Europako ezkerraren txaloez gain laguntza behar du orain Syrizak
Ez gaitezen endredatu Yanis Varufakisen inguruko informazio arroxarekin. Ez dakigu zergatik eta zertarako kendu dion Alexis Tsiprasek Troikarekiko negoziaketen protagonismo publikoa, zein arrazoi pertsonal, taktiko edo estrategiko dauden… eta zein norabidetan. Greziaren arazoa ez da Varufakis eta ez da izanen hura bakanago azaltzea teleberrietan. Lerroon ondoko argazkiak azaltzen du greziarren arazoa. Bakar-bakarrik Europako gobernu guztien eta indar gehienen kontra, horrela ikusten da...
Read MoreHerrialde aberatsek Siriako miloi bat errefuxiatu onartu behar dituzte, dio NBEren ordezkariak
Nazio Batuen Erakundearen emigranteei buruzko berriemaile François Crepeauk eman dio zifra The Guardian egunkariari: munduko herrialde aberatsek prestatu behar dute datozen bost urteetan milioi bat iheslari siriar hartzeko beren lurretan. Itsasontziak hondoraturik Mediterraneoan behin eta berriro zientoka errefuxiatu hiltzen ari diren krisiari buruz galdetutakoan aipatu du. Kanadako McGill unibertsitatean (Quebec) katedraduna den Crepeauk dioenez, “jakin badakigu jende asko ari direla...
Read MoreConf’eko laborarien biltzarra Garazin asteazken eta ostegunean
ELB barne duen Confederation Paysanne sindikatuak bihar eta etzi, apirilak 22 eta 23, burutuko du bere biltzar nagusia Garazialdean, zehazki Izpuran (Donibane Garazin bertan, errekaren beste aldean). Frantziako Estatuko baserritarren sindikatu nagusi eta nekazaritza industrialaren indar faktikoa den FNSEAren ondoan bigarren indarra da Conf’ sindikatu alternatiboa, baserri txikien eta produkzio mota naturalagoen aldeko apustua egiten duena. Bere txikian Ipar Euskal Herriak baduenez...
Read MoreOrduko 15 dolarreko soldata lortzeko borrokan AEBko McDonald’setan
1.000 langile bildu dira New Yorken Brooklyngo McDonald’seko atarian apirilaren 15ean, eta azkoz gehiago AEBetako 236 hirietan fast-food kateek dauzkaten ostatuen aurrean. Bi eskariren lortzeko dabiltza azken hiru urteotan: orduko 15 dolar (13,9 euro) irabaztea eta sindikatuetan afiliatu ahal izatea. Gutxi eskatzea ote da? Larregi, antza, 2012tik horren bila eta oraindik alkantzatu ez dutenerako. Horra American Way of Life, 2008ko krisiaz geroztik Europa osoan nagusitu nahian ari direna....
Read MoreKepa Ordoki (eta 2): Txomin Iturberen eta Galindoren arteko mezulari
LARRUNek 1988ko udazkenean plazaratutako “Kepa Ordoki, gudarien komandante: “Santoñakoa baino Bilbo entregatzea izan zen grabea” elkarrizketa luzeak, abertzale zaharraren bizipen ugariak jorratu ostean, azken orrialdeetan bildu zuen 1985koa izan behar duen negoziaketa ahalegin bat ETAren borroka armatua gainditzearen inguruan. Ordokik “Le Monde” egunkarian eta “Punto y Hora” astekarian aurreratuak zituen elkarrizketaren pasarte honetan kontatuko zituenak....
Read MoreToussaint prest dago Nafarroako eta EAEko zorraren auditorian laguntzeko
Greziaren zor publikoaren auditoria egiten ari den batzordearen buruak, Eric Toussaint belgikarrak, garbi adierazi du Iruñean: “Etorkizunean Nafarroaren zorraren auditoria egitea onartzen badu aldaketarako gobernu batek, herritarren parte hartzearekin, horretan laguntzeko gonbitea onartzen dut”. EHBilduko buruzagiekin egindako bileraren ostean adierazi du publikoki. EHBilduko Adolfo Araizek deklaratu du zorraren analisiak, bere jatorria eta kausak bilatzez gain eta bere...
Read MoreHemen da Eric Toussaint, greziarren eta euskaldunon zorra auditatzea sustatzen
Eric Toussaint, zor publiko bidegabeen ezabatzearen aldeko mugimendu gero eta indartsuagoaren lider ezaguna, Euskal Herrian dabil. Hilabeteotan Greziako parlamentuak estatu haren zorra auditatzeko sortu berria duen batzordeaz mintzatuko da, baina Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko administrazioek urteotan pilatu duten zor bidegabea herritarrek ezagutu eta ordaintzeari uko egiteaz ere bai. Bilbon sortu berri duten “hitz & hitz” fundazioak ekarririk, astearte eguerdiz aurkeztu...
Read MoreKepa Ordoki (1) eta Gernika Batailoia: 1988ko elkarrizketa LARRUNen
Joan den asteko ARGIAn “Gernika Batailoia: Euzkadiren askatasuna amets, nazien kontra borrokan” erreportaje ederra eskaini digu Haritz Rodriguezek: “Gernika Batailoiak Pointe de Grave naziengandik askatu zuela 70 urte bete dira. 1945eko apirilaren 14an Kepa Ordoki komandantearen agindupean abiatu zuten oldarraldi epikoa euskal soldaduek; hiru aste geroago Berlin errenditu zen”. Gai horri lotutako lekukotza bat da hemen orain aurkezten duguna: LARRUN aldizkarian 1988ko...
Read MoreZeren bila joan da Alexis Tsipras Moskura?
Ez da erraza jakiten estatu-buru batek atzerrira egindako bidai baten helburu nagusiak zein diren. Oraingoz, Alexis Triprasek Moskura egin duen bisitan zer bilatzen zuen ulertzeko pista nagusitzat geratzen zaizkigu batetik berak eta Vladimir Putinek prentsan esandakoak eta bestetik bere parekideen erreakzioak. Laburbilduz? Hasteko, Tsiprasek bilatu du Europar Batasunaren barruan eta nazioartean maniobratzeko eremua irabaztea. Angela Merkel elkarrizketatu baldin badaiteke Putinekin, zergatik...
Read More‘Koporripikapa’rena txantxetan zela… baina ez erabat
Ez, bada, goizean blog honetan plazaratutako “Koporripikapa: hipizkupuntzapa bapatepen apaldepekopo epekipintzaparipik hapandipiepenapa” kronika ez zegoen Algonkin-euskara pidginean idatzirik, are gutxiago ezein antropologok bidalia. Baina han aipatutako Mielanjel Harana Amasatarra bada izan, ARGIAko irakurle zaharrenetako batzuek –trikitixaren kontuen maitaleek bidenabar- gogoratuko dutenez. Berak lehenbiziko hitzarekin egingo zuen algara: “Ja, ja, ja, zapo-hizkerarekin...
Read More
Iruzkin berriak