Errefuxiatuak Baigorrin: hasierako mesfidantzatik elkarbizitza ederrera
Joan den azarotik 49 errefuxiatu dituzte Baigorrin. “Herrian denak ez ziren ados ongietorriarekin”, onartu du Jean-Michel Coscarat auzapezak, “pixka bat beldurrarekin ziren”. Hiru hilabetetan, ordea, ikuspuntua aldatu dute. 1.600 biztanle inguru ditu Nafarroa Behereko herriak, eta Kenia, Sudan, Eritrea eta Afganistango bizilagun berriak hartu aurretik, herritarrak zalantzati zeudela adierazi dio auzapezak Euskadi Irratiari, besteak beste iritsi berri guztiak gizonezkoak zirelako, eta...
Read MoreKutxazainean lo zaudela hiltzea, gizartearen duintasunaren neurgailu
Berdin dio joan den astean kutxazainean hil zen emakume etxegabeak zein neurritan egin zien uko zerbitzu sozialei, halako bizimodurik ez delako borondatez hautatzen; bestelako arrazoiak eta argudioak bilatu arren, gure gizartearen ispilu krudela da gertaturikoa: bigarren, eta are, hirugarren mailako herritarrak dituen gizartea garelako; eskubide diren zerbitzu eta prestazio sozialak pribilegiotzat saltzen dituena; jende jakin bat estigmatizatzen, baztertzen, ikusezin bihurtzen duena; bankuek...
Read MoreEz haserretu Oscar sariekin, Hollywoodeko pelikulekin baizik
“Nola da posible, bigarren urtez jarraian Oscarra irabazteko 20 aktore hautagaiak zuriak izatea? Beltzok ez al dakigu antzezten?!”, idatzi du Spike Lee zuzendariak, eta sari banaketara ez dela joango iragarri du. Beste hainbatek bat egin du aldarrikapenarekin, boikotera ere deitu du Jada Pinkett aktoreak, eta Hollywoodeko Akademiatik berehala iritsi da erantzuna: neurriak hartuko dituztela, hautagaiak –eta sarituak– erabakitzen dituzten Akademiako kideen artean aniztasuna areagotzeko,...
Read MoreEskola porrota ez da existitzen
Beste era batera esanda: derrigorrezko hezkuntza ez amaitzearen erantzukizuna ikasleari, irakasleari edota eskolari leporatzea tranpatia da. Eskola porrota deiturikoa ez da eskolaren porrota, gizarte antolaketa jakin baten porrota baizik. Jordi Martí irakasleari lapurtu diot titularra, bat natorrelako berarekin: jaiotzetik, kasik kondenatuta daude batzuk “eskola porrotera”, testuinguru sozioekonomiko jakin batean munduratzeagatik; Lehen Hezkuntzan jada sistemak kaleratutako...
Read MoreUmea Kongresura eramatea, penagarria?
Espainiako Diputatuen Kongresura sei hilabeteko semea eraman du Carolina Bescansa politikariak eta kritika zaparrada jaso du horregatik. Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díazentzat irudi “penagarria” da, Kongresuan haurtzaindegia dagoela argudiatuta. Gizajoak ez du ulertu ekintzaren sinbolismoa. Lanean ari zarela umea gainean izateak ez duela zentzurik esan diote Podemoseko diputatuari, Fernández Díazen antzera haurtzaindegiaren aukera gogoratu diote beste askok –tartean,...
Read MorePanpinak elbarriak edota gorrak izan daitezke
Entzumen, ikusmen eta mugikortasun arazoak dituzten haurren hiru amek erabaki zuten euren seme-alabek eskubidea zutela beraien ezaugarriak irudikatzen dituzten panpinekin jolasteko. Pentsatu eta egin, emakume horien ekimenari esker jaio dira audiofonoa, makuluak edo jaiotzetiko markak dituzten panpinak. Lehenengo panpina Britainia Handiko hiru ama hauek egin zuten, eta erronkari MakieLab enpresak eman dio segida, aniztasun funtzionala duten panpina multzo bat salgai jarriz. Barbieren moduko...
Read MoreEmakume ahotsa, zerbitzari lanerako aproposa
Konturatu al zara? Telefono mugikorretako laguntzailearen ahotsa (Siri iPhonean, Cortana Microsoften, S Samsungen, Google Now Androiden), GPSetakoa, tren eta aireportuetako iragarpenetakoa, erantzungailu automatikoena… emakume ahotsa da gehienetan, zerbitzari lanerako ahots aproposena emakumeena bailitzan. Clifford Nass idazkari digitalen aitzindariak esana da: emakumearen ahotsa laguntza eta babesa emango digun soinutzat hartzen dugu, eta gizonezkoena aldiz, autoritatearekin eta...
Read MoreJonek ertzain lotsagabeari irabazi zionekoa
Garaipen txiki eta aldi berean handi sentitzen dugun horietakoa kontatu dit Jonek. Pasa den udan du jatorria, autoan zihoala Ertzaintzak bide ertzean geratzeko agindu zionean. Ertzainak, harro eta zakar adierazi zion semaforoa gorrian pasa zuela eta isuna jarri behar ziola. Jonek azaldu zion semaforo hori beste bide batetik errepidera sartzen diren gidariei dagoela zuzendua eta beraz ez ziola berari eragiten. Nahi izanez gero, prest zegoela momentu batean hala zela erakusteko. Ertzainak ordea,...
Read MoreGora feminaziak!
Maitasun erromantikoaren gezurrari –menpekotasunari, laranja erdi izateari, harreman toxikoei– ostikoa eman dieten emakumeak; ezetz esateak ezetz esan nahi duelako mugak norberak eta nahieran erabakitzen dituztenak; emakume jaio izate hutsagatik zama gehigarririk ametitzen ez dutenak; ipurdia ukitzen dieten baboso eta matxiruloei frenoa jartzen dietenak; indarkeria matxista jasan izanaren errua eta ardura beren gain hartzeko prest ez daudenak; erasotzailearen aurrean autodefentsa lagun...
Read MoreEtxean 24 errefuxiatu hartu dituen bikotearen esperientzia
Siria, Irak eta Afganistango 24 errefuxiatu izan dituzte etxean, pasa den uztailetik, Alemaniako Dirk Voltz eta haren bikotekideak. Beldurraren mezua zabaltzen dutenen aurrean, bizitako esperientzia aberasgarria kontatu du Voltzek sare sozialetan, eta lau haizetara zabaldu da bere idatzia. “Irak edo Siriako gonbidatuak etorri aurreko leku berean jarraitzen dute labainek (…) tipula, baratxuria eta haragia ‘hiltzeko’ baino ez dira erabili –dio, ironikoki–. Hemen egon diren musulmanek...
Read More

Iruzkin berriak