Auschwitz+70: holokaustoaz garaiz baina alferrik abisatu zuen hura
Auschwitzen astea oraingoa. Espektakuluaren kulturak bazka behar duenez, atzoko Ebola ahaztu eta nazien holokaustoa jorratzen da egunokaz, heldu den astean izanen da beste katastroferen bat. Rafael Poch kazetari bikainak, La Vanguardiak orain Parisen daukanak, gorde beharreko kronika laburrean bildu du Europako pasarte beldurgarri hartaz egiten ari den manipulazioa: “Auschwitz y la “Ostpolitik” de Bruselas“en hasieran dioenez, “Ukrainako hondamendira eraman duen politika...
Read MoreErri de Luca epaitu dute AHTren kontrako sabotajea defenditzeagatik
Huffington Postek italierazko edizioan 2013ko irailean egindako elkarrizketan esan zuen biraoa: “[Galdera] Beraz, sabotajea eta bandalismoa zilegi dira? [Arrapostua] Beharrezkoak dira ulerrarazteko AHT eraikuntza kaltegarri eta alferrikakoa dela”. Lyon Turin Ferroviaire kontsortzioak auzitara eraman zuen. Fiskalak bost urteko (ez bat, ez bi eta laurden, bost) espetxe zigorra eskatu du urtarrilaren 28an Torinon egindako epaiketan. Literaturan adituek esango dute zein leku dagokion Erri de...
Read MoreGreziaren zor itzelarekin zer egin lezake Syrizak igandean irabaziz gero?
Irabazi bai, baina gero? Inkesta guztiek erakusten dute garaile Syriza Grezian igandean burutu beharreko hauteskundeetan. Antonis Samaras gainbehera omen dator egunak aurrera joan ahala. Ez zaio ezkerrari komeni zintzarria erostea behia eskuratu baino lehen, eta hala ere presa dauka zehazten hasteko Atenasko gobernua eskuratzen badu egin lezakeena definitzeko. Egunotan Syrizak Grezia zulotik ateratzeko dauzkan aukerez idatzi diren artikuluen artean bi hautatzeko, bat Le Monde Diplomatiqueren...
Read MoreGrezian G belaunaldia: gazte, karreradun eta atzerriratua
Krisi handia hasi zenetik 200.000 baino gehiago dira Greziatik alde egin dutenak. “Deitu dezakegu ‘G belaunaldia’: gazteak, karreradunak eta greziarrak. Horiek osatzen dute Mendebaldeko ekonomia batean garai modernoetan gertatu den burmuin xahutze handiena”, idatzi du The Guardian egunkarian Helena Smithek Atenasetik (Young, gifted and Greek: Generation G – the world’s biggest brain drain). Mediku Alemanian, unibertsitateko irakasle Britainia Handian, dendari Estatu Batuetan… ...
Read MoreHernaniko Kronikaren irismena
Gaur bertan goizeko 08:15etan. Hernaniko ostatu honetan ondoko mahaitik bi dendarik galdetu diote etxeko andreari ea zehazki zertarako ari diren sinadurak biltzen “5.000 sinadura baietz!” agiriarekin. Merkatarietako batek erdipurdi ulertzen du euskaraz, bigarrenak ulertuko dizu eta gaztelaniaz erantzungo. Tartean niri begiratu didatenez, ahalegindu naiz laburbiltzen kanpainaren funtsa. Hernaniko Kronika, orain Urumeakoa ere badena, dohainik eskaintzen da egunkariak edo/eta ogia...
Read MoreEz naiz baina banaiz Charlie Hebdo
Arrazoi osoz ohartarazi gaitu Matt Welchek Reason.com gunean: “‘Je suis Charlie?’ Ez, zu ez zara, bestela hilda egongo zinen“. Naturak ez zidan oparitu kronikagile mitiko horiekin alderatzeko dohainik. Ez horiek beren lana temati jarraitzeko erakutsi zuten ausardia, edo burugabekeria, edo koherentzia… batek daki zein hitzekin ez sartu hanka Charlie Hebdoren ildoa izendatzerakoan. Prentsa deitzen den alor honetan urruneko kolega izan ditudan horien oso bestelako...
Read More“Troika basta!” manifestua: utzi greziarrei askatasunez erabakitzen
Frantsesezko manifestu bat dabil Interneten sinadura eske: “Grèce : Rendons-leur la démocratie!(Troïka basta !)“, espainolez “Grecia: devolvámosles la democracia (¡Basta ya, Troika!)“. Frantziako estatuko militante, politikari, sindikalista eta pentsalari ezkertiar sail batek idatzi dute 50.000 sinadura lortzeko asmoz. Hona hemen agiriaren testua. Grezia: itzul diezaiegun demokrazia. (Aski duzue, Troika!) Europako Batasuna, europar agintariak, Nazioarteko Diru...
Read MoreGrezian Troikaren murrizketek kolpatu dituztenean Samarasen boto emaileak
Panagiotis Grigoriou ezaguna du ARGIAren irakurleak, Net Hurbilen “Antropologoa mintzo Troikak hiltzen duen Grezia akitutik” irakurri baldin badu. “La Grèce Fantôme” liburuan bildutako kronikez gain, egunero eskaintzen du Panagiotisek bere Greec Crisis blogean Grezian gertatzen ari denaren deskribapenik on bezain gogorrena frantsesez. Gaurko (urtarrilak 5) sarrerak izena darama “Atrocités du Merkelisme“. Kontatu ondoren nola bizi duen eguna haren lagun...
Read MoreGrezian Europak ezarritako murrizketek ekarri duten hondamendia
ATTAC erakundeak, mundializazio neoliberalaren aurkako borroketan erreferentzia teoriko nagusietakoa denak, azaldu du nola Europak Greziari erreskate aitzakiatan eman dizkion kredituek lagundu dieten nagusiki… Grezia krisira eraman zutenei berei. “Plans de sauvetage de la Grèce : 77 % des fonds sont allés à la finance” agirian irakur daitekeenez, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziari 2010ko udaberrian aurreratutako ia 207.000 milioiko kredituetatik...
Read MoreGreziari Alemaniak mehatxu, alderantziz balitz bezala
Angela Merkelen kolonel batek -bere alderdiaren buruzagi nagusietakoa den Michael Fuchek- egunotan broma odoltsua egin du Greziaz, honako titular hau eskainiz: “Greek ‘political blackmail’ of EU won’t work anymore, says top Merkel party member“. Alegia, Greziak ezingo duela gehiago mehatxatu Europa, Greziak Europa desestabilizatzeko arma sekretutzat baleuka bezala erreskatearekin bere gain hartutako zorrak ez ordaintzea. Alemaniako herritarren artean ondo saltzeko...
Read More
Iruzkin berriak