Natura eta eskola, gogoetarako hainbat apunte
Baso-eskolei buruzko “Naturaz eta naturan ikastea” ikastaroan izan ginen, EHUren Udako Ikastaroen baitan. Hona hausnarketarako entresaka labur batzuk arriskuez, kontrolaz, berdeguneez, elitismoaz eta Euskal Herriak duen potentzialitateaz, entzundako hitzaldien artetik arrantzatuak: •“Kanpo-espazioek erronka bermatu behar dute, arrisku maila bat. Umeak badu autorregulaziorako gaitasuna, arriskuak neurtzekoa, eta gainbabesten badugu aurrera egitea oztopatu diezaiokegu”, zioen Iñaki...
Read MoreAma txarra dela esanez etengabe epaitzen dutenei barre egin die emakume honek
Kirolaz mintzatzen da sare sozialetan (entrenatzaile pertsonala da), baina uzten dizkioten komentario askok ama bezala epaitzen dute: ama txarra dela haurdun zegoenean entrenatzeagatik, abdominalak izateagatik, seme-alabekin batera lo egiteagatik, haurrak nahikoa ez estaltzeagatik… Zerrenda luzea da eta testuz lagundutako argazki bat eskaini die kritika horiei guztiei; ardoa edaten ageri da bertan, alaba txokolatea jaten eta semea tabletarekin. “Denok gaude lasterketa berean, ahal dugun...
Read More“Gai hori nire emazteak darama”
“Badakizue zerk apurtzen didan bihotza? –aitortu du irakasle batek– Ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa aitak hartu eta erantzuten didanean, ‘gai hori nire emazteak darama’. Zein gairi buruz ari zara? Zure seme-alabaren hezkuntzaz? Bere bizitzaz? Eta sarri gertatu zaidan zerbait da”. “2018, eta oraindik badirudi seme-alaben zaintza emakumearen esklusibitatea dela. 2018, eta oraindik irudi hau: ‘Aitatxori ez gogaitu...
Read More“Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”
“Gaur egungo gurasoek formakuntza handiagoa dute, seme-alabentzat onena nahi dute eta pentsatzen dute, ‘erreminta hauek guztiak baldin baditut, zergatik ez erabili?’, baina ume hobeak hezi nahi horretan muturrera joan gara. Bizi dugun presio sozialari muga jarri behar diogu: ingelesa, txinatarra, igeriketa, baleta… Super-umeak sortzeko, goizegi eta gehiegi diren estimuluetara bultzatzen ditugu haurrak, sarri euren burmuinarentzat konplexuegiak diren zereginetara, edota aukeratu eta nahi...
Read MoreGurasoek eskatu dute irakasleak ezin dezala ikaslea gelatik kanporatu
Lleidako hainbat gurasok plataforma sortu dute, ikastetxe eta institutuetako arautegia aldatu eta irakasleak ezin dezan ikaslea gelatik kanporatu. Sinadurak bildu eta idatzia aurkeztuko diote Kataluniako Herriaren Defendatzaileari. “Ikasgelatik kanporatzea muturreko neurria izatea nahi dugu, ekintza larriren bat ematen denean baino ez, eraso kasuetan”, dio Teresa Collado plataformako bozeramaileak. Kanporaketa erakunde independente batek erabaki beharko lukeela dio, “eta ez ikaslearekin...
Read More“Familian txapeldun bat nahi baduzu, entrena zaitez zeu, utzi umeari pozik jolasten”
“Familian txapeldun bat nahi baduzu, entrena zaitez zeu… Bitartean utzi zure seme-alabari pozik jolasten”. Haurren arteko partidetan, halako kartelak jartzen hasiak dira joko-zelaietan, gurasoei zuzenduak. Edo beste hau: “Mesedez, gogoratu: umeak dira; hau jolas bat da; entrenatzaileak boluntarioak dira; arbitroak gizakiak dira; hau ez da Munduko Kopa”. Izan ere, harmailetan batzuetan ematen diren ikuskizun tamalgarriek bi errudun nagusi dituzte, adituen esanetan: txikitatik lantzen...
Read MoreHaurrak eskolara oinez eta beren kabuz, hain sinplea, hain iraultzailea
Haurrak ikastetxera eskolakideekin joan daitezela, oinez eta taldean, herria deskubrituz, ingurua biziz eta gozatuz, txiki eta nagusiagoekin batera bidea autonomoki eginez, kalea eta kaleko oztopo eta plazerak euren gain hartuz. Auto barruan edonora goazen garaiotan, duela gutxira arte naturala zena berreskuratzea dute helburu gero eta herri gehiagotan. “Haurrak mugitzen direnean, gero eta maizago gurekin mugitzen dira, gure kotxean, atzeko jarlekuan. Modu honetan, haurrak ez du hiria...
Read MoreSemearen liburua ekartzera etorri bazara eskolara, segi etxera bueltan
Guraso ugari haserrarazi eta polemika piztu du ikastetxe bateko atarian jarri duten oharrak: “STOP. Zure semeak ahaztu duen hamaiketakoa, liburuak, ekipamendua ekartzera etorri bazara, mesedez buelta erdi eman eta atera ikastetxetik. Zure haurrak arazoak konpontzen ikasiko du, zu ez zaudenean ere”. AEBetako mutilentzako ikastetxe batean gertatu da, Arkansasen, eta kexatu egin dira hainbat guraso, umeak ezin direla helduak bailiran tratatu eta laguntza behar dutela argudiatuz....
Read MoreEz ukitu nire umea!
“Ume bati bere aitaren aurrean esan diot lurrera bota duen papera jasotzeko, eta mehatxua jaso dut bueltan. Ez dago irtenbiderik”, irakurri dut sare sozialetan. Haurren hazkuntza eta hezkuntza denon ardura dela aldarrikatzen dugu, baina errealitatean bestelako joera da nagusi. Haurren zaintza kolektibizatu dugu (hor daude senide eta lagunak, irakasleak, aisialdiko hezitzaileak, zaintzaileak, jangelako arduradunak, pediatra…), erantzukizuna ere partekatu dugu (umea zeinekin dagoen, hark du...
Read MoreIpurdikoa ematea, debekatze bidean
Lege proiektu baten baitan, gurasoen autoritateari lotutako zehaztapena onartu berri du Frantziako Asanblea Nazionalak: “Baztertuta geratzen dira [seme-alabenganako] tratu krudel, iraingarri edo umiliagarriak, zigor fisikoaren erabilera barne”. Aspaldiko eztabaida berpiztu du erabakiak: txarra al da haurrari noizbehinka zaplazteko eta ipurdikoren bat ematea? Haurrak hezteko garaian, masaileko edo ipurdiko “pedagogiko” edo “zuzentzaile” suaberen bat ematea ez dela txarra eta ez duela...
Read More
Iruzkin berriak