Kritikoa eta borrokalaria ez bada, ez da Harrotasuna
Jaia eta ospakizuna gauza ederra eta beharrezkoa dira, sexu askapena, luma eta genero disidentzia kalera ateratzea bera inportantea da, baina jaiaren aitzakian LGBT komunitatea desitxuratzea, Harrotasun mugimenduak bere baitan daraman sugar borrokalaria ezabatzea eta interes komertzialengatik kolektiboaren aldarrikapenak instrumentalizatzea ez da zilegi. Hala salatu du hainbat eragilek. Ortzadarrez jantzi dituzte eraikin publikoak, sexua eta maitasuna nahasten dituzten mezu xaloak zabaldu...
Read MoreSexu zikina
Gizonen arteko sexu harremanak praktika ilun, kontrolgabe eta arriskutsuekin lotzen ditu gure iruditeria kolektiboak, ez alferrik urtetan elikaturiko estigma izan da maritxuen sexualitatea, gizon askok barneratzeraino norbere desira zerbait zikina, erdeinagarria eta lotsatzeko modukoa dela. Iruditeria horri bazka ematen jarraitzen dugula erakutsi dute Bilbon berriki izandako hilketek. Iruditeria kolektiboan hedabideek duten pisua handia da, eta Bilbon aplikazio bidez hainbat gayrekin hitzordua...
Read MoreEskandalua hezkuntzan
Guraso batzuei eskandalagarria iruditzen zaie hezkidetza eta sexualitatea lantzea eskoletan. Baina 8 urterekin pornografia kontsumitzen duten mutilen eta 14 urterekin beren alua ongi ezagutzen ez duten nesken aroan, eskandalua da seme-alabentzat heziketa sexu-afektiborik nahi ez izatea, identitate sexual anitzak ez onartzea, harreman osasuntsu eta orekatuak lantzen dituen Skolae programa arbuiatzea genero berdintasuna lortua dagoela argudiatuz. Guraso horiek eramango nituzke nik epailearen...
Read More5 urteetatik hasita, sexu heziketa derrigorrezko ikasgaia izango da Quebeceko eskoletan
Hastear den ikasturte honetan, derrigorrezko ikasgai berria emango dute Quebeceko ikastetxe publiko nahiz pribatu guztiek: sexu heziketa. Lore eta erleen metaforarik gabe, ugalketa prozesuaz zintzo hitz egingo diete 5 urteko haurrei, baita familia eredu anitzez edota bulba eta eskroto hitzen esanahiaz ere. Ikasgaiak jarraipena izango du derrigorrezko hezkuntzan, 16 urtera arte. 6-7 urterekin, adibidez, genero estereotipoez eta sexu erasoez hitz egingo dute ikasgelan; 8-9 urterekin,...
Read More“Euskal Herrian bakarra nintzela pentsatzea”. Heterosexual ez direnen bizipenek hartu dute Twitter
“Gizonezko nire bikotekidea gaixo jartzea eta ospitalean ezin bisita egitea, bere familiak ez dakielako beste gizon batekin dagoela maiteminduta”, dio Álvaro Cuencak. “13 urterekin klaseko batek ‘zergatik hitz egiten duzu nesken moduan?’ galdetzea eta luma zer den ikastea (orduan izenik jartzen ez nion arren) eta nintzena ezkutatu behar nuela barneratzea” kontatu du Garu jat izena erabiltzaileak. #MeQueer traolapean, norbere bizipenak kontatzen ari da LGBTIQ+ kolektiboko jendea...
Read More“5 urteko alabari ez diot bikiniaren goiko zatia erosi nahi”
5 urteko alabentzat bainujantzia erostera joan da Laura Pinyol, baina apenas aurkitu duen azpiko galtza bakarrik duen jantzirik, ia denak doaz bularretakoaz lagunduta. “Neskatoei bikinia erostea da onartuta daukagun hipersexualizaziorik inuzente eta ohikoena”. 4-6 urteko neskentzako bainujantzietan, Terrassa hiriko Decathlon dendan Pinyolek ikusi dituen 21 jantzietatik 2 baino ez dira soilik azpiko galtza, Zaran 36tik 8, Calzedonian 31tik 10, Bóbolin 24tik 3, eta Okaïdïn 10etik 2. Eta...
Read MoreSexu eta genero aniztasuna eskolan lantzeko unitate didaktikoa
Iraultzeko prest! unitate didaktikoa argitaratu berri dute, sexu eta genero aniztasuna ikasgelan lantzeko. Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, maila bakoitzera egokitutako materiala eta ekintzak proposatzen dira. “Jaio aurretik heterosexualak izango garela aurreikusten duen araua zalantzan jartzea” du helburu unitateak, “neska eta mutiletan, femeninoan eta maskulinoan banatzen gaituen eta rol jakinak esleitzen dizkigun heteroarauak guztiongan nola eragiten duen...
Read MoreHaurrentzako animazioan homosexualitatea normalizatzen
Haurrei zuzendutako film eta marrazki bizidunetan tabua dira oraindik LGBT pertsonaiak. Horregatik da berezia In a heartbeat, bi mutikoren arteko maitemintze istorio homosexuala gai nagusitzat duen animaziozko lehen laburmetrai gisa aurkeztua. Bi ikaslek egin dute eta estreinatu aurretik arrakasta handia lortu du jada. Beth David eta Esteban Bravok Floridako Arte eta Diseinu Eskolan aurkezturiko tesitik jaio da pelikula. Jasotako kritika onak ikusita, soinu-banda egin eta film bihurtzeko...
Read MoreHiru dimentsioko klitoriak, sexu-heziketa osasuntsurako tresna
Historikoki protagonismo gutxi eman zaio klitoriari, liburuetatik desagertzera iristeraino. Gaur egun oraindik organoaz ezezagutza handia dagoela ikusita, hiru dimentsiotan inprimatutako klitoriak tresna eraginkorra dira, “sarri mito eta tabu izaten jarraitzen duen edo errua, beldurra eta lotsari lotuta dagoen sexu-organo honen irudi zehatza ikusarazteko eta normalizatzeko”. “Baginan zentratzen da diskurtsoa” Gorputza ezagutzeko bakarrik ez, sexu-praktikarako ere garrantzitsua da...
Read MoreSexu-esplotazioaren aurka borrokatzeko, biktimak abokatu bihurtzen dituen eskola
Sexu-esplotazioaren biktimak izan diren eta hortik ateratzea lortu duten emakumeentzat, ikastetxe aitzindaria ireki berri dute Indian: Zuzenbideko karrera egingo dute bertan, hain juxtu prostituziora behartzen dituzten eta zigorgabetasunean jarduten duten horiek kartzelara eramateko asmoz. Lata 16 urterekin ezkondu zuten eta handik bi hilabetera senarrak putetxera saldu zuen. Ihes egitea lortu ostean, Justiziaren Eskola izenekoan ari da orain Lata, eta bere ikaskideen antzera, argi du:...
Read More
Iruzkin berriak