Gurasoetako batek umea txertatu nahi du, besteak ez
Anak ez dio zentzurik ikusten ume osasuntsua den Lur txikia txertatzeari. Haurrek arin pasatzen dute gaixotasuna, dio; epe ertain eta luzera txertoak izan ditzakeen ondorioekin arduratuta dago; nabarmendu du birusaren transmisioan eragin txikia dutela umeek –eta irakurri du, baita ere, beste adin tarte batzuei baino test gehiago egiten ari zaizkiela seigarren olatu honetan, hortik haurren inzidentzia-tasa altua–; are gehiago, bereziki kutsatzaile balira ere, txertoak zoritxarrez ez du...
Read MoreTelemedikuntza luzarorako etorri da
Salbuespen gisa saldu zigutena betikotze bidean da. Jaurlaritzak esan du telefono bidezko kontsultek segituko dutela, tresna eraginkorra direla aurrez aurreko kontsultaren aurre-pauso moduan. Sarri, baina, aurrez aurreko horretara ez gara iristen herritarrak, edo beranduegi iristen gara. Lehen mailako arretak bizi duen egoera larria begi-bistakoa da. Medikuari –batzuetan erizainari, batzuetan harrerako langileari– telefonoz kontatutakoaren arabera –edo whatsappez bidalitako argazki...
Read MoreIkasleak naturara ateratzea uzten ez duten ikuskariak
Jaurlaritzak ez dizkienez nahikoa baliabide pertsonal jarri, eskola bateko irakasleek laguntza eskatu diete gurasoei 5 urteko ikasleekin berdeguneetara atera ahal izateko. Hezkuntza ikuskariak, ordea, galarazi egin du gurasoek halakorik egitea, baina kanpora irteteko irakasle gehiago ere ez dizkiete esleituko. Haurrek ezingo dute hortaz ikasgelatik atera. Zertarako daude ikuskariak, ikastetxeari laguntzeko ala protokoloaren aitzakian alternatiba bideragarriak zapuzteko? Frustragarria da gero....
Read MoreHaurrentzako udalekurik ez, helduentzako aisia bai
Berriz ere haurrak zigortu eta bide batez etxe askotako kontziliazioa hankaz gora jarri du Eusko Jaurlaritzak. Koronabirus kasuen hazkundea medio, segurtasun neurri zorrotzekin ari diren haurren udaleku publikoak ixteko agindu du, baina foku ugariren epizentro izan diren taberna eta terrazek zabalik jarraituko dute. Pandemiaren kudeaketan haurrak jasaten ari diren diskriminazioa zaila da ulertzen: etxean konfinaturik egun eta ordu gehien eman zituztenak dira; haur parkeak zerrendan azkenetakoak...
Read MoreKlaseak aire zabalean emateko aprobetxatuko bagenu egoera?
Eskola presentzialetara itzultzean, ahal den neurrian klaseak aire zabalean izatea gomendatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, leku itxietan errazago transmititzen baitira birusak. Hormarik gabeko eskolak, dena den, ez dira kontu berria, batzuek aspaldi deskubritu zituzten espazio irekien onurak. Baso-eskolak tradizio handiagoa duen Europa iparraldean, hainbat herrialdek kasu egin dio Osasunaren Mundu Erakundearen proposamenari, eta ikastetxeetara itzultzearekin batera klaseak ahalik eta gehien...
Read MoreBarkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa
Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita). Motz, naturgunea edo haurraren gustuko txokoa etxetik gertu ez badago, joan-etorri lasaian agortzen delako ordubetea; motz, osasuntsu hazteko aire librean egunero hiruzpalau orduz jolastea gomendatzen dutelako adituek; motz, egunean 23 orduz konfinatuta egotea ez delako inorentzat onuragarri...
Read MoreGaixotasun arraroak dituzten ikasleen gurasoek sentitzen dute profesionalek ez dituztela ulertzen
Hezkuntza arloan, zeintzuk dira gaixotasun arraroren bat duten ikasleen eta haien senideen kezkak? Galdera luzatu diete haur eta gazteei batetik, senideei bestetik, eta ikerketaren emaitza liburu batean jaso dute: Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa. Ez dietela erabaki garrantzitsuetan parte hartzen uzten, ez dituztela entzuten, sarri eurak direla seme-alabek behar dituzten baliabideak jarri behar dituztenak, eta hezkuntza munduko profesionalek eta ikaskideek...
Read MorePausoka Eguna, behar bereziak dituzten haurren integrazioa helburu
Behar bereziak dituzten haurren guraso elkartea da Pausoka, diru etekin asmorik gabeko elkartea, “gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak” lortzea helburu, eskolan, lanean eta beste edozein arlotan. Bihar, urriaren 14, Pausoka Eguna egingo dute Urnietan, elkarteak egiten duen lan handia laguntzeko. Urriaren 7tik 14ra, Pausokaren Aldeko Gipuzkoako Itzulia egin dute, Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin. Hernanin hasi zuten korrikaldiak Urnietan izango du helmuga, bihar goizeko...
Read MoreEskizofreniari aurre egiteko haluzinazioak marrazki bihurtzen dituen gaztea
Kate du izena, 18 urte ditu eta iaz eskizofrenia diagnostikatu zioten. Ordura arte, ez zuen gertatzen zitzaiona ulertzen eta depresio uneak sarriak ziren. Orain, erabaki du entzuten dituen ahots eta ikusten dituen irudi irrealak margotzea. Eskizofreniak duen estigma apurtzeko eta batez ere hari aurre egiteko terapia eraginkorrena izaten ari da. “Gaixo mental” etiketa gorroto du, baina bere kasua kontatzen duenean, jendeak gaixo mental bat bakarrik ikusten duela dio. Katek ez du bere egoera...
Read More“Jakietako etiketak iruzurra dira. Ebaluatuak izan ez diren osagaiak gehitu eta osasungarriak direla diote”
“Astakeriaz betetako informazioa dago etiketetan, kontsumitzailea erakartzeko amarrua dira. Adibide zehatz bat: DeMemoryk fosforoa du eta horregatik iragarri dezake memoriarako ona dela, baina sardina bakar batek DeMemoryren hiru kaxak adina fosforo dauka!”. José Manuel López zientzialariaren hitzak dira, kaleratu duen Vamos a comprar mentiras liburuaren harira egin dioten elkarrizketan. Beste adibide bat: platanoak Actimel potetxoak baino hiru aldiz B6 bitamina gehiago dauka. Edo beste...
Read More
Iruzkin berriak