Kapuściński garaile
Ez da ohikoena animaziozko dokumental batek lortzea publikoaren saria. Baina Another Day of Life ere ez da ohiko animazio lana. Hasteko, Ryszard Kapuściński gerra-kazetari handia duelako abiapuntu (haren Egun bat gehiago bizirik liburua eta hitzak ditu oinarri pelikulak), eta gainera, Raúl de la Fuente nafarrak eta Damian Nenowk zuzendutako obra gai delako, animazio bidez, ikuslea hasieratik amaierara harrapatzeko eta Angolako gerran bete-betean sartzeko; gerraren horrorea, geopolitika,...
Read More“Capharnaüm”. Miseriara kondenatuta
Zertarako ekarri ume bat mundura, miseriara kondenatuko baduzu, jaiotzen den unetik tratu txarrak emango eta bizimoduz aldatzeko aukerak lapurtuko badizkiozu? Hala pentsatzen du Capharnaüm filmeko protagonistak, 12 urte inguruko mutikoak (ez berak ez gurasoek ez dakite zehazki zenbat urte dituen) eta horregatik jarri die salaketa gurasoei auzitegian. Gogorra da ezer ez daukanaren bizitza Libanon. Nadine Labaki zuzendariak (Caramel) Libanoko kaleetan bizirauten saiatzen den Zain mutikoaren...
Read More“Se rokh”. Errealitate gordina, umore ukituz
Oraingoan ere, dokufikzioa hautatu du Jafar Panahik. Beste behin, bera da protagonistetako bat, eta beste behin, tonu umoretsua aukeratu du Irango errealitatea salatzeko. Ezaguna zaigun formula darabil, eta ongi darabil gainera. Jafar Panahiren zigilua du Se rokh filmak, bete-betean. Bere herrialdeko errealitate bortitz eta batzuetan surrealista azaltzeko, tresna boteretsua du Panahik: umorea. Taxi Teheran aurreko lanean hiriburua zen protagonista, oraingo honetan Irango nekazal girora egin du...
Read More“Pájaros de verano”. Odolak kateatuta
Tradizio zorrotzak dituen komunitate itxi baina baketsuko kide direla hasiko dute Pájaros de verano filma, eta guztiz suntsitutako familia izango dira amaierarako. Tartean, diru-gosea, pasioa eta mendekua gurutzatuko dira hiru belaunalditan zehar, tragedia handienen gisan. Kolonbian, klan bereko bi familiak negozio bat hasiko dute elkarrekin, 60ko hamarkada bukaeran: marihuana landatuko dute, estatubatuarrei saltzeko. Pixkanaka, baina, dirua erraz irabazteko aukera zena anbizio eta liskar...
Read More“Leto”. Led Zeppelin errusiar kutsuarekin
Rocka dario Leto filmari, eta punka, eta transgresioa. Pelikulako protagonistentzat, musika da guztia, musikak markatzen du euren bizimodua. Rockak gidatzen duen moduan filmaren erritmoa, estiloa eta estetika. Led Zeppelin, The Doors, T-Rex, David Bowie… sobietar erara. Imajinatu film musikal bat, baina pertsonaiak Iggy Pop edo Lou Reeden abestiak interpretatzen. Imajinatu hori zuri-beltzean eta 80ko hamarkada hasierako Leningradon. Bitxikeria orijinala da Leto, orduko moralitate eta...
Read More“Girl”. Ispiluko hori ez naiz ni
Zeinen sotil, zenbat ñabardurekin, kontatzen digun Girl filmeko zuzendariak protagonistaren sufrimendu isila; zeinen natural lortzen duen ikusleok sufrimendu horrekin bat egitea, gorputz arrotzean bere burua ezagutzen ez duen nerabearen bakardadea ulertzea. Besteei “ongi nago” errepikatu eta irribarre eginagatik handia izan baitaiteke ezkutuan daramagun ezinegona. Zakilarekin jaio zen Lara, baina gauzek bide onean dirudite: balet-eskolan onartu dute eta sexuz aldatzeko tratamendua abiatu...
Read More“Margolaria”. Bidaia musikala sormenaren ertzetara
Mikel Urdangarin musikaria da protagonista eta aitzakia, sormenaz eta artistaz –eta artistaren atzealdeaz– gogoetatzeko. Bidaia patxadatsua da Margolaria, bidaia musikala, Urdangarinen erritmo eta akordeetara natural egokitzen dena. Musika pasio, ogibide eta bizimodu. Hala sentitzen du Urdangarinek, hala kontatu digu Oier Aranzabal zuzendariak. Kantautorearen itzala baita kamera, eta plano hurbilekin jolastuz, Urdangarinen bakardade uneetara, oholtza aurreko/gaineko/ondorengo sentsazio,...
Read More“Another Day of Life”. Kapuścińskiren lumak pareko filma
Gerraren horrorea. Geopolitika. Konpromisoa. Memoria. Gizatasuna. Kazetaritza hizki larritan. Eta Kapuściński. Hori guztia barnebiltzen du hasieratik amaierara harrapatzen zaituen –eta Angolako gerrara bete-betean eramaten zaituen– Another Day of Life pelikulak. Badoaz kolono portugaldarrak Angolatik eta bere independentzia aldarrikatzear da herrialde afrikarra, baina berau gobernatzeko gerra betean dago herri xehea batetik (errusiarrek eta kubatarrek babestuta) eta estatubatuarrek/CIAk...
Read MoreHain juxtu zuria zarelako ikusi behar duzu super-heroi beltzaren filma
“Zuria bazara, behingoz zure azal kolorea ez duen norbait ikusiko duzu pantaila handian gaizkileen aurka borrokatzen, agintean, pertsona errugabeei bizia salbatzen. Hain juxtu horregatik joan behar duzu Black Panther ikustera”. Hala dio Preeti Varathan kazetariak, Marvel estudioek super-heroi beltz bat pantailaratu dutela-eta. Harrera eta kritika oso onekin estreinatu da filma, baina batez ere duen garrantzi kulturala azpimarratu du kazetariak, kontuan hartuta Hollywoodek oraindik ere...
Read MorePublikoaren Saria / Barretik negarrera
Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria. Tragikotik eta komedia beltzetik baduelako Three billboards outside Ebbing, Missouri dibertigarri bezain latzak. Barretik negarrera eta negarretik barrera trantsizioa natural egiteko, ongi harilkaturiko istorioa eta gidoi irmoa beharrezkoak dira, eta horiexek ditu oinarri Martin McDonagh-ek zuzendu eta idatzitako filmak. Iluna da Three billboards, sarkastikoa,...
Read More
Iruzkin berriak