune
Zeinen inportanteak diren keinu txikiak, heteronormatik at dauden ikasleek senti dezaten eskola espazio eroso eta segurua dela haientzat. “Gakoa da ikasleei oxigeno bolak jaurtitzea, eredu hegemonikoarekiko kontrakorrontean doazenak”; errealitatea anitza dela erakustea baita bizitza askeagoak izateko lehen urratsa. 1) Hezkuntza-curriculumean, edukietan, ikasgaian erabiltzen diren adibideetan, irakaslearen komentarioetan… kanon heterosexuala da nagusi, heterosexual ez ziren pertsonaia...
Read MoreHistoriaurrean ez zegoen emakume ehiztaririk, Santillanaren ikasliburuaren arabera
Hezkuntza curriculumetan maiz nagusitzen den ikuspegi eurozentriko, arrazista eta androzentrikoari buelta emateko lanean ari diren profesionalak ez dira gutxi hezkuntzan, baina oraindik asko dago egiteko. 7-8 urteko ikasleei zuzenduriko testuliburuaren adibidea zabaldu du Maria Gorosarri kazetariak eta hautsak harrotu ditu: “Gizonak ehizatzera joaten ziren eta emakumeak etxoletan geratzen ziren haragia erretzen”. Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei zuzenduriko testuliburuaren argazkia...
Read More
Iruzkin berriak