Nuclenor-ek adarra jo digu berriz
Antzerki hutsa zela ohartarazi zuten eszeptikoenek, Espainiako Gobernuari (eta honek sektore energetikoan ezarri nahi zuen zerga-sistema berriari) presioa egiteko iragarri zuela Nuclenor enpresak Garoña zentral nuklearraren itxiera. Hain zuzen, betiko ixteko data baino hilabete eta erdi lehenago, martxan jarraitu nahi dutela adierazi dute zentralaren arduradunek. Eta utzi egingo diete gainera. Izan ere, antzezlan honetan laguntza ordainezina du Nuclenor-ek (alegia, berau osatzen duten...
Read MoreZergatik ez den sinesgarria Garoñaren etorkizuna erabakitzen duen Segurtasun Nuklearraren Kontseilua
Pitzadurak antzeman dituzte Belgikako zentral nuklear bateko erreaktorearen ontzian, eta Arabatik 5 kilometro eskasera dugun Garoñako eta Cofrenteseko (Katalunian) zentralak ikuskatuko dituela adierazi du Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN), enpresa berak eraiki zituelako hiru zentraletako ontziak. Zein sinesgarritasun izan dezake, ordea, aurrekariak kontuan hartuta erabat politizatua dagoen eta orain arte industria elektriko nuklearraren mesedetan jokatu duen...
Read MoreBeste zortzi urte Garoñaren mehatxupean
Hondakin erradioaktiboekin Alemania zeharkatzen duen trena gelditzeko egunotako protesta masiboek edo Fukushiman gertaturikoaren ondorioz Japonian oraindik bizi duten hondamendiak ez ditu lobby pronuklearrak kikildu. Frantziako Estatuan, AEBen atzetik zentral nuklear gehien dituen herrialdean (58), energia nuklearra beharrezkoa den ideia indartsu ari dira zabaltzen gizartean. Eta Espainiako Estatuan, Euskal Herritik hain gertu dugun Garoña zaharrak 2019ra arte funtzionatzen jarraitzea...
Read MoreSegurtasun nuklearra ez da segurua
Ezetz, Europak ez dituela inondik inora Japoniaren arrisku sismikoak eta ondorioz ezin dela halakorik errepikatu hemen: indartsu ari dira lobby nuklearrak mezua zabaltzen. Baina segurtasun neurrietan herrialde aurreratuenetakoa da Japonia, eta han ere ezinezkoa omen zen zentral nuklearretan ihes erradioaktiborik izatea, dena kontrolpean ei zegoen. Energia nuklearraren aldekoek segurtasuna zuten berme nagusi beraien diskurtsoetan. Eta orain zer? Bada, orain, ikusi beharko da pronuklearrek zein...
Read More‘Arazo estrukturala da Garoñarena; ezin izan du konpondu duen korrosioa’
Alberto Frias, Garoñarik Gabeko Araba Nola baloratzen duzu Espainiako Gobernuaren jarrera Garoñako zentralaren itxierarekiko? Zentrala ixtearen aldeko konpromisoa PSOEk ez zuen soilik 2008ko kanpaina politikoan hartu, 2004an ere, bizi-epea bukatzen zitzaionean itxiko zutela agindu zuen, baina epe hori datorren uztailaren 5ean iraungiko da eta orain dio 2011ra arte luzatuko dutela… Zergatik sinetsi? Zapateroren hitza jada ez da sinesgarria. Kontua da Endesa eta Iberdrola daudela atzean, bi...
Read MoreGaroñaren azken txanpa?
Arabatik 5 kilometrora baino ez dagoen Garoña zentral nuklearrak kontraerasora jo du, itxi egingo dutenaren beldurrez: Garoñarik gabe, argindarraren prezioa hilean %10 igoko litzatekeela egin du mehatxu Nuclenor enpresak (zentrala kudeatzearen arduradunak). Gezurra dela diote talde ekologistek, eta energia berriztagarriekin erraz ordezkatu daitekeela Garoñak sortzen duen energia. Izan ere, zaharra izanik potentzia gutxi du Burgosko nuklearrak (466 MW, eta Espainiako gainontzekoek 1000 MW...
Read MoreGaroñaren luzapena baimenduko al du Espainiako Gobernuak?
Arabatik 5 kilometrora baino ez dagoen Garoña zentral nuklearra ixteko eskatuz, hamar orduz eraikineko sarrera blokeatu zuten atzo Greenpeace talde ekologistako 60 kidek. Espainiako Estatuan funtzionamenduan dauden zortzi zentraletan zaharrena da Garoña, 38 urte daramatza martxan, lehenengo belaunaldiko zentrala izanik teknologia zaharkitua du eta aurten jada bost hutsegite jasan ditu. Hurrengo urtean erabaki beharko du Espainiako Gobernuak Garoña itxi ala ez. 2004ko hauteskunde kanpainan...
Read More
Iruzkin berriak